Web irratia

Gaurko saioan, apirilaren 13an Urnietan ospatuko den EUSKALPOD 2019 ekitaldia aurkeztuko digu Iñigo Sendinok. Gainera Podcast bateko egileetako bat izango dugu gurekin, Xabier Vazquez.

Horrez gain, Azkue Fundazioaren eskutik, Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez izango ditugu gurekin, egile eskubideei buruz gehiago jakiteko.

Gainera, Manex Garaiorekin, librezaleren Common voice proiektua ezagutuko dugu.

Ongi amaitzeko, Lorea Argaraterekin adimen artifizialari buruz hitz egingo dugu.

ALBISTEAK

Internet

Blockchain-a dela eta, euskaldun jendearekin batzean kontzeptu batzuez hitz egin eta ez dugu hitz euskaldunik topatzen. Orain dela gutxi ateratako “Sare Sozialen Hiztegia”-ak emandako laguntza ikusita, nola ez genuke lan talde bat antolatuko, denon artean, antzeko zerbait egiteko? Hemen, bada, lehen pausoak…! Animatzekotan hementxe utziko dugu telegram-en erabiltzen dugun taldea.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaI+G+BMugikorrak

Gailu teknologikoak erosteko orduan, hainbat faktore hartzen ditugu kontuan: prezioa, norberak duen aurrekontua, gailuak eskaintzen dituen funtzio eta zerbitzuak, funtzio eta zerbitzu horiek zer neurritan asetzen dituzten gure beharrak… Baina horiekin batera, bada beste faktore bat, batez ere teknozale amorratuon kasuan erabakigarria dena: gailua ‘moloia’ den ala ez. Moloigarritasun hori

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Apirilaren 4an euskararen aldeko Korrika hasiko da. Hamar egunez Euskal Herriko txoko anitzetatik milaka lagun modu nekaezinean korrika egiten ikusiko ditugu, eta, modu berean, korrika egiteko ohiturarik ez dugunok, ehunka pauso emango ditugu euskararen alde. Ez da geurean euskararen aldeko argazki hau ikusiko dugun lehen aldia, ezta azkena ere. Ez

Irakurri Gehiago
HezkuntzaInternet

Martxoaren 8a, emakumearen eguna, pasa berri da eta haren aurretik pasa zen ere otsailaren 11a, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna. Azken egun horren harira, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak “Nire alabak ingeniaria izan nahi du” bideoa kaleratu zuen. Aspalditik, neskak Informatikara gerturatzeko zailtasunak aztertzen eta ekiditen saiatzen gabiltza UPV/EHUko

Irakurri Gehiago
Internet

Noizbait domeinu-izenen bat erregistratu baduzue, edo domeinu-izen bat kudeatu behar izan baduzue, WHOIS-a ezagutuko duzue ziurrenik. Protokolo horrekin domeinu-izen bat erregistratuta dagoen ikus daiteke eta, erregistratuta badago, domeinu horren iraungitze-data, titularraren kontaktu-datuak eta beste hainbat informazio kontsultatu. Protokolo horrek 1982. urtetik darama martxan eta orduko beharrak eta oraingoak aldatu egin

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaMugikorrak

Arazo nabarmenak sortu dituen aro teknologiko baten bizi garela ohartuta, idatzi zuen Neil Postmanek Teknopolis liburua. Gomendatuta irakurri nuen. Postamek liburu honetan egindako ohartarazpen askok bere biziko garrantzia daukatela deritzot, horregatik interesgarri deritzot segundo bakar batez bada ere, burmuina konektatzea eta liburu honek utzi dizkidan bost ideia nagusiak zuokin guztiokin

Irakurri Gehiago
Irratia

Katutxoak, katu digitalak, criptokittiak… Lorea Argaratek azalduko digu blockchain teknologia berriaren jokua. Ez dago errepikatuko den katurik, denek ezaugarri desberdinak izango dituzte. Cryptokittiek, mundu honek duen potentziala erakusten digu jolas bidez.

Irakurri Gehiago
Internet

Nork zaintzen ditu zaintzaileak? Duela ia bi mila urte egin zuen galdera hau Juvenal poetak, eta onartu berri den jabetza intelektualaren legea ikusita galdera berriz egin dezakegu: nork erabakitzen du webguneak itxi ala ez? 2011.urtean onartu zuen Espainiako kongresuak Sinde lege moduan ezagutu zena. Lege honen helburua egileen jabetza intelektuala

Irakurri Gehiago
I+G+B

Gaur egunean argindarra gizarte eta ekonomia ereduaren zutabea bihurtu da. Aspaldiko kontua da: Elektrizitate garraio eta banaketa sareak, azpiestazioak, eta elektrizitatea kontsumo puntuetaraino eramaten duten zentroak gure bizitzaren oinarrizko azpiegiturak bihurtu dira. XIX. mendearen amaieran elektrizitate sorkuntza industriala hasi eta bigarren iraultza industriala eragin zuen. Hirugarren iraultza, automatizazioaren bidetik etorritakoa,

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Lagun bati senitarteko bat hil zaio berriki. Senitartekoak, adinagatik, ez zuen bere asteburuaren kronika Instagramera igoko, lagunei kontatuko zien kafearen bueltan. Familiako argazkiak ez zituen Google Photosen gordeko, etxeko apaletan pilatutako albumetan baizik. Ez zuen Netflix harpidetzarik izango, La 1 ikusiko zuen bazkalostean. Erosteko ez zuen Pay Pal erabiliko, herriko

Irakurri Gehiago
BideojokoakInternet

Azken aldian gero eta ugariagoak dira Linuxen oinarritutako sistema eragileetan bideo-jokoetan jolastu ahal izateko aukerak. Duela urte batzuk kontsola edota Windows sistemetarako esklusiboki garatzen zuten garatzaileak hasi dira konturatzen software librean oinarritzen diren Linux gailuak ere gero eta onartuago eta zabalduago daudela publiko orokorrean eta merkatu garrantzitsua izango dela ez

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetMarketin digitala

Onlineko ospeak edo erreputazio digitala deritzogunaz asko mintzatzen da azkenaldian, gero eta gehiago. Ingurune digitalak gure eguneroko bizitzan hartu duen garrantziaz eraginda, erreputazioaren faktoreak ere gero eta maila handiagoan baldintzatzen gaitu. Egun, erreputazio edo ospe digitalaren krisialdi baten ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke marka edota profesional batentzako. Adibide bat jartzearren,

Irakurri Gehiago
Mugikorrak

“Kontuz mugikorrekin!” -Esan ziguten.- “Funtzionatzeko behar dituzten erradiazioak ezin kaltegarriagoak dira, antzutu egingo zaituztete, eta minbizia eragin!”. Eta horrela izan gaituzte entretenituta urte batzuetan: antenen alde eta kontra, Wifiaren alde eta kontra, telefonoa poltsikoan eramatearen alde eta kontra, hitz egiteko aurpegira hurbildu ala tostada baten batean erabili… Baina bitartean beste

Irakurri Gehiago
InternetMugikorrak

Interneten bilaketa egiteko Google erabiltzen dugu gehienok. Eta zein garrantzitsua den bilaketaren emaitzetan lehenengo postuan edo lehenengoetan agertzea. Googlek bilaketaren emaitzaren hurrenkeran nola egiten duen erabat argi ez badugu ere, aldiro pistaren bat ematen digu, iaz SSL webguneak lehenetsiko zituela iragarri zuen, https protokoloa erabiltzen zutenak, holakoetan zure terminal eta

Irakurri Gehiago
Internet

Zer dira cryptokitties-ak? Azalpen txiki batzuk Blockchain-eko joku edo katu- bilduma honen inguruan. Teknologia berri bakoitzak, tontorrenaino eramango duen joku bat izaten du beti. Sare sozialek FarmVille izan zuten. Mugikorrek Angry Birds. Eta dirudienez Blockhianek, Cryptokittiak izango ditu. Jokoaren helburua marrazki bizidunen antzeko katu batzuk eskuratzea da, katu bakoitzak ezaugarri

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetMarketin digitala

Influentzien marketina betidanik existitu da, azken finean, guregan influentzia bat izaten dute gustuko ditugun pertsona horiek, edota miresten ditugunak. Gaur egun ordea, eta sare sozialak sortu zirenetik aurrera batez ere, influentzien mugimendua geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu da eta geroz eta gehiago ikusten da sare sozialetan.   Zer da Influenzer izatea?

Irakurri Gehiago
HezkuntzaInternet

Informatikaren irakaskuntzari buruz gehiago jakin nahi dudanean, Mark Guzdialen blogera jo ohi dut. Bera, pertsona guztiek Informatika ikasi beharko luketela defendatzen du, baina aldi berean modan jartzen diren joera batzuk kritikatu ere. Gainera asko irakurtzen du eta beste aditu batzuen berri ere ematen du. Blog horretan ezagutu dut Judy Robertson,

Irakurri Gehiago
Internet

Sare sozialen garaiotan, espioiek elkar zelatatuko al dute Instagram, Twitter edo LinkedIn bitartez? Jason Bourne sagako pelikula bat izango bailitzan, bere arerioa hobe ezagutu eta bere mugimenduak aurreikusteko tresna eraginkorra izango litzateke: zein hondartzatan hartu duen bere azken martini nahasi ez irabiatua edo munduko zein hiritan egin duen bere azken

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus