1923
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
1923. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
1923 MCMXXIII |
Ab urbe condita | 2676 |
Armeniar egutegia |
1372 ԹՎ ՌՅՀԲ |
Bahá'í egutegia | 79 – 80 |
Bengaliar egutegia | 1330 |
Berber egutegia | 2873 |
Egutegi budista | 2467 |
Myanmarko egutegia | 1285 |
Bizantziar egutegia | 7431 – 7432 |
Koptoen egutegia | 1639 – 1640 |
Etiopiar egutegia | 1915 – 1916 |
Hebrear egutegia | 5683 – 5684 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1979 – 1980 |
Shaka Samvat | 1845 – 1846 |
Kali Yuga | 5024 – 5025 |
| |
Iraniar egutegia | 1301 – 1302 |
Islamiar egutegia | 1341 – 1342 |
Japoniar egutegia |
Taishō 12 (大正12年) |
Korear egutegia | 4256 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2466 |
Holozeniar egutegia | 11923 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 24a - Grezia errepublika bihurtu zen.
- Maiatzaren 24a - Irlandako Guda Zibila amaitu zen.
- Ekainaren 18a - Etna sumendiaren erupzioa Sizilian (Italia). 60.000 pertsona etxerik gabe gelditu zen.
- Uztailaren 6a - Sobietar Errepublika Sozilaisten Batasuna (SESB) sortu zuten.
- Uztailaren 19a - Pancho Villa erail zuten.
- Irailaren 1a - Kanto izeneko eskualdean (Japonia), 100.000 pertsona baino gehiago hil ziren gertatutako lurrikara handiaren ondorioz.
- Irailaren 13a - Miguel Primo de Riverak Estatu-kolpe militarra eman zuen Espainian.
- Urriaren 29a - Turkia errepublika bilakatu zen, Otomandar Inperioa desagertu ondoren, eta Mustafa Kemal Atatürk presidente izendatu zuten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galeusca sortu zuten Bartzelonan Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako politikari, idazle eta kulturgile batzuk, Rafael Casanovaren omenez, doi-doi Miguel Primo de Riveraren diktadura ezarri baino lehentxeago.
- Martxoaren 23a - Maese Pedroren erretaula (gaztelaniaz: El retablo de Maese Pedro), Manuel de Fallaren musika duen opera estreinatu zen Sevillako San Fernando antzokian.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 13a - Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Ousmane Sembène, senegaldar idazlea eta zinemagilea (h. 2007).
- Urtarrilaren 2a - Cathal Goulding, irlandar abertzalea izan zen. Irlandako mugimendu independentistaren buruzagietako bat (h. 1998).
- Urtarrilaren 3a - Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 1982).
- Urtarrilaren 12a - Alice Miller, suitzar psikoanalista, umeen tratu txarren eta gizartearen eragina indibiduetan egindako lanengatik famatua (h. 2010).
- Urtarrilaren 15a - Koji Miyata, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a - Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza.
- Urtarrilaren 19a - Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (h. 2005).
- Urtarrilaren 20a - Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria (h. 2015).
- Urtarrilaren 20a - Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (h. 2002).
- Urtarrilaren 21a - Lola Flores, La Faraona, espainiar kopla abeslari, dantzari eta aktorea (h. 1995).
- Urtarrilaren 24a - Javier Azagra, nafar apaiza, Cartagenako apezpikua (h. 2014).
- Urtarrilaren 25a - Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Urtarrilaren 31 - Norman Mailer, estatubatuar idazlea (h. 2007).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Juan del Campo Esteibar, gipuzkoar belar hockey jokalaria (h. 2010).
- Otsailaren 2a - Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (h. 2011).
- Otsailaren 2a - Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (h. 2009).
- Otsailaren 3a - Jean Babilée, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2014).
- Otsailaren 3a - Maurice Jouvet, lapurtar aktorea (h. 1999).
- Otsailaren 4a - Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (h. 2018).
- Otsailaren 4a - Joan Vollmer, Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena (h. 1951).
- Otsailaren 9a - Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (h. 1964).
- Otsailaren 9a - André Gorz, austriar-frantziar idazle eta filosofoa (h. 2007).
- Otsailaren 10a - Ahti Karjalainen, Finlandiako lehen ministroa (h. 1990).
- Otsailaren 12a - Mel Powell, estatubatuar musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea (h. 1998).
- Otsailaren 12a - Franco Zeffirelli, italiar zinema zuzendaria.
- Otsailaren 13a - Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa (h. 1992).
- Otsailaren 15a - Alejandro Artetxe, Arratiako lehoia, bizkaitar boxeolaria (h. 1998).
- Otsailaren 17a - Buddy DeFranco, jazzeko estatubatuar klarinete jotzailea (h. 2014).
- Otsailaren 19a - Julita Berrojalbiz, bizkaitar irakasle eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izandakoa (h. 1998).
- Otsailaren 22a - Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- Otsailaren 27a - Dexter Gordon, estatubatuar jazz saxofoi jolea (h. 1990).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Masao Ono, japoniar futbolaria (h. 2001).
- Martxoaren 3a - Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- Martxoaren 8a - Sabin Irizar, gipuzkoar idazlea (h. 1995).
- Martxoaren 8a - Walter Jens, alemaniar idazlea (h. 2013).
- Martxoaren 9a - André Courrèges, euskaldun moda sortzailea, minigona modan jarri zuelako ospetsua (h. 2016).
- Martxoaren 10a - Val Logsdon Fitch, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (h. 2015).
- Martxoaren 21a - Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (h. 2018).
- Martxoaren 21a - Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (h. 1998).
- Martxoaren 22a - Marcel Marceau, frantziar mimoa, egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia (h. 2007).
- Martxoaren 23a - Ralph Giordano, alemaniar idazlea (h. 2014).
- Martxoaren 25a - Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (h. 2003).
- Martxoaren 27a - Shūsaku Endō, japoniar idazlea, Japoniako literatura modernoan ikuspegi katolikoa sartu zuena (h. 1996).
- Martxoaren 27a - Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (h. 2017).
- Martxoaren 31 - Antonio Ubieto, bereziki Erdi Aroa ikertu zuen espainiar historialari eta hizkuntzalaria (h. 1990).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 4a - Ignacio Orbaizeta, euskal txirrindularia eta enpresaburua (h. 2011).
- Apirilaren 4a - Peter Vaughan, ingeles aktorea (h. 2016).
- Apirilaren 5a - Nguyên Van Thieu, Hego Vietnamgo presidentea (h. 2001).
- Apirilaren 6a - Edmundo Markuleta, gipuzkoar komikigile eta margolaria (h. 1989).
- Apirilaren 13a - Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (h. 2004).
- Apirilaren 14a - John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (h. 1985).
- Apirilaren 17a - Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1994).
- Apirilaren 17a - Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (h. 2018).
- Apirilaren 20a - Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (h. 2000).
- Apirilaren 22a - Bettie Page, estatubatuar modeloa (h. 2008).
- Apirilaren 22a - Aaron Spelling, estatubatuar telebista ekoizle eta idazlea (h. 2006).
- Apirilaren 23a - Salvador Freixedo, apaiz katoliko ohia eta gai paranormalen ikertzailea, Espainian parapsikologia eta ufologiaren erreferentea.
- Apirilaren 27a - Eduardo García de Enterría, espainiar legegizona eta abokatua (h. 2013).
- Apirilaren 27a - Carlos Edmundo de Ory, espainiar poeta eta narratzailea (h. 2010).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (h. 2008).
- Maiatzaren 5a - Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1991).
- Maiatzaren 7a - Anne Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- Maiatzaren 10a - Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (h. 2003).
- Maiatzaren 13a - Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (h. 2013).
- Maiatzaren 15a - Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (h. 2004).
- Maiatzaren 16a - Merton Miller, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
- Maiatzaren 22a - Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (h. 2005).
- Maiatzaren 23a - Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (h. 2009).
- Maiatzaren 26a - André Alvarez, lapurtar errugbilaria (h. 2005).
- Maiatzaren 27a - Henry Kissinger, estatubatuar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria.
- Maiatzaren 27a - Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (h. 1967).
- Maiatzaren 28a - György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (h. 2006).
- Maiatzaren 29a - Bernard Clavel, frantziar idazlea (h. 2010).
- Maiatzaren 31 - Ellsworth Kelly, estatubatuar pintore eta eskultorea (h. 2015).
- Maiatzaren 31 - Rainiero III.a, Monakoko Printzea (h. 2005).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (h. 2016).
- Ekainaren 3a - Kepa Derteano, bizkaitar idazlea, kazetaria eta poeta (h. 2004).
- Ekainaren 3a - Igor Xafarevitx, errusiar matematikaria (h. 2017).
- Ekainaren 5a - Jesús Rafael Soto, venezuelar pintore eta eskultorea (h. 2005).
- Ekainaren 9a - Torcuato Luca de Tena, Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria (h. 1999).
- Ekainaren 10a - Robert Maxwell, txekiar-britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona (h. 1991).
- Ekainaren 12a - Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2011).
- Ekainaren 15a - Ninian Stephen, Australiako gobernadore orokorra (h. 2017).
- Ekainaren 18a - José Luis Ozores, espainiar aktorea (h. 1968).
- Ekainaren 19a - Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (h. 1997).
- Ekainaren 24a - Yves Bonnefoy, frantziar poeta (h. 2016).
- Ekainaren 28a - Tomás Asiain, nafar musikagile eta militarra (h. 1989).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 2a - Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (h. 2012).
- Uztailaren 6a - Wojciech Witold Jaruzelski, Poloniako presidentea (h. 2014).
- Uztailaren 7a - Eduardo Falú, argentinar gitarrista eta musikagilea (h. 2013).
- Uztailaren 8a - Manuel Alvar, espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (h. 2001).
- Uztailaren 12a - Miguel Artola, gipuzkoar historialaria.
- Uztailaren 21a - Rudolph Marcus, estatubatuar kimikaria, 1992ko Kimikako Nobel Saria.
- Uztailaren 25a - Maria Gripe, haur eta gazte literaturako suediar idazlea (h. 2007).
- Uztailaren 31 - Stephanie Kwolek, poloniar-estatubatuar kimikaria, Kevlarraren asmatzailea (h. 2014).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 2a - Shimon Peres, Israelgo lehen ministroa, presidentea eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (h. 2016).
- Abuztuaren 3a - Carlos Clavería, nafar idazlea eta politikaria (h. 2009).
- Abuztuaren 3a - Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (h. 2012).
- Abuztuaren 9a - Mário Cesariny de Vasconcelos, portugaldar idazlea eta margolaria (h. 2006).
- Abuztuaren 10a - Rhonda Fleming, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 15a - Rose Marie, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Abuztuaren 16a - Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 17a - Larry Rivers, estatubatuar margolaria (h. 2002).
- Abuztuaren 17a - Robert Sabatier, frantziar idazlea (h. 2012).
- Abuztuaren 22a - André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (h. 1988).
- Abuztuaren 23a - Nazik al-Malaika, irakiar poeta (h. 2007).
- Abuztuaren 23a - Eduardo Ramírez Villamizar, kolonbiar eskultore eta pintorea (h. 2004).
- Abuztuaren 25a - Álvaro Mutis, kolonbiar nobelagile eta poeta, Hispanoamerikako idazle garaikide nabarmenetakotzat hartua (h. 2013).
- Abuztuaren 26a - Wolfgang Sawallisch, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 2013).
- Abuztuaren 29a - Richard Attenborough, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2014).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (h. 1969).
- Irailaren 2a - René Thom, frantziar matematikaria (h. 2002).
- Irailaren 3a - Mort Walker, estatubatuar komikigilea (h. 2018).
- Irailaren 6a - Petri II.a Jugoslaviakoa, Jugoslaviako azken erregea (h. 1970).
- Irailaren 7a - Peter Lawford, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- Irailaren 9a - Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2008).
- Irailaren 9a - Cliff Robertson, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- Irailaren 10a - Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (h. 2018).
- Irailaren 11 - Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (h. 2012).
- Irailaren 12a - Julián Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (h. 2017).
- Irailaren 13a - Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (h. 2008).
- Irailaren 13a - Natália Correia, portugaldar idazlea (h. 1993).
- Irailaren 13a - Miroslav Holub, txekiar poeta eta immunologoa (h. 1998).
- Irailaren 13a - Ramiro Pinilla, bizkaitar idazlea, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat (h. 2014).
- Irailaren 16a - Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (h. 2016).
- Irailaren 16a - Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (h. 2015).
- Irailaren 17a - Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1953).
- Irailaren 18a - Peter Smithson, britainiar arkitektoa (h. 2003).
- Irailaren 22a - Digna Garitaonandia, Txikita de Mallabia, bizkaitar erraketista ohia.
- Irailaren 25a - Robert Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2001).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 4a - Charlton Heston, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- Urriaren 6a - Yaşar Kemal, turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa (h. 2015).
- Urriaren 7a - Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (h. 2002).
- Urriaren 13a - Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (h. 1996).
- Urriaren 15a - Italo Calvino, italiar idazlea (h. 1985).
- Urriaren 23a - Maud van der Spoel Mannoni, herbeheretar jatorriko frantziar psikoanalista (h. 1998).
- Urriaren 24a - Denise Levertov, estatubatuar olerkari eta idazlea (h. 1997).
- Urriaren 26a - Joan Oró, kataluniar biokimikaria (h. 2004).
- Urriaren 27a - Roy Lichtenstein, estatubatuar margolaria (h. 1997).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Victoria de los Ángeles, kataluniar opera-kantaria, sopranoa (h. 2005).
- Azaroaren 7a - Antonio Olloqui, arabar marrazkilaria eta esmaltegilea.
- Azaroaren 9a - Gabriel Alonso, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1996).
- Azaroaren 9a - Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (h. 2018).
- Azaroaren 11 - Jose Luis Goti, bizkaitar sendagilea (h. 1998).
- Azaroaren 12a - Rubén Bonifaz Nuño, mexikar humanista, poeta, itzultzailea, arte-kritikaria eta marrazkilaria (h. 2013).
- Azaroaren 14a - Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria.
- Azaroaren 17a - Aristides Pereira, lehenbiziko Cabo Verdeko presidentea (h. 2011).
- Azaroaren 18a - Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (h. 1998).
- Azaroaren 19a - Robert Beauchamp, estatubatuar margolaria (h. 1995).
- Azaroaren 19a - María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2018).
- Azaroaren 20a - Nadine Gordimer, hegoafrikar idazlea, 1991ko Literaturako Nobel Saria (h. 2014).
- Azaroaren 24a - Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (h. 2017).
- Azaroaren 25a - Mauno Koivisto, Finlandiako presidentea (h. 2017).
- Azaroaren 27a - Juan Gardeazabal, Juanito, euskal herritar futbol arbitroa (h. 1969).
- Azaroaren 27a - Ruperto Sagasti, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- Azaroaren 28a - Gloria Grahame, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Azaroaren 28a - Emilio Rodríguez, espainiar txirrindularia (h. 1984).
- Azaroaren 30a - Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria (h. 2002).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Maurice de Bevere, Morris, belgikar komikigilea, Lucky Luke pertsonaiaren sortzailea (h. 2001).
- Abenduaren 2a - Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (h. 1977).
- Abenduaren 5a - Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1977).
- Abenduaren 7a - Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (h. 2011).
- Abenduaren 10a - Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (h. 2011).
- Abenduaren 10a - Clorindo Testa, italiar-argentinar arkitektoa eta margolaria (h. 2013).
- Abenduaren 13a - Philip Warren Anderson, estatubatuar fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria.
- Abenduaren 13a - Alfonso Osorio, espainiar politikari frankista (h. 2018).
- Abenduaren 13a - Antoni Tàpies, kataluniar margolaria (h. 2015).
- Abenduaren 15a - Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria.
- Abenduaren 16a - Pascal Mazzotti, euskal aktorea (h. 2002).
- Abenduaren 24a - Jesus Morras Santamaria, Tarsicio Azcona, nafar elizgizon eta historialaria.
- Abenduaren 25a - Noël Vandernotte, lapurtar arraunlaria, Joko Olinpikoetan domina bat lortzen gizonezko gazteena.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gotzon Elortza, bizkaitar zinema-zuzendaria, Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria eta euskarazko lehen dokumentalen egilea (h. 2012).
- Jose Maria Makua, bizkaitar politikaria (h. 1990).
- Juan Txurruka, euskal politikari, legelari eta irakaslea (h. 2011).
- Lurdes Zubeldia, gipuzkoar idazlea (h. 2017).
- Marcel Loubens, okzitandar espeleologoa, bere garaiko nabarmenenetakoa (h. 1952).
- Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (h. 1991).
- Jozef Abasq, bretainiar idazlea (h. 2006).
- Sebastián Mariner, kataluniar hizkuntzalari eta latinista (h. 1988).
- Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (h. 2015).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarriletik ekainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - José Madinabeitia, gipuzkoar mediku eta politikari sozialista (j. 1870).
- Urtarrilaren 3a - Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- Urtarrilaren 9a - Katherine Mansfield, zeelandaberritar idazlea (j. 1888).
- Urtarrilaren 11 - Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (j. 1868).
- Otsailaren 2a - Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria (j. 1833).
- Otsailaren 6a - Edward Emerson Barnard, estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- Otsailaren 10a - Wilhelm Röntgen, fisikari alemaniarra, Nobel Sariduna (j. 1845).
- Otsailaren 22a - Théophile Delcassé, frantziar politikaria (j. 1852).
- Martxoaren 2a - Luis Antón del Olmet, Bilbon jaiotako galiziar kazetari eta politikaria (j. 1886).
- Martxoaren 17a - Melecio Brull, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1858).
- Martxoaren 26a - Sarah Bernhardt, frantziar antzerki eta film-aktorea (j. 1844).
- Martxoaren 27a - James Dewar, Eskoziako fisikari eta kimikaria (j. 1842).
- Apirilaren 5a - George Herbert de Carnarvon, ingeles aristokrata eta egiptologo zaletua (j. 1866).
- Apirilaren 5a - Jesús José Sagredo, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (j. 1874).
- Apirilaren 10a - Liam Lynch, irlandar errepublikarra (j. 1893).
- Apirilaren 14a - Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza (j. 1844).
- Maiatzaren 17a - Manuel Allendesalazar, bizkaitar ingeniaria eta politikaria (j. 1856).
- Maiatzaren 21a - Hans Goldschmidt, alemaniar kimikaria (j. 1861).
- Ekainaren 10a - Pierre Loti, Euskal Herrian bizitako marinel eta idazle frantziarra (j. 1850).
- Ekainaren 24a - Edith Södergran, suediar hiztuneko finlandiar poeta, XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienetakoa (j. 1892).
Uztailetik abendura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 8a - Jose Arrandiaga, euskal mediku eta idazle abertzalea (j. 1856).
- Uztailaren 12a - Ernst Otto Beckmann, alemaniar kimikaria (j. 1853).
- Uztailaren 19 - Alberto Matxinbarrena, gipuzkoar futbolaria (j. 1888).
- Uztailaren 20a - Pancho Villa, Mexikoko Iraultzaren buruzagi garrantzitsuenetako bat (j. 1878).
- Uztailaren 24a - Luis Eleizalde, Eleizalde'tar Koldo, euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa (j. 1878).
- Uztailaren 30a - Victor Txabarri Anduiza, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1888).
- Abuztuaren 2a - Warren G. Harding, AEBetako 29. presidentea (j. 1865).
- Abuztuaren 4a - Blas Pradere Arruti, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1851).
- Abuztuaren 10a - Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (j. 1863).
- Abuztuaren 19a - Vilfredo Pareto, jatorri frantseseko italiar ekonomialari eta soziologoa (j. 1848).
- Abuztuaren 26a - Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (j. 1854).
- Abuztuaren 31 - Ramón Untzaga, bizkaitar futbolaria, atzerako artaziaren asmatzailea (j. 1894).
- Irailaren 12a - Jules Violle, frantziar fisikaria eta asmatzailea (j. 1841).
- Urriaren 10a - Andrés Cáceres, Peruko presidentea (j. 1836).
- Azaroaren 10a - Ricciotto Canudo, italiar zinema kritikaria (j. 1877).
- Abenduaren 4a - Maurice Barrès, frantziar idazle eta politikaria (j. 1862).
- Abenduaren 12a - Raymond Radiguet, frantziar idazlea (j. 1903).
- Abenduaren 27a - Gustave Eiffel, arkitekto eta ingeniari frantziarra (j. 1832).
- Abenduaren 27a - Lluís Domènech i Montaner, kataluniar arkitekto, politikari eta historialaria (j. 1850).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ramón Castro, nafar politikari liberala, Valentzian bizi zena (j. 1853).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Robert Andrews Millikan
- Kimika: Fritz Pregl
- Literatura: William Butler Yeats
- Medikuntza: Frederick Grant Banting eta John James Richard Macleod
- Bakea: Eman gabe
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1923 |