2019
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2019. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
2019 MMXIX |
Ab urbe condita | 2772 |
Armeniar egutegia |
1468 ԹՎ ՌՆԿԸ |
Bahá'í egutegia | 175 – 176 |
Bengaliar egutegia | 1426 |
Berber egutegia | 2969 |
Egutegi budista | 2563 |
Myanmarko egutegia | 1381 |
Bizantziar egutegia | 7527 – 7528 |
Koptoen egutegia | 1735 – 1736 |
Etiopiar egutegia | 2011 – 2012 |
Hebrear egutegia | 5779 – 5780 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2075 – 2076 |
Shaka Samvat | 1941 – 1942 |
Kali Yuga | 5120 – 5121 |
| |
Iraniar egutegia | 1397 – 1398 |
Islamiar egutegia | 1440 – 1441 |
Japoniar egutegia |
Heisei 31 (平成31年) |
Korear egutegia | 4352 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2562 |
Unix denbora | 1546300800 – 1577836799 |
Holozeniar egutegia | 12019 |
Gregoriotar egutegia | 2019 MMXIX |
Ab urbe condita | 2772 |
Armeniar egutegia | 1468 ԹՎ ՌՆԿԸ |
Bahá'í egutegia | 175 – 176 |
Bengaliar egutegia | 1426 |
Berber egutegia | 2969 |
Egutegi budista | 2563 |
Myanmarko egutegia | 1381 |
Bizantziar egutegia | 7527 – 7528 |
Koptoen egutegia | 1735 – 1736 |
Etiopiar egutegia | 2011 – 2012 |
Hebrear egutegia | 5779 – 5780 |
Egutegi hinduak | |
- Bikram Samwat | 2075 – 2076 |
- Shaka Samvat | 1941 – 1942 |
- Kali Yuga | 5120 – 5121 |
Holozeniar egutegia | 12019 |
Iraniar egutegia | 1397 – 1398 |
Islamiar egutegia | 1440 – 1441 |
Japoniar egutegia | Heisei 31 (平成31年) |
Korear egutegia | 4352 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2562 |
Unix denbora | 1546300800 – 1577836799 |
2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.
Eduki-taula
Aurreikuspenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 17a: Hauteskundeak Indonesian. Lehen aldiz aukeratuko dira maila guztietako ordezkariak aldi berean.
- Apirilaren 20a: Hauteskunde presidentzialak Afganistanen.
- Apirilaren 28a: 2019ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- Apirilaren 30a: Japoniako Akihito enperadoreak abdikazioa aurkeztuko du; lehen abdikazioa izango da Japonian bi mendetan.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 14, 16 eta 18a - Tel Aviveko Convention Center erakustazokan 2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa ospatuko da.
- Maiatzaren 26a - Udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira Hego Euskal Herrian eta Parlamenturako hauteskundeak Nafarroan, Europako hauteskundeekin batera.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 7tik uztailaren 7ra 2019ko Emakumeen Munduko Futbol Kopa jokatuko da Frantzian. Irekiera Parisen izango da eta itxiera Décines-Charpieun, Lyonetik gertu.
- Ekainaren 14tik - ekainaren 30era Europar Jokoak Minsken.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 2a: eguzki-eklipse bat izango da Hego Amerikan.
- Uztailaren 26a - Abuztuaren 11: 2019ko Panamerikar Jokoak izango dira Liman, Peru.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 20a - 2019ko Munduko Errugbi Txapelketa Japonian
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 17: Bougainvilleko Eskualde Autonomoan independentziarako erreferenduma ospatuko da.
- Urriaren 26a: Uluru mendira igotzea guztiz debekatuko da.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 11: Merkurioren trantsitoa.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 26a: eguzki-eklipse anularra ikusiko da Asiako Hegoaldean.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a -
- Ameriketako Estatu Batuetako militarrak Siria eta Afganistandik ateratzen hasi ziren.
- Jair Bolsonarok Brasilgo presidentetza hartu zuen, Michel Temerren ordez.
- Errumaniak Europar Batasuneko lehendakaritza hartu zuen, Austriaren ordez.
- Urtarrilaren 10a - Nicolás Madurok Venezuelako lehendakaritza hartuko zuen berriro ere, 2019-2025 tarterako.
- Otsailaren 3a - Hauteskundeak El Salvadorren: Nayib Bukele hautatu zuten presidente.
- Martxoaren 10a - Ethiopian Airlines konpainiako Boeing 737 bat Addis Abeba inguruan erori zen. Bertan zioazen 157 pertsonak hil ziren.
- Martxoaren 15a - Zeelanda Berriko Christchurch hirian ondoz ondo egindako bi erasotan 50 lagun hil ziren, eta gutxienez beste 50 zauritu.
- Apirilaren 15a - Parisko Notre-Dame katedralaren suteak eraikina gogor kaltetu zuen.
- Apirilaren 21a - Sri Lankan lehergailu bidez egindako eraso koordinatu batzuk 253 hildako eta 500etik gora zauritu utzi zituzten.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Qatar LPEEetik atera zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 23a - 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Sotok bere bostgarren txapela jantzi zuen.
- Martxoaren 30a - 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa: Iñaki Viñasprek jantzi zuen txapela.
- Apirilaren 4tik apirilaren 14ra - 21. Korrika ospatu zen. Garesetik abiatu eta Gasteizen bukatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - 1923an argitaratutako lan guztiak, soinu grabazioak kenduta (2022an izango baita) domeinu publikoan sartu ziren Ameriketako Estatu Batuetan. Lehenengo aldia izan zen horrelako zerbait gertatzen dena 1998an Sonny Bono Copyright Denboraren Estentsio Legea onartu zenetik.
- Otsailaren 24a - 91. Oscar Sarien ekitaldia ospatu zen Hollywoodeko Dolby Antzokian: Sari gehien Bohemian Rhapsody filmak lortu zituen, lau sarirekin, eta hauen artean garrantzitsuenetako bat: gizonezko aktore onenarena; Film onenaren saria Green Book filmak eskuratu zuen; Roma filma bai zuzendari onenaren saria bai ingelesez besteko film onenaren saria irabazi zituen historiako lehen filma bilakatu zen.
- Martxoaren 8 - Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin batera Captain Marvel filma estreinatu zen mundu mailan.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - New Horizons espazio-ontzia Kuiper gerrikoan dagoen (486958) 2014 MU69 objektura hurbildu zen.
- Urtarrilaren 3a - Txinak bidalitako Chang'e 4 zunda Ilargiaren alde ezkutuan lurreratu zen, historian lehenengo zunda izanik lorpen hau burutzen.
- Urtarrilaren 21a - Ilargi eklipsea ikusi zen Hego Amerikan eta Ozeano Barean.
- Apirilaren 10a - Event Horizon Telescopek lehen zulo beltzaren irudia argitaratu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 31 - 2019ko Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatu zen Labrit pilotalekuan: Elordi-O. Etxebarria bikotea garaile.
- Apirilaren 6a - 2019ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Jonathan Hivert frantziarra irabazle.
- Apirilaren 7a - Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finala jokatu zen Bizkaia frontoian. Elezkano II.a eta Rezustak lortu zuten txapela, Irribarria eta Zabaletari 22-19 irabazi ondoren.
- Apirilaren 13a - Euskal Herriko Itzuliaren 59. edizioan Ion Izagirre gipuzkoar txirrindularia izan zen garaile.
- Apirilaren 14a - 2019ko Udaberriko Klasikoa: Carlos Betancur kolobiar txirrindularia irabazle.
- Maiatzaren 12a - Emakumezkoen Errealaren futbol taldeak 2018-2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuen.
- Maiatzaren 17tik 19ra - Euroligako Lauko Finala jokatu zen Gasteizen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 24a - 2019ko Andaluziako Itzulian Jakob Fuglsang danimarkarra izan zen garaile.
- Martxoaren 16a - 2019ko Sei Nazioen Txapelketa amaitu zen. Galesek bere 27. txapelketa eskuratu zuen eta partida guztiak irabazi zituenez Slam nagusia eta Koroa hirukoitza ere bai.
- Martxoaren 17a - 2019ko Paris-Niza: Team Sky taldeko Egan Bernal kolonbiar txirrindularia irabazle.
- Martxoaren 19a - 2019ko Tirreno-Adriatiko: Primož Roglič esloveniar txirrindularia irabazle.
- Martxoaren 31 - 2019ko Kataluniako Volta: Miguel Ángel López kolonbiarra irabazle.
- Apirilaren 7a - 2019ko Flandriako Tourra: Alberto Bettiol irabazle.
- Apirilaren 14a - 2019ko Paris-Roubaix: Philippe Gilbert irabazle.
- Apirilaren 28a - 2019ko Lieja-Bastogne-Lieja: Jakob Fuglsang irabazle.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 4a - Migel Gallastegi, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 4a - John Thornett, australiar errugbilaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 7a - Adalbert Ibrahim Kapandji, frantziar zirujau ortopedikoa, eskuaren kirurgian espezializatua (j. 1928).
- Urtarrilaren 7a - Andrés Sorel, espainiar idazle eta kritikaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 9a - Fernando Aiuti, italiar immunologoa eta politikaria, Italiako ANLAIDS elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 9a - Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (j. 1930).
- Urtarrilaren 10a - Theo Adam, alemaniar opera abeslaria, baxua (j. 1926).
- Urtarrilaren 11 - Michael Atiyah, britainiar matematikaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 12a - Iñaki Garmendia, Laja, gipuzkoar trikitilaria (j. 1944).
- Urtarrilaren 12a - Xabier Zapirain, gipuzkoar sukaldariburua, Euskal sukaldaritza berria mugimenduaren sortzaileetariko bat (j. 1934).
- Urtarrilaren 14a - Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea, eraila (j. 1965).
- Urtarrilaren 17a - Babiker Awadalla, Sudango 8. lehen ministroa (j. 1917).
- Urtarrilaren 17a - Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (j. 1946).
- Urtarrilaren 18a - Brian Stowell, manxera hizkuntza suspertzeko lanetan aritutako ekintzaile nagusietako bat (j. 1936).
- Urtarrilaren 19a - Jorge Albistur, euskal arbasodun uruguaiar idazlea, irakaslea eta literatura kritikoa (j. 1940).
- Urtarrilaren 20a - Lolo Rico, espainiar kazetari eta telebista zuzendaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 23a - Erik Olin Wright, estatubatuar soziologoa marxismo analitikoaren ordezkari nagusietakoa (j. 1947).
- Urtarrilaren 24a - Fernando Sebastián Aguilar, espainiako artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua (j. 1929).
- Urtarrilaren 25a - Dušan Makavejev, jugoslaviar zinema-zuzendaria (j. 1932).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 4a - Matti Nykänen, finlandiar eski jauzilaria (j. 1963).
- Otsailaren 5a - Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (j. 1925).
- Otsailaren 6a - Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Otsailaren 7a - Albert Finney, britainiar aktorea (j. 1936).
- Otsailaren 7a - Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (j. 1934).
- Otsailaren 7a - Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (j. 1930).
- Otsailaren 8a - Robert Ryman, estatubatuar margolaria (j. 1930).
- Otsailaren 10a - Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (j. 1982).
- Otsailaren 12a - Gordon Banks, ingeles futbolaria, XX. mendeko atezain hoberenetakoa (j. 1937).
- Otsailaren 16a - Bruno Ganz, suitzar antzezlea (j. 1941).
- Otsailaren 18a - Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (j. 1945).
- Otsailaren 18a - Alessandro Mendini, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1931).
- Otsailaren 19a - Alan Roy King, britainiar hizkuntzalaria, itzultzailea, euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1954).
- Otsailaren 19a - Karl Lagerfeld, alemaniar jostuna (j. 1933).
- Otsailaren 21a - Stanley Donen, estatubatuar zinemagilea (j. 1924).
- Otsailaren 21a - Jackie Shane, estatubatuar soul eta rhythm and blues abeslaria (j. 1940).
- Otsailaren 22a - Alex Tejería, euskal emigratzailea Uruguain, euskal kulturaren zabaltzailea herrialde horretan (j. 1932).
- Otsailaren 24a - Antoine Gizenga, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (j. 1925).
- Otsailaren 27a - France-Albert René, Seychelleetako 2. presidentea (j. 1935).
- Otsailaren 27a - Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (j. 1938).
- Otsailaren 28a - Xabier Arzalluz, gipuzkoar politikaria, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea (j. 1932).
- Otsailaren 28a - André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (j. 1929).
Egun ezezaguna
- Luis García-Ochoa, gipuzkoar margolaria (j. 1920).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Zhores Alferov, sobietar eta errusiar fisikaria, 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1930).
- Martxoaren 1a - Kevin Roche, irlandar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1922).
- Martxoaren 4a - Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (j. 1969).
- Martxoaren 4a - Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (j. 1936).
- Martxoaren 4a - Luke Perry, estatubatuar aktorea (j. 1966).
- Martxoaren 4a - Jean Starobinski, suitzar medikua eta saiakeragilea (j. 1920).
- Martxoaren 5a - Angel Aintziburu, nafar idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1930).
- Martxoaren 5a - Jacques Loussier, frantziar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1934).
- Martxoaren 8a - Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (j. 1916).
- Martxoaren 13a - Joseph Hanson Kwabena Nketia, afrikar musikagilea (j. 1921).
- Martxoaren 15a - Juan Manuel Arza Muñuzuri, Nafarroako Gobernuko lehendakaria (j. 1932).
- Martxoaren 15a - W S. Merwin, estatubatuar poeta eta itzultzailea (j. 1927).
- Martxoaren 16a - Dick Dale, estatubatuar rock gitarra-jotzailea (j. 1937).
- Martxoaren 16a - Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (j. 1943).
- Martxoaren 17a - Jesús Ignacio Astrain, nafar politikaria (j. 1934).
- Martxoaren 19a - Juan Luis Mendizabal, Mendi, gipuzkoar margolaria (j. 1928).
- Martxoaren 20a - Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (j. 1943).
- Martxoaren 22a - Scott Walker, britainiar kantautorea (j. 1943).
- Martxoaren 26a - Javier Miranda, nafar enpresari eta Osasunako presidentea (j. 1954).
- Martxoaren 29a - Agnès Varda, frantziar argazkilari eta zinemagilea, Nouvelle vague mugimenduko kidea (j. 1928).
- Martxoaren 30a - Tania Mallet, britaniar modelo eta aktorea (j. 1941).
- Martxoaren 31 - Nipsey Hussle, estatubatuar rapeatzailea, eraila (j. 1985).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Rafael Sánchez Ferlosio, espainiar idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 4a - Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (j. 1940).
- Apirilaren 4a - Jose Antonio Urbiola, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1937).
- Apirilaren 5a - Sydney Brenner, hegoafrikar biologoa, 2002ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- Apirilaren 6a - Angel Sertutxa, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Apirilaren 6a - David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (j. 1934).
- Apirilaren 10a - Gonzalo Sobejano, espainiar poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea (j. 1928).
- Apirilaren 13a - Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (j. 1930).
- Apirilaren 13a - Neus Català, katalandar ekintzaile antifaxista (j. 1915).
- Apirilaren 13a - Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Apirilaren 14a - Bibi Andersson, suediar aktorea (j. 1935).
- Apirilaren 14a - Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (j. 1931).
- Apirilaren 15a - Diego Galán, espainiar zinema kritikari eta zuzendaria eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria (j. 1946).
- Apirilaren 16a - Jörg Demus, austriar piano-jotzailea (j. 1928).
- Apirilaren 16a - Vitelio Ruiz Hernández, kubatar hizkuntzalari eta pedagogoa (j. 1928).
- Apirilaren 17a - Alan García Pérez, Peruko presidentea (j. 1949).
- Apirilaren 18a - Lyra McKee, iparirlandar kazetaria, eraila (j. 1990).
- Apirilaren 18a - Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (j. 1927).
- Apirilaren 22a - Lê Duc Anh, Vietnamgo presidentea (j. 1920).
- Apirilaren 22a - Dieter Forte, alemaniar idazlea (j. 1935).
- Apirilaren 22a - Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- Apirilaren 23a - Joan Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke handia (j. 1921).
- Apirilaren 24a - Carlos Pera, bizkaitar mediku eta politikaria (j. 1952).
- Apirilaren 25a - John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1940).
- Apirilaren 27a - Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (j. 1943).
- Apirilaren 27a - Patxi Iraola, gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea (j. 1933).
- Apirilaren 29a - Les Murray, australiar olerkaria (j. 1938).
- Apirilaren 29a - John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1968).
- Apirilaren 30a - Anémone, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1950).
- Apirilaren 30a - Peter Mayhew, ingeles-estatubatuar aktorea, Star Wars film sagan Chewbacca pertsonaiaren antzezlea (j. 1944).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Jose Luis Ansorena, gipuzkoar apaiza, abesbatza zuzendaria eta musikagilea (j. 1928).
- Maiatzaren 2a - Michel Crauste, frantziar errugbi jokalaria (j. 1934).
- Maiatzaren 8a - Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (j. 1972).
- Maiatzaren 10a - Alfredo Pérez Rubalcaba, espainiar politikaria (j. 1951).
- Maiatzaren 11 - Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- Maiatzaren 11 - Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (j. 1946).
- Maiatzaren 12a - Machiko Kyō, japoniar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 12a - Patrick Ozafrain, baxenafar trinketelaria (j. 1974).
- Maiatzaren 13a - Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1922).
- Maiatzaren 14a - Tim Conway, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Maiatzaren 14a - Daniel Vidart, uruguaitar antropologoa eta idazlea (j. 1920).
- Maiatzaren 16a - Ieoh Ming Pei, estatubatuar arkitektoa (j. 1917).
- Maiatzaren 17a - Herman Wouk, estatubatuar idazlea (j. 1915).
- Maiatzaren 20a - Niki Lauda, austriar 1 formulako pilotua eta enpresaburua (j. 1949).
- Maiatzaren 22a - Eduard Punset, kataluniar abokatu, ekonomialari eta zientzia hedatzailea (j. 1936).
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2019 |