1912
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
1912. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 • 1915 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
1912 MCMXII |
Ab urbe condita | 2665 |
Armeniar egutegia |
1361 ԹՎ ՌՅԿԱ |
Bahá'í egutegia | 68 – 69 |
Bengaliar egutegia | 1319 |
Berber egutegia | 2862 |
Egutegi budista | 2456 |
Myanmarko egutegia | 1274 |
Bizantziar egutegia | 7420 – 7421 |
Koptoen egutegia | 1628 – 1629 |
Etiopiar egutegia | 1904 – 1905 |
Hebrear egutegia | 5672 – 5673 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1968 – 1969 |
Shaka Samvat | 1834 – 1835 |
Kali Yuga | 5013 – 5014 |
| |
Iraniar egutegia | 1290 – 1291 |
Islamiar egutegia | 1330 – 1331 |
Japoniar egutegia |
Meiji 45Taishō 1 (大正元年) |
Korear egutegia | 4245 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2455 |
Holozeniar egutegia | 11912 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 12a - 141 arrantzale hil ziren Bermeotik gertuko uretan bat-bateko enbata batek harrapatuta.
- Urriaren 17a - Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
- Azaroaren 24a - 49 pertsona hil ziren Bilboko Circo Amateur antzokian egondako jende pilaketan.
- Azaroaren 28a - Albania Otomandar Inperiotik banandu zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 23a - Asuan-eko urtegia martxan jarri zuten Egipton.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1912ko Olinpiar Jokoak (Stockholm, Suedia; maiatzaren 5a - uztailaren 22a):
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka, tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea (h. 2008).
- Urtarrilaren 1a - Boris Gnedenko, sobietar matematikaria, probabilitate teorian egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 1995).
- Urtarrilaren 1a - Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (h. 1988).
- Urtarrilaren 2a - Giulio Einaudi, italiar liburu-argitaratzailea (h. 1999).
- Urtarrilaren 4a - Ignacio Kortabitarte, Kortabitarte, bizkaitar esku pilotaria (h. 1998).
- Urtarrilaren 6a - Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (h. 1979).
- Urtarrilaren 7a - Giorgio Caproni, italiar poeta (h. 1990).
- Urtarrilaren 8a - José Ferrer, puertoricoar aktorea (h. 1992).
- Urtarrilaren 8a - Tadashi Imai, japoniar zinemagilea (h. 1991).
- Urtarrilaren 10a - Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (h. 2002).
- Urtarrilaren 15a - Michel Debré, Frantziako Bosgarren Errepublikako lehendabiziko lehen ministroa (h. 1996).
- Urtarrilaren 18a - David Rousset, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 1997).
- Urtarrilaren 19a - Leonid Kantorovitx, errusiar matematikari eta ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1986).
- Urtarrilaren 28a - Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena (h. 1956).
- Urtarrilaren 31 - Tomas Agirre Lekube, bizkaitar futbolaria eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren anaia (h. 1977).
- Urtarrilaren 31 - Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen jaiotako Portugalgo infanta (h. 2012).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 3a - Jacques Soustelle, frantziar etnologo, politikari eta akademiakidea (h. 1990).
- Otsailaren 4a - Erich Leinsdorf, austriar-estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- Otsailaren 6a - Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (h. 1945).
- Otsailaren 6a - Teofilo Urdanotz, nafar filosofo domingotarra (h. 1987).
- Otsailaren 8a - Benito Pérez Jauregi, gipuzkoar futbolaria (h. 1959).
- Otsailaren 11 - Jesus Insausti, Uzturre, gipuzkoar politikari eta idazlea (h. 1993).
- Otsailaren 11 - Rudolf Firkušný, txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1994).
- Otsailaren 11 - Simón Lekue, bizkaitar futbolaria (h. 1984).
- Otsailaren 12a - Lycette Darsonval, frantziar dantzaria (h. 1996).
- Otsailaren 17a - Jaime Delclaux, gaztelaniazko idazle eta poeta bilbotarra (h. 1937).
- Otsailaren 19a - Adolf Rudnicki, poloniar idazlea (h. 1990).
- Otsailaren 20a - Pierre Boulle, frantziar idazlea (h. 1994).
- Otsailaren 21a - Nikita Magaloff, errusiar-suitzar pianista (h. 1992).
- Otsailaren 24a - René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (h. 1985).
- Otsailaren 24a - Jiří Trnka, txekiar zinemagilea (h. 1969).
- Otsailaren 25a - Ángel Elizalde, nafar abokatu karlista (h. 1939).
- Otsailaren 27a - Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea (h. 1990).
- Otsailaren 28a - Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea (h. 1945).
- Otsailaren 29a - Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (h. 1990).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Ignacio Etxandi, gipuzkoar margolaria (h. 1953).
- Martxoaren 6a - Patricia Ryan Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1993).
- Martxoaren 8a - Veremunda Olasagarre, iruindar sozialista, UGTko burua (h. 1970).
- Martxoaren 8a - Juan Ramón Santiago, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 1999).
- Martxoaren 11 - Walter Guevara, Boliviako presidentea (h. 1996).
- Martxoaren 13a - Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (h. 1998).
- Martxoaren 16a - Ziriako Andonegi, Kuireka, gipuzkoar jostuna eta euskal idazlea (h. 1982).
- Martxoaren 16a - Jose Iraragorri, Chato, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Martxoaren 16a - Sabicas, nafar flamenko gitarrajolea (h. 1990).
- Martxoaren 22a - Karl Malden, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Martxoaren 23a - Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (h. 1977).
- Martxoaren 27a - James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 2005).
- Martxoaren 28a - Jose Maria Abrego, Abrego II.a, nafar erremontelaria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 5a - Ricardo Arias, Panamako presidentea (h. 1993).
- Apirilaren 8a - Julián Berrendero, El negro de los ojos azules, espainiar txirrindularia (h. 1995).
- Apirilaren 8a - Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (h. 1969).
- Apirilaren 12a - Georges Franju, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- Apirilaren 14a - Robert Doisneau, frantziar argazkilaria (h. 1994).
- Apirilaren 15a - Kim Il-sung, Ipar Koreako buruzagi komunista (h. 1994).
- Apirilaren 16a - Edmond Jabès, egiptoar jatorriko frantziar idazlea (h. 1991).
- Apirilaren 17a - André Bruyère, frantziar arkitektoa (h. 1998).
- Apirilaren 18a - Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- Apirilaren 19a - Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (h. 1999).
- Apirilaren 25a - Simón Berasaluze Aginagalde, gipuzkoar beira-egilea (h. 1993).
- Apirilaren 26a - A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (h. 2000).
- Apirilaren 30a - Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria (h. 1995).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 4a - Paulin Solozabal, euskal olerkaria (h. 2009).
- Maiatzaren 4a - Luis Zabala, bizkaitar futbolaria (h. 1996).
- Maiatzaren 6a - Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (h. 1977).
- Maiatzaren 7a - Jose Maria Juaristi, Atano VII.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1996).
- Maiatzaren 9a - Pedro Armendáriz, mexikar aktorea (h. 1963).
- Maiatzaren 14a - Fernand Pouillon, frantziar arkitekto, hirigile, eraikitzaile eta idazlea (h. 1986).
- Maiatzaren 18a - Richard Brooks, estataubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 1992).
- Maiatzaren 18a - Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (h. 2003).
- Maiatzaren 19a - Koldobike Natxitube, bizkaitar maistra (h. 1995).
- Maiatzaren 22a - Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 2004).
- Maiatzaren 25a - Isidro Langara, euskal herritar futbolaria (h. 1992).
- Maiatzaren 25a - Emilio Alonso Larrazabal, bizkaitar futbolaria (h. 1989).
- Maiatzaren 26a - János Kádár, Hungariako lehen ministroa (h. 1989).
- Maiatzaren 27a - John Cheever, estatubatuar idazlea (h. 1982).
- Maiatzaren 28a - Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (h. 1981).
- Maiatzaren 28a - Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (h. 1990).
- Maiatzaren 30a - Julius Axelrod, estatubatuar biokimikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Maiatzaren 30a - Hugh Griffith, galestar aktorea (h. 1980).
- Maiatzaren 31 - Chien-Shiung Wu, txinatar-estatubatuar fisikaria, fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua (h. 1997).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 4a - Jean-Baptiste Aguer, euskal herritar pilotaria.
- Ekainaren 4a - Robert Jacobsen, danimarkar eskultore eta margolaria (h. 1993).
- Ekainaren 4a - Pilar López Júlvez, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa (h. 2008).
- Ekainaren 5a - Jean Larrieu, lapurtar militarra (h. 1969).
- Ekainaren 11 - Phạm Hùng, Vietnamgo lehen ministroa (h. 1988).
- Ekainaren 16a - Julene Urzelai, euskal mitinlari jeltzalea (h. 1983).
- Ekainaren 17a - Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (h. 2004).
- Ekainaren 21a - Mary McCarthy, estatubatuar idazlea (h. 1989).
- Ekainaren 23a - Alan Turing, ingeles matematikaria, kriptografoa eta filosofoa, informatika modernoaren gurasotzat hartua (h. 1954).
- Ekainaren 26a - Pablo Mandazen, anaia Gines, euskal maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza (h. 2011).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (h. 1982).
- Uztailaren 11 - Sergiu Celibidache, errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- Uztailaren 14a - Northrop Frye, kanadar hitzaile eta literatura-kritikaria (h. 1991).
- Uztailaren 14a - Woody Guthrie, estatubatuar folk musikaria (h. 1967).
- Uztailaren 20a - George Johnston, australiar kazetari, gerra berriemaile eta idazlea (h. 1970).
- Uztailaren 31 - Milton Friedman, estatubatuar ekonomialari eta intelektuala, 1976ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2006Uz
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 3a - Kepa Ordoki, Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta EAE alderdiko kidea (h. 1993).
- Abuztuaren 5a - Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea (h. 2007).
- Abuztuaren 5a - Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (h. 2000).
- Abuztuaren 6a - Paul-Marie Duval, frantziar arkeologoa, Galiako historian eta arkeologian aditua (h. 1997).
- Abuztuaren 9a - Bojan Adamič, esloveniar musikagilea (h. 1995).
- Abuztuaren 9a - Igor Markevitx, ukrainar musikagilea eta zuzendaria (h. 1983).
- Abuztuaren 10a - Jorge Amado, brasildar idazlea (h. 2001).
- Abuztuaren 10a - Romain Maes, belgikar txirrindularia (h. 1983).
- Abuztuaren 11 - Eva Ahnert-Rohlfs, alemaniar astronomoa (h. 1954).
- Abuztuaren 12a - Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1997).
- Abuztuaren 13a - Francisco Escudero, euskal musikagilea (h. 2002).
- Abuztuaren 13a - Ben Hogan, estatubatuar golf-jokalaria, golfaren historiako jokalari onenetakoa (h. 1997).
- Abuztuaren 15a - Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea (h. 2004).
- Abuztuaren 15a - Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (h. 2003).
- Abuztuaren 23a - Juan Antonio Ipiña, bizkaitar futbolaria (h. 1974).
- Abuztuaren 23a - Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 1996).
- Abuztuaren 25a - Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua (h. 1994).
- Abuztuaren 26a - Inazio Mari Atxukarro, euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista (h. 1987).
- Abuztuaren 26a - Léo Marjane, frantziar abeslaria (h. 2016).
- Abuztuaren 27a - Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 1989).
- Abuztuaren 30a - Edward Mills Purcell, estatubatuar fisikaria, 1952ko Fisikako Nobel Saria (h. 1997).
- Abuztuaren 30a - Nancy Wake, Sagu zuria, Bigarren Mundu Gerran aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea (h. 2011).
- Abuztuaren 31 - Ichiji Otani, japoniar futbolaria (h. 2007).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (h. 2005).
- Irailaren 4a - Eusebio Erkiaga, euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina (h. 1993).
- Irailaren 5a - John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1992).
- Irailaren 6a - Nicolas Schöffer, hungariar eskultorea eta artearen teorialaria (h. 1992).
- Irailaren 8a - Alexander Mackendrick, eskoziar-estatubatuar film zuzendaria (h. 1993).
- Irailaren 9a - Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1937).
- Irailaren 10a - André Dassary, gehienbat frantsesez aritutako lapurtar kantaria (h. 1987).
- Irailaren 12a - Pierre Apestegi, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta idazlea (h. 1972).
- Irailaren 21a - Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (h. 2002).
- Irailaren 21a - Rihei Sano, japoniar futbolaria (h. 1992).
- Irailaren 25a - Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (h. 1994).
- Irailaren 26a - Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (h. 2002).
- Irailaren 27a - Anbrosio Zatarain Etxebeste, gipuzkoar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 29a - Michelangelo Antonioni, italiar zinema zuzendaria (h. 2007).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Juan Felix Iriarte, Berjinanto, nafar bertsolaria (h. 1987).
- Urriaren 3a - Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (h. 2005).
- Urriaren 4a - Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (h. 2005).
- Urriaren 7a - Fernando Belaúnde Terry, Peruko presidentea (h. 2002).
- Urriaren 9a - Qian Weichang, txinatar zientzialaria (h. 2010).
- Urriaren 12a - Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (h. 1975).
- Urriaren 15a - Carlos Droguett, txiletar eleberrigilea (h. 1996).
- Urriaren 17a - Joan Paulo I.a, Aita santua (h. 1978).
- Urriaren 18a - Philibert Tsiranana, Madagaskargo lehendabiziko presidentea (h. 1978).
- Urriaren 21a - Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1997).
- Urriaren 22a - Harry Callahan, estatubatuar argazkilaria (h. 1999).
- Urriaren 22a - Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (h. 2002).
- Urriaren 25a - Emiliano Álvarez, euskal txirrindularia (h. 1987).
- Urriaren 25a - Juanito Otxoa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1998).
- Urriaren 26a - Don Siegel, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1991).
- Urriaren 27a - Florentzio Idoate Iragi, nafar artxibozaina eta historialaria (h. 2001).
- Urriaren 30a - José Ferrater Mora, kataluniar filosofoa (h. 1991).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Manuel Viegas, portugaldar antropologo eta folklorista (h. 1997).
- Azaroaren 3a - Balentin Aurre-Apraiz, euskal idazlea (h. 2007).
- Azaroaren 3a - Alfredo Stroessner, Paraguaiko presidente eta diktadorea (h.2006)
- Azaroaren 5a - Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria (h. 1969).
- Azaroaren 10a - Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (h. 2003).
- Azaroaren 11 - Jaime del Burgo, nafar artikulugile eta historialaria (h. 2005).
- Azaroaren 12a - René Lasserre, lapurtar sukaldaria (h. 2006).
- Azaroaren 14a - Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (h. 1979).
- Azaroaren 15a - André Chastel, frantziar idazle eta historialaria (h. 1990).
- Azaroaren 17a - Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (h. 1984).
- Azaroaren 19a - George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
- Azaroaren 19a - Joan Sales, kataluniar idazlea (h. 1983).
- Azaroaren 25a - Alwin Nikolais, estatubatuar koreografoa (h. 1993).
- Azaroaren 30a - Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (h. 2003).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 11 - Clément Duhour, euskal antzezle, abeslari eta kirolaria (h. 1983).
- Abenduaren 11 - Sabin Muniategi, euskal idazlea (h. 1990).
- Abenduaren 15a - Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (h. 1988).
- Abenduaren 22a - Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- Abenduaren 28a - Inozentzio Aierbe, nafar apaiza (h. 2001).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Faustina Carril Arozena, gipuzkoar andereñoa, Euskal Herriko aurrenetako andereñoa (h. 1997).
- Jose Antonio Ormaolea, bizkaitar margolaria (h. 1984).
- José María Lasarte, euskal abokatu eta politikaria (h. 1974).
- Polixene Trabudua, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (h. 2003).
- Trifon Etxebarria, Etarte , bizkaitar kazetari eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1998).
- Heikki A. Alikoski, finlandiar astronomoa (h. 1997).
- Jose Maria de Vera, erligio-gaietan aritu zen espainiar eskultorea eta aita kaputxinoa (h. 2002).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarriletik ekainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Cleto Zabala, bizkaitar musikagilea (j. 1847).
- Urtarrilaren 7a - Sophia Jex-Blake, ingeles irakasle, fisikari eta feminista, emakumeak Unibertsitatera sartzearen liderra (j. 1840).
- Urtarrilaren 31 - Jose Etxenagusia, Etxena, euskal herritar margolari akademizista (j. 1844).
- Otsailaren 4a - Franz Reichelt, frantziar-austriar jostuna (j. 1879).
- Otsailaren 10a - Joseph Lister, britainiar kirurgilaria (j. 1827).
- Otsailaren 12a - Andres Iturzaeta, euskal idazle eta apaiza, Otxandioko erretorea (j. 1838).
- Otsailaren 15a - Émile Garet, frantziar politikaria (j. 1829).
- Otsailaren 17a - Edgar Evans, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat 1911-1912an Hegobururako zoritxarrez amaitu zen Terra Nova espedizioan (j. 1876).
- Otsailaren 21a - Osborne Reynolds, britainiar ingeniaria (j. 1842).
- Otsailaren 25a - Gilen IV.a Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke-handia (j. 1852).
- Martxoaren 16a - Lawrence Oates, britainiar militar eta esploratzaile antartikoa (j. 1880).
- Martxoaren 20a - Maria Josefa Sancho, arabar lekaimea, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea (j. 1842).
- Martxoaren 29a, Terra Nova espedizioko kideak Hego Polotik itzuleran -
- Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat zoritxarreko Terra Nova espedizioan (j. 1883).
- Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (j. 1868).
- Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (j. 1872).
- Apirilaren 6a - Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (j. 1855).
- Apirilaren 10a - Gabriel Monod, frantziar historialaria (j. 1844).
- Apirilaren 12a - Klara Barton, estatubatuar, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitarioa, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren sortzailea (j. 1821).
- Apirilaren 15a, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko pertsonak -
- Ramón Artagaveytia, euskal jatorriko uruguaiarra (j. 1840).
- Manuel Uruchurtu, euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria (j. 1872).
- Apirilaren 19a - Patricio Escobar, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- Apirilaren 20a - Bram Stoker, irlandar nobelagile eta ipuin idazlea (j. 1847).
- Apirilaren 22a - Ignacio Coyne, nafar argazkilari eta zinemagilea (j. 1872).
- Maiatzaren 4a - Nettie Stevens, estatubatuar genetista (j. 1861).
- Maiatzaren 14a - Frederiko VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1843).
- Maiatzaren 14a - August Strindberg, suediar idazle eta margolaria (j. 1849).
- Maiatzaren 19a - Bolesław Prus, poloniar idazlea (j. 1847).
- Maiatzaren 19a - Marcelino Menéndez Pelayo, espainiar idazle, politikari eta filologoa (j. 1856).
- Maiatzaren 26a - Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (j. 1865).
- Maiatzaren 28a - Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (j. 1838).
- Maiatzaren 30a - Wilbur Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Orvillekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (j. 1867).
- Ekainaren 10a - Anton Aškerc, esloveniar apaiz katolikoa eta poeta (j. 1856).
- Ekainaren 12a - Frédéric Passy, frantziar politikaria, ekonomilaria eta bakezalea, 1901eko Bakearen Nobel Saria (j. 1821).
- Ekainaren 16a - Jose Aretxabaleta, bizkaitar naturalista, Uruguain farmazialari eta unibertsitateko irakaslea izandakoa (j. 1838).
Uztailetik abendura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (j. 1875).
- Uztailaren 16a - Serafin Baroja, euskal idazlea (j. 1840).
- Uztailaren 17a - Henri Poincaré, frantziar matematikaria, fisikaria eta filosofoa (j. 1854).
- Uztailaren 30a - Meiji Enperadorea, Japoniako enperadorea (j. 1852).
- Abuztuaren 9a - Ama Kandida, euskal lekaimea, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea (j. 1845).
- Abuztuaren 13a - Jules Massenet, frantziar musikagilea (j. 1842).
- Abuztuaren 24a - Raimundo António de Bulhão Pato, bilbotar-portugaldar poeta eta saiakeragilea (j. 1828).
- Abuztuaren 31 - Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (j. 1837).
- Irailaren 8a - Juana Elgezabal, bizkaitar enpresari berritzailea (j. 1842).
- Irailaren 9a - Jaroslav Vrchlický, txekiar idazlea (j. 1853).
- Irailaren 13a - Joseph Furphy, australiar idazlea (j. 1843).
- Irailaren 23a - Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta eta Bavariako printzesa ezkontidea (j. 1882).
- Urriaren 4a - Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra (j. 1879).
- Urriaren 20a - Aquilino Ametzua, gipuzkoar organogilea, bere garaiko organogilerik ospetsuena (j. 1847).
- Urriaren 24a - Maria Gabriela Bavarian, Dukesa Bavarian (j. 1878).
- Urriaren 25a - Pablo Altzola, ingeniaria eta Bilboko alkatea (j. 1841).
- Azaroaren 12a - José Canalejas, espainiar politikaria (j. 1854).
- Abenduaren 7a - George Darwin, ingeles matematikaria, astronomoa, abokatua eta eugenista (j. 1845).
- Abenduaren 11 - Martin Gilbeau, euskal idazlea, medikua eta Donibane Lohizuneko auzapeza (j. 1839).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Felicia Olabe, Gasteizko mezenas garrantzitsua eta ongilea (j. 1838).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Gustaf Dalén
- Kimika: Victor Grignard eta Paul Sabatier
- Literatura: Gerhart Hauptmann
- Medikuntza: Alexis Carrel
- Bakea: Elihu Root
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[[Fitxategi: Errusia|10x10px|1912|link=]]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1912 |