Abenduaren 12an argitaratu zen WordPress plataformaren 3.8 bertsioa eta hasiera-hasieratik euskaraz daukagu!
Argitaratu berri dugu WordPressen guztiz euskaratutako 3.8 bertsioa. 3.8 bertsioak hainbat berritasun dakartza eta esanguratsuenetako bat kudeaketa interfaze guztiz berritua da.
Euskarazko bertsioa hutsetik instalatzeko, deskargatu instalazio paketea (.tar.gz edo .zip formatuetan) kargatu zure zerbitzarira eta jarraitu instalazioaren argibideak.
Jada WordPress 3.8 instalazio bat baduzu eta euskaraz jarri nahi baduzu jarraitu pausu hauek:
- Deskargatu euskarazko itzulpenaren “.mo” fitxategiak hemendik:
- https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/export-translations?format=mo
- https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/eu/default/export-translations?format=mo
- https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/network/eu/default/export-translations?format=mo
- Kopiatu fitxategiak zure WordPress instalazioaren wp-content/languages karpetan.
- Berrizendatu fitxategiak horrela:
- wp-dev-eu.mo -> eu.mo
- wp-dev-admin-eu.mo -> admin-eu.mo
- wp-dev-admin-network-eu-mo -> admin-network-eu.mo
- Ireki wp-config.php fitxategia eta WPLANG aukeran ezarri ‘eu’ balioa, horrela: define(‘WPLANG’, ‘eu’);
Inolako arazorik edo zalantzarik izanez gero, Librezale taldeko foroan euskaraz galdetu dezakezu. Bestela, foro nagusietara jo dezakezu (ingelesez).
Gozatu software bikain honen bertsio berri batekin!
Itzulpenean lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.