kontaktua

Barriketan

Gabon-egunean eskean urtetea

Gabon-egunean eskean urtetea
Ibarrangelu
01:06min

Kebonikoak edo Gabon-kantak

Kebonikoak edo Gabon-kantak
Ibarrangelu
00:54min

Pax tecum

Pax tecum
Ea
01:43min


Abenduaren 24an, goizeko 8:30eko meza ostean, Eleizalden alkartzen ziran eta eleiza aurrean “Sakramentu Santu Jauna” kantetan eben. Mendiz mendi urteten eben goizean, mutilak alde batetik eta neskak beste batetik. Amaitzen ebenean, Lagako bidean alkartzen ziran etxera etorteko. Bazkaldu, eta arratsaldean, 4:30-5:00ak inguruan, ezpata-dantzari jantzita, Ume Jesus andakin eroaten urteten eben herri barruan. Arratsalde guztia emoten eben etxez etxe kantetan, eta Ibiñan amaitzen eben itsasoari begira. Ibarrangeluko azkenengo etxea itsasoari begira egoan. Han kantau, Ibarrangeluko marineru guztiakaitik, aitagure bat errezau eta Gabon-egunean amaitzen eben.

aurreko bideoak

Dakienak daki

14
ABE

-IK atzizkia Ezeztapenaren eremuko sintagmetan (lehen idazketa)

2018-12-14

Atzizki partitiboaz, -ik atzizkiaz markaturik darabilguzan izen edo adjektibo sintagmak nor-IS baten forma bereziak dira. Baina ez dabe, ez kasu aparteko bat, ez funtzino aparteko bat ordezkatzen: beti be nor sintagma baten forma bereziak dira, baina funtzino berbera daukie perpausan.
Zehaztasun hau gogorazotea beti dator ondo, ze gure gramatika batzuetan, ospe eta izen handikoetan be, kasu...

Zahar-barriak

14
ABE

Badatoz Marijesiak Gabonak iragarten

2018-12-14

Abenduaren 16tik 25era egunero urteten dira marijesiak kantuan Gernikan. Goizaldean ibilten dira, Gabon-kopla ezagunak kalez kale eta auzorik auzo abeste

Kantuotan Bibliako pasarteak kontatzen dira, Jesusen jaiotzagaz amaitzeko. Baina kantu erlijiosoak izan arren, herri-kantuen egikerea daukie, eske-koplen antzera.

Ohitura hau bizi-bizirik dago Gernikan, eta baita beste herri batzutan be....

Copyright 2010. Lege Oharra