kontaktua

Barriketan

Gabon-egunean eskean urtetea

Gabon-egunean eskean urtetea
Ibarrangelu
01:06min

Kebonikoak edo Gabon-kantak

Kebonikoak edo Gabon-kantak
Ibarrangelu
00:54min

Pax tecum

Pax tecum
Ea
01:43min


Abenduaren 24an, goizeko 8:30eko meza ostean, Eleizalden alkartzen ziran eta eleiza aurrean “Sakramentu Santu Jauna” kantetan eben. Mendiz mendi urteten eben goizean, mutilak alde batetik eta neskak beste batetik. Amaitzen ebenean, Lagako bidean alkartzen ziran etxera etorteko. Bazkaldu, eta arratsaldean, 4:30-5:00ak inguruan, ezpata-dantzari jantzita, Ume Jesus andakin eroaten urteten eben herri barruan. Arratsalde guztia emoten eben etxez etxe kantetan, eta Ibiñan amaitzen eben itsasoari begira. Ibarrangeluko azkenengo etxea itsasoari begira egoan. Han kantau, Ibarrangeluko marineru guztiakaitik, aitagure bat errezau eta Gabon-egunean amaitzen eben.

aurreko bideoak

Dakienak daki

23
MAR

MedikuaRENERA ala medikuAGANA?

2018-03-23

Behin baino sarriago tokau jat entzutea (eta sufritzea) “*Medikura noa” –eta ikasle euskalduntzat gela barruan izan dodan jente gazteagandik be bai inoiz–, neure hiztun senak besterik agintzen ebala: medikuarenera esango neukela normalean, edo medikuagana, gitxienean be.
Berez ez dinogu gauza bera -(r)enera edo -(ren)gana esan. Albertogana (edo Albertorengana) goazala dinogunean,...

Zahar-barriak

23
MAR

Sarako idazleen biltzarra

2018-03-23

Aste Santuagaz batera badator urteroko moduan Sarako Idazleen Biltzarra. Hogeta hamahirugarren urtez egingo da idazleen azoka hau. Orain arte Pazko Astelehena izan da alkartzeko eguna, baina iaz egun bikoa egiten hasi ziran eta aurten be halan izango da, Pazko domeka eta astelehenea

Iparraldeko idazleen lan barriak ezagutzeko aukera ederra da egun horretakoa, idazleakaz eurakaz egoteko eta...

Copyright 2010. Lege Oharra