Web irratia

 

‘Nolakoak izango dira etorkizuneko elikagaiak?’ Etokizunera begira jarri gara, Azti Tecnaliako Saioa Alvarezekin. Etorkizunaz ez ezik Euskarazko wikipediaren ibilbideaz ere aritu gara Galder Gonzalezekin.

ALBISTEAK

Bideojokoak

Askotan hitz egin izan dugu VR (Virtual Reality, euskaraz Errealitate Birtuala deritzon) teknologiari buruz. Baina azken bost bat urtetan aldaketa nabariak ari da izaten teknologia hau eta berriz ere aipatu nahi genuke, oraingoan esperientzia propiotik hitz eginez gainera. Lenovo Explorer markako eta Windows Mix Reality motatako betaurreko batzuk probatzeko aukera

Irakurri Gehiago
Internet

1998ko irailean Stanford-eko bi ikasleek Google Inc. Sortu zutenetik, 20 urte pasa dira jada. Bi urte pasa ostean, Google jada munduan gehien erabiltzen zen bilatzailean bilakatu zen. Eta egun, 2018an, Google informatika eta teknologia berrien arloko enpresa handienetarikoa da. 20 urte hauetan denetarik gertatuta da, eta artikulu honetan, Google-en istoriari

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Ez dakit zalantzatiegia ote naizen besterik gabe, ala asertibitate txikikoa, ala beharbada enpatiarako joera handiegia dudan. Beharbada hiruren nahasketa izango da. Gauza da izugarri kostatzen zaidala erabakiak hartzea: Arre ala so? Maite dut, ala gorroto? Gero eta gauza gehiagorekin egiten zait zaila estilo horrelako erabakiak hartzea. Eta horietako bat ekarri

Irakurri Gehiago
Euskara

Azken hilabeteotan egindako lanari esker sarean eskuragarri daude jadanik GPL eta Creative Commons lizentzia erabilienak euskaraz. Interneteko euskal komunitatearentzat lizentzia libreek duten garrantzia ukaezina da eta garrantzi horren seinale Euskararen Aholku Batzordeak, 2016an, “Euskarazko IKTak: Gomendioak Herri-aginteentzat” dokumentuan jasotako hainbat proposamen. Gogora ekarri nahi dut beste zenbait proposamenen artean Batzordeak

Irakurri Gehiago
Internet

Askotan nabarmentzen dira teknologiak dakartzan abantaila eta aurrerakuntzak, eta horiek gure bizi-kalitatean duten eragina. Historikoki horrela izan da (eta izango da) eta azken aldian eboluzioa asko azkartu da, berrikuntza horiekiko menpekotasuna ere sortuz. Hori dela eta gure egunerokoa gero eta digitalizatuagoa dago, pertsonen artean erlazionatzeko moduak aldatzetik hasita euskarri teknologiko

Irakurri Gehiago
HardwareaInternet

Nire ekarpenak jarraitzen dituzuenek, jakin badakizue Informatikaren irakaskuntzaren apologia egiten dudala beti. Badaezpada, gure artean ezagutzen ez nauen norbait baldin badago, aipatu beharrean ikusten dut nire burua, Informatikaz aritzen naizenean zientziaz ari naizela. Jakin badakigu konputagailuek tresna asko eskaintzen dizkigutela gure egunerokotasunean gauzak azkarrago, txukunago, modu fidagarriago batean egiteko. Baina

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

2011tik ari naiz irakasten eta lantzen publizitate digitalaren salerosketa programatikoaren xehetasunak eta jarduera. Orain, ausartegia izan nintzela iruditzen zait, orduko nire ezagutza eta esperientzia kontuan harturik, baina, horretan lanean eta horretaz irakasten eta ikasten ia zazpi urte eman ondoren, berriro aldarrikatuko dut funtsezko esaera hau: Programatika eta datuak eskutik helduta datoz.

Irakurri Gehiago
Internet

Batzuk, ni barne, oso urrun bizi dugu Europa. Arrotz sentitzen dugula esan daiteke. Baina Internetek jaso dituen labankadarik handienak, bertatik datoz aspaldi honetan. Hortaz, agian, adi egon beharko ginateke. Sareko neutraltasunak labankada bat jaso zuela azaldu nizuen urtarrilean. Iraila da, eta zoritxarrez, ez nator albiste onekin. Nahiko nuke, bihotzez. Irailaren

Irakurri Gehiago
Hezkuntza

Gaurkoan “burbuila” kontzeptuarekin natorkizue. Aurreko artikuluan komentatu genuen, kontzentrazioa behar duten atazei heltzeko gomendagarria litzakela nolabait ere aislatzea. Horri jarraituz, uste dut oso gomendagarria dela norberak egunero-egunero burbuila praktikatzea. Baina zer da burbuila? Ba inongo misteriorik ez du, eta ziur nago zuetariko batek baino gehiok dagoeneko irudikatu duela bere burua

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Titiak desagertu egin dira, sareetatik eta hondartzetatik. Eta, hara non, toplessak mende erdia bete duen honetan, iruditeria kolektiboak bizkarra eman dion literalki. Bizkarrez egindako Toplessak bogan jarri dira sare sozialetan. Uda honetan, milioika bizkar argitaratu dira, eta albo ondorio bezala, ipurdiak ere ikusi ditugu zientoka, bikinia jantzita. Estanpa honi jarri

Irakurri Gehiago
EuskaraInternet

Aurreko post batean aipatu izan genuen sare neuronalen eta ikasketa sakonaren bitartez  itzulpen automatikoan aurrerapen handiak gertatzen ari direla. Hobekuntza itzulpenaren naturaltasunean nabarmentzen da, batez ere, irakurtzeko eta ulertzeko errazagoak diren testuak lortzen bait dira. Bestalde,  arazo batzuk agertzen dira fidagarritasunaren aldetik. Adibidez, itzuli gabeko hutsuneak gertatzen dira eta batzuetan itzulitakoak

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternetMarketin digitala

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro. Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional

Irakurri Gehiago
Internet

Interneten erabiltzen ziren domeinuak .com, .net eta beste gutxi batzuk baino ez ziren garaian ohikoa zen domeinu-izenen erregistro defentsiboa egitea. Normalean, enpresa edo erakunde batek bere markaren barianteak erosi ohi zituen TLD desberdinetan, beste inork erabili ez zezan. Gaur egun, ordea, ia 1.500 TLD desberdin daudela merkatuan, nola babestu marka bat Interneten?  Ohiko bidea

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

2018ko martxoaren 15ean, Europako Parlamentuko Plenoak, Europar Batasuneko erakundeek 2020ko ekainaren 30a baino lehen frekuentzia banda 700 Megahertzetara berregokitzeko behin behinean hartutako erabakiari behin betiko oniritzia eman dio. Erabaki horren ondorioz, esan bezala, 700 Megahertzeko frekuentzia bandaren liberazioa onartzen da. Egun, frekuentzia banda hori (700Mhz) lurreko telebista digitalaren zerbitzuek betetzen

Irakurri Gehiago
Irratia

Aldiro-aldiro emakumeek hedabidetan duten ikusgaitasunaren gaineko datuak plazaratzen ditu Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikertzaile taldeak.  Argitaratu dituen datuen artean, eta ez dira gutxi, bat hau: EITBko irratietan, oro har, emakumeen presentzia ez da %30era iristen. Ez da inondik inora ere salbuespeneko datua, ikerketa talde honek azaltzen duen bezala ‘Emakumeok ez gaude

Irakurri Gehiago
Internet

San Juan gaua izan dugu orain dela egun batzuk, baina gutxi batzuentzat “Sanjuantoshi” gaua izan da, Satoshi Nakamoto Bitcoin kriptotxanponaren sortzaileari edo sortzaileei erreferentzia eginez, Leon-en izan den gau desberdina ospatuz. Desberdina diot ez erabili zen txanponagatik, baizik eta kontestuagatik. “NON central CONF” deitu dute eta dibulgazioa eta blockchain teknologiaren

Irakurri Gehiago
Gizarte digitala

Traolak twitter sare sozialak sortu zituen eta gaur egun sare sozial guztietan hedatu diren arren, bakoitzak bere ezaugarriak ditu hauek egoki erabiltzeko orduan. Baina ezer baino lehen, traola definitu dezagun. Traola bat etiketa bat da, gai baten inguruko edukia sarean multzokatzeko etiketa mota. Traolarekin gure edukia nolabait antolatu dezakegu, eta

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaMugikorrak

Orain badirudi big data delakoak konpondu behar digula mundua. Gailu, webgune eta aplikazioen erabiltzaileen datuak era masiboan bildu eta multzo masibotan aztertzeak ekarri behar omen digu hurrengo iraultza, bateko eta besteko guruei kasu eginez gero: gure ekonomia eraginkorragoa egingo du, eta ahalmena egingo duguna uneoro jakiteko zer behar den, eta

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus