Zer egiten dugu
ELKARTEENTZAT
Elkarteek eta taldeek bidelagun gaituzte IKTeen erabileran eta haietan trebatu bitartean. Neurriko prestakuntzaren bidez, bakoitzaren beharren arabera, edota elkarrekin haien esparru edo profil digitalak sortuz edo haien irudi grafikoa osatuz.
SOFTWARE LIBREA ERABILITA
Hasieratik, software librea erabiltzen dugu, eta esan dezakegu tresna teknologiko ezin hobea dela lan egiteko eta IKTeak jende guztiarengana hurbiltzeko, hainbat arrazoi direla medio: haren filosofia, balioak eta lizentziak!
E-INKLUSIOAREN ALDE
Teknologia era ulergarrian jende guztiarentzat. Horixe dugu xede, eta haren erabilerak eta potentzialtasunak irakatsi eta erakusten dizkiegu adinekoei, emakumeei, migratzaile eta gazteei…. Azken finean, hesiak hausten ditugu!
AUZOAN
Gasteizko Alde Zaharra da gure kokapen geografikoa. Baina, aldi berean, auzo honetan kokaturiko talde eta erakundeen sareetan parte hartzeko eta lan egiteko aukera ematen digu, auzo aberatsa, askotarikoa eta oparoa baita auzokideen ekimen eta mugimenduetan.
PRESTAKUNTZAZ JARDUTEA
Prestakuntza da trebetasunak, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko gakoa, jendeak horien bidez lortzen edo hobetzen baitu enplegua. Horregatik eskaintzen dugu prestakuntza IKTeetan, hainbat motatan eta mailatan. Enplegurako gure prestakuntzak Lanbiderekin batera egiten ditugu, eta halaber, herritarrentzako prestakuntza eskaintza egiten dugu.
ENPLEGURAKO
Saregunen eskaintzen ditugun zerbitzuak enplegurako gure prestakuntzak jaso dituzten pertsonek egiten dituzte, eta lan kontratazio baten bidez dihardute. Eskuratutako trebetasun, ezagutza eta gaitasunak jartzen dituzte praktikan, gizarte onurak ere eskuratzen dituzte, eta beren enplegugarritasuna hobetzen dute, bai eta curriculuma ere, eta ederki erakusten dute teknologia berrien sektoreak ez duela izan behar soilik goi kualifikazioko profila duen jendearen lan esparrua.
Taldea
Ainara Pérez
Zoriontsu naiz bokazioa, Heziketa Soziala, bat egitea teknologiarekin, nire zaletasunetako bat dena.
Hamarkada bat baino gehiago daramat teknologia pertsonei hurbiltzen, bereziki zaurgarritasun-egoeretan dauden taldeei lagunduz eta jabetze teknologiko prozesuetan dauden elkarteak lagunduz. Beti pertsonentzat bizi-kalitate handiagoa bilatuz.
Aniztasuna eta sare-lana, software libre edo elkarlaneko-kultura bezalako beste kontu batzuekin nahasten dira nire egunerokoan.
Esti Cáceres
Niretzat gozamen hutsa da jende guztiari sare digitala azaltzea eta ulergarri egitea, eta horri esker, aukera dut jendearekin banaka eta taldeka jarduteko.
Nire lan tresnak software librea eta IKTeak dira, eta balioak, berriz, komunitatea eta lankidetza.
Etiketei gorroto diet eta DIBERTSITATEAN eta BERDINTASUNEAN sinesten dut, gure gizartearen balio nagusia baitira.
Nitaz esaten omen dute egun eguzkitsuetan erraza dela ni parke edo plazetan paseoan edo sare-lanetan ikustea.
Zertan nabilen jakin nahi baldin baduzu, irakurri TRAOLA
Raúl Pérez
Web garatzailea eta teknologia berrietan prestatzailea. Software libreren aldekoa eta zale amorratua.
Janari txinatarra dut gustukoen. Auto bat, nire bizikleta. Herrialde bat, Costa Rica. Zenbaki bat, 3a. Kolore bat, beltza. Musika bat, Hip Hopa. Kantari bat, Erykah Badu. Amets bat, Gasteiz tropikala.
Nire lanak, ikastaroak eta tutoretzak ikusi nahi badituzu, jarrai iezadazu http://raulperez.tieneblog.net/ -etan.
Ismael Chasco
Software librearen eta networking-eko, segurtasuneko eta sistemetako gogotsuaren promes gaztea. Aberats eta ospetsu egingo ninduketen proiektuak zituen garaia egon zen… baina Owncloud batean gorde nituen, orain haiek berreskuratzea lortu arte aritzen|eskaintzen naiz lan egiten eta https://blog.ichasco.com nire blogean idazten
Bloga
Arrazakeriaren aurkako eguna
20 March, 2019
Manifestazioa izango dugu 21ean! 🔊 Arrazakeriari planto egingo diogu Nazioarteko Arrazakeriaren kontrako Egunean. 📍 Aldabe Gizarte Etxetik aterako gara 19etan. Ekar itzazue zuen aldarr...Read More
Martxoak 8 Saregunetik
9 March, 2018
Atzo, martxoak 8, bai emakumeen eguna bai lehenengo greba feministari babesa eman genion.Read More
2018n… arrakasta eta askatasuna opa dizuegu
28 December, 2017
“Arrakasta da helburua? Uste dut ezetz. Helburua gure askatasuna lortu, defendatu eta mantentzea da!” — Richard StallmanRead More
Jaso gure berriak
Eragiozu play-ri
Aintzatespenak
2017 Elkarlan Saria
Elkarlan Sariek saria ematen dute osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa – kulturaren, kohesio sozialaren eta open data kulturaren jarduera-eremuetan eragina daukaten 4 ekimen hobeei
Premio Buber
Elkarteak.info webak saria jaso du Internet & Euskadi Buber Sarien 11. edizioan. Internet & Euskadi elkarteak sustaturik, lehiaketa abenduaren 12an egin zen Arabako Teknologia Parkeko Auditorioan, non 2013ko Buber sariak eman baitziren. Sariok euskal internauten lana aitortzen dute hainbat arlotan. Horrela, Elkarteak.info “weba edo aplikazioa software librea” arloan izan da saritua.
Arabako Saregune-Sartuk dinamizatua eta Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-hartzeak finantzatua, proiektua 2009an abiarazi zen. Tresna erabilgarria da Gasteizko elkarte-mugimenduarentzat, hiriko elkartegintzaren aniztasun, aberastasun eta bizitasunaren adierazgarri.
Gaur egun, 220 elkarte baino gehiago daude sarturik lankidetzazko tresna horretan, eta boluntariotzaren inguruko ekitaldiak, albisteak, eta eskaintzak nahiz eskariak gune berean agertzen dira, gure hirian dagoen elkarte-jardueraren erakusgarri.
Jardunbide egoki europarra
IKTeen arloan Europan gizarte inklusio eta kohesiorako antolatua dauden praktiken eta politiken biltegian sartzea ahalbidetzen duen datu-basean gara partaide. Unite IT proiektuak lehiaketa baterako deialdia egin zuen uztailean, bere datu-basearen jarduerarik onena aukeratzeko. Ez gaituzte finalisten artean bereizi, baina biltegi handi horretako kide gara.
RAISE4e-Inklusioa
Saregune beste 30 hautagairen artean aukeratu dute RAISE4e-inklusio proiektuaren lehiaketa europar batean, “Leonardo Da Vinci Multilateral Projects, Transfer of Innovation” Irakaskuntza Etengabeko Programaren baitan. Lehiaketa horrek pertsona dinamizatzaileek e-inklusioaren alde darabiltzaten jardunbide egokiak saritzen ditu.
Raise4e-inklusio ekimena Europako bost herrialdetan egin da, eta haietako bakoitzean, bi jardunbide egokirik onenak aukeratu dira. Gasteizko proiektua beste 30 proiekturen artean bereizi da, La Rueca elkarteko Salud Digital proiektuarekin batera.
Internet 2012ko Sariak
Estatu osoko eta Latinoamerikako 700 proiektu aurkeztu ziren. Internet Erabiltzaileen Elkarteak Sareguneri eman zion saria Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Nazioarteko Egunean; irabazi-asmorik gabeko ekimen Onena aintzat hartzeko saria, hain zuzen.
Kontaktua
Cantón de Santa María 4.
De 9:00 a 18:00
945 03 99 81 / 945 03 99 82
info@saregune.net
@AupaSaregune
https://telegram.me/saregune