Martxoaren 3
Wikipedia(e)tik
<< | Martxoa | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 | |||
2016 |
Martxoaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita bigarren eguna da, 63.a bisurteetan. 303 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1981 - Batallon Vasco Españolek Herri Batasunako Francisco Javier Ansa Cincunegui kidea erail zuen Andoainen.
- 1976 - Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: Espainiako poliziak tiroka 5 langile hil eta 150 zauritu zituen, Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko, Manuel Fraga gobernazio ministro zela.
- 2014 - Bilbon Global Forum Spain bileraren aurkako protestak izan ziren.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1284 - Galesko printzerria Ingalaterrara pasa zen, Rhuddland-eko estatutuaren bidez.
- 1845 - Florida AEBetako 27. estatu bihurtu zen.
- 1857 - Frantzia eta Erresuma Batuaren gerra deklarazioa Txinari.
- 1861 - Errusian esklabutza desegin zen.
- 1878 - Bulgariaren independentzia Otomandar Inperiotik.
- 1905 - Errusiako Nikolas II.a tsarrak Duma izeneko parlamentua sortzea onartu zuen.
- 1924 - Kaliferria desagertu zen, 1400 urteren ondoren, eta bere hondarretik Kemal Atatürkek bultzatutako Turkia berria osatu zen.
- 1938 - Lehen petrolio aurkikuntza egin zuten Saudi Arabian.
- 1939 - Mahatma Gandhik 2. gose greba hasi zuen Indiako ingelesen gobernuaren aurka.
- 1985 - Valparaison (Txile) izandako 8,3 graduko lurrikaran 177 lagun hil ziren.
- 1996 - Espainian egindako hauteskunde orokorretan, Jose Maria Aznarrek gidatutako Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen.
- 2000 - Londresen 503 egunez atxilotuta egon ondoren, Augusto Pinochet diktadore ohia Txilera itzuli zen.
- 2002 - Suitzan egindako erreferendumean, herritarrek Suitza Nazio Batuetako kide bihurtzea onartu zuten, alde txikiz.
- 2005 - Steve Fossett miliodunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1923 - Time aldizkariaren lehen alea argitaratu zen, AEBetako lehen albiste astekaria.
- 1960 - Home from the Hill (Muinoko Bizilekua edota Berarekin Eskandalua Iritsi Zen) filma estreinatu zen, Vincente Minnellik zuzendu eta Robert Mitchum, Eleanor Parker, George Peppard, George Hamilton eta Everett Sloane aktoreek antzeztu zuten.
- 2014 - 86. Oscar Sariak: 12 Years a Slave (12 Urtez Esklabo) filmak Filma Onenaren Oscar Saria jaso zuen eta Gravity urte hartan Oscar Sari gehien irabazi zituen filma izan zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010 - Europar Batasunak Genetikoki eraldatutako pataten landatzea eta salmenta baimendu zuen, genetikoki eraldatutako artoa baimendu eta hamabi urte geroago.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1869 - Emeterio Arrese, gipuzkoar idazlea (h. 1954).
- 1916 - Gaizka Barandiaran, Oñatiar idazle eta musikaria.
- 1933 - Alfredo Landa, iruindar aktorea (h. 2013).
- 1954 - Txabi Basterretxea, euskal zinemagilea, Madrilen (h. 2010)
- 1963 - Martin Fiz, gasteiztar atleta.
- 1968 - Aitor Garmendia, itsasondoar txirrindulari ohia.
- 1978 - Gorka Beloki, txirrindulari ohia eta masajista.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1455 - Joanes II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1495).
- 1605 - Klemente VIII.a, Aita santua (j. 1536).
- 1749 - Honoré Mirabeau, Frantziako Iraultzako politikaria (h. 1791).
- 1756 - William Godwin, ingeles idazle eta filosofoa (h. 1836).
- 1800 - Heinrich Georg Bronn, alemaniar geologo eta paleontologoa (h. 1862).
- 1838 - George William Hill, estatubatuar astronomo eta matematikaria (h. 1914).
- 1840 - Joseph Buruzagia, Nez Percé indiarren buruzagia (h. 1904).
- 1845 - Georg Cantor, alemaniar matematikaria (h. 1918).
- 1847 - Alexander Graham Bell, eskoziar jatorriko kanadar zientzialari eta asmatzailea (h. 1922).
- 1868 - Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (h. 1951).
- 1871 - Maurice Garin, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen garailea (h. 1957).
- 1886 - José Isbert, espainiar aktorea (h. 1966).
- 1891 - Lyndall Urwick, ingeles kudeaketa-aditua (h. 1983).
- 1895 -
- Ragnar Frisch, norvegiar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1973).
- Matthew Ridgway, estatubatuar militarra (h. 1993).
- 1911 - Jean Harlow, estatubatuar aktorea (h. 1937).
- 1913 - Roger Caillois, frantziar antropologo eta idazlea (h. 1978).
- 1918 - Arthur Kornberg, estatubatuar biologoa, 1959ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2007).
- 1920 - Ronald Searle, britainiar marrazkigilea (h. 2011).
- 1923 - Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- 1935 - Zhelyu Zhelev, Bulgariako presidentea (h. 2015).
- 1949 - Elijah Harper, kanadar legegilea, Ojibwa-creeak indiar herriko kidea (h. 2013).
- 1977 - Ronan O'Gara, irlandar errugbilaria.
- 1982 - Jessica Biel, estatubatuar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1951 - François Duhourcau, lapurtar frantsesezko idazle eta historialaria (j. 1883).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1703 - Robert Hooke, zientzialari ingelesa (j. 1635).
- 1706 - Johann Pachelbel, musikagile alemaniarra (j. 1653).
- 1768 - Nicola Porpora, italiar musikagilea eta kantu-irakaslea (j. 1686).
- 1792 - Robert Adam, arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugile eskoziarra (j. 1728).
- 1804 - Giandomenico Tiepolo, italiar margolaria (j. 1727).
- 1824 - Giovanni Battista Viotti, italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1755).
- 1879 - William Kingdon Clifford, matematikari eta filosofo ingelesa (j. 1845).
- 1937 - Elihu Thomson, ingeles ingeniari eta asmatzailea (j. 1853).
- 1939 - Edmund Beecher Wilson, estatubatuar zoologo, enbriologo eta genetista (j. 1856).
- 1983 -
- Herge, belgikar komikigilea, Tintinen abenturen sortzailea (j. 1907).
- Arthur Koestler, hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea (j. 1905).
- 1988 - Henryk Szeryng, poloniar biolin-jotzailea (j. 1918).
- 1990 -
- Roberto Bertol, euskal herritar futbolaria (j. 1917).
- Charlotte Moore Sitterly, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (j. 1898).
- 1993 - Albert Bruce Sabin, poloniar-estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa (j. 1906).
- 1996 - Léo Malet, frantziar idazlea (j. 1909).
- 1999 - Gerhard Herzberg, alemaniar fisikaria, 1971ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- 2003 - Goffredo Petrassi, italiar musikagilea (j. 1904).
- 2008 - Giuseppe Di Stefano, italiar tenorra (j. 1921).
- 2016 - Berta Cáceres, Lenka herri indigenako liderra, ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea (j. 1971/1972/1973).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Emeteri/Mederi/Meteri.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |