kontaktua
2015.07.23

Bertsolaritza aztertzeko sarien deialdia

Mintzola Fundazioak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak 2015erako deialdia egin dabe bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak bideratzen laguntzeko. Beraz, ikergai nagusia bertsolaritza izan behar dabe proiektuok, edozein jakintza-alorretatik aztertuta.

2015ean 2000 euroko hiru diru-laguntza emongo dira.

Master-amaierako lanen proiektuek lehentasuna eukiko dabe, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuk be onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuagaz, horreen ikergai nagusia bertsolaritza bada. Edozein kasutan, unibersidadeko irakasle doktore batek bermatu behar dau proiektua.

Informazino guztia helbide honetan: http://www.mintzola.eus/bertsolaritzaren-ikertegia/ikerkuntza/ikerketa%20kontratu%20eta%20proiektu%20sariak/ikerketa-proiektu-sariak-2015

Esatekoak 0
Ikusita: 672
2015.07.17

Nobelea sortzeko Augustin Zubikarai XV. beka

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai saria deitu dabe, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Saria nobelak sortzeko beka bat da.

Deialdira 2.000-6.000 karaktere bitarteko testua aurkeztu behar da, aurkezpen modura, eta nobelaren lagin bat.

Hori dana aurkezteko epea 2015eko irailaren 30era artekoa da, eta helbide honetara bialdu behar da: mrey@ondarroakoudala.net

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osotuko dabe epaimahaia eta irabazlea 2015eko urriaren 31rako iragarriko dabe.

Saria 6.000 eurokoa izango da. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango dau, gehienez, idazlana amaitzeko. Luzerea aldez aurretik zehazten gatxa bada be, liburua osotzeko aina izan beharko dau: 150.000 karaktere gitxienez. Eta epaimahaiak onespena emoten dauenetik hiru hilebeteko epean argitaratuko da liburua.

Esatekoak 0
Ikusita: 898
2015.07.10

Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna garagarrilaren 11n

Durangaldeko bederatzi ezpatadantzari taldek Ezpatadantzari Eguna ospatuko dabe zapatuan, garagarrilaren 11an, Gerediagako foru zelaian; Durango, Izurtza, Garai, Iurreta eta Berrizko taldeek.

Durangaldean iraun dau indartsuen gaur arte Dantzari dantza edo Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, hango sei eleizateetan: Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain. Gero, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Bizkai osora zabaldu zan.

Zapatuko ekitaldia 18:00etan hasiko da Matienako Laubideta kalean, kalejira bategaz. Gerediagako ermitara igon eta Dantzari dantzea egingo dabe bederatzi taldeek Soka dantzeagaz amaitzeko.

Aurtengo ekitaldian Jon Irazabal omenduko dabe, ganera, Gerediaga Elkarteko kidea eta hainbat urtetan ekitaldiaren antolatzailea eta koordinatzailea izan dana, eta Durangaldeko jantzen alde hainbeste lan egin dauena.

Esatekoak 0
Ikusita: 695
2015.07.02

26. Nazinoarteko Kale Antzerki jaialdia Lekeition

Lekeitioko 26. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hil honen 9, 10, 11 eta 12an izango da aurten. Guztira 9 taldek parte hartuko dabe 14 ekitalditan, eta Europako herrialde askotatik etorritakoak dira, Italia, Polonia, Frantzia, Catalunya eta Euskal Herrikoak.

Kartelean aurten Miren Agur Meabe herriko idazlearen bertsoa agiri da: Izan urarekiko joera; bide gardenak hartu aterpe.

Lekeitioko nazinoarteko jaialdian antzezleku asko erabilten dira, aurten ganera, Abaroa Parkea zabalduko dabe.

Jaialdiari hasierea emoteko, lehenengo egunean 20:00retan, Arropaineko Arragua herriko produkzino-guneak prestautako umore-bakarrizketea eskainiko da.

Esatekoak 0
Ikusita: 715
2015.06.26

Hiztegi fraseologiko barria sarean Labayru Fundazioak

www.hiztegia.labayru.eus

Hiztegi fraseologikoa esaldi eginak jasotzen dituena da. Labayru Fundazioak sarean ipini dau, gaztelania-euskera norabidean oraingoz, baina berandu barik kontrako norabidean be egongo da.

Esamoduen bitartez hizkuntzak askoz be espresibidade handiagoa hartzen dau, eta hizkuntza hori besteetatik bereiztu be egiten da. Irudi munduagaz dago lotuta, eta hizkuntza bakotxak iruditeria bere-berea dauka.

Zelan esaten da euskeraz estar como un camión edo estar como una regadera? Holakoak dira hizkuntzari berezkotasuna eta adierazkortasuna emoten deutsenak.

Corpusa agirian dago baina hazi eta hazi doa apurka-apurka.

Esatekoak 0
Ikusita: 808