Barriketan
Gabon-egunean eskean urtetea
Ibarrangelu
01:06min
Kebonikoak edo Gabon-kantak
Ibarrangelu
00:54min
Pax tecum
Ea
01:43min
Abenduaren 24an, goizeko 8:30eko meza ostean, Eleizalden alkartzen ziran eta eleiza aurrean “Sakramentu Santu Jauna” kantetan eben. Mendiz mendi urteten eben goizean, mutilak alde batetik eta neskak beste batetik. Amaitzen ebenean, Lagako bidean alkartzen ziran etxera etorteko. Bazkaldu, eta arratsaldean, 4:30-5:00ak inguruan, ezpata-dantzari jantzita, Ume Jesus andakin eroaten urteten eben herri barruan. Arratsalde guztia emoten eben etxez etxe kantetan, eta Ibiñan amaitzen eben itsasoari begira. Ibarrangeluko azkenengo etxea itsasoari begira egoan. Han kantau, Ibarrangeluko marineru guztiakaitik, aitagure bat errezau eta Gabon-egunean amaitzen eben.
Dakienak daki
“Bi ugazabaKO etxea, kaltea” -DUN eta -KO posesiboak alkarren lehian
2018-07-20
Gramatikan esan ohi da, -dun atzizki posesiboa, edutezkoa dala, eta -ko atzizkiak be, kontestu gramatikal eta semantiko jakin batzuetan, esangura posesiboa hartzen dauela.
Baina ez –en/-ren genitiboagaitik esan ohi dan balio “posesibo” bardina, guztiz bestelakoa baino: AitaREN etxea dinogunean, genitiboa hartzen dauena izena (aita) da, edukitzailea, jabeduna, eta harek determinaturiko...
Zahar-barriak
'Belako zaldüna' pastorala aurten Maulen
2018-07-27
Aurtengo pastorala Maule-Lextarreko emongo dabe garagarrilaren 29an eta abuztuaren 5ean. Guztira ehun lagunetik gora ibiliko dira parte hartzen.
“Belako zaldüna” izeneko pastorala Jean Bordaxar zuberotar kantariak idatzia da Jean-Philippe de Bela mauletar militarraren bizitzari buruz. Gizon horrek besteak beste frantses-euskera hiztegi bat egin eban.
Pastrola bera 15:30ean hasiko da,...