Rebeka Uberak eta Patxi Zabaletak hainbat komunikabideetan argitaratutako artikuloa.

Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro oradaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean 3 milioi euro kostatzen zaiela independenteak ez izatea.

Jarraitu irakurtzen

Arrazista da euskal gizartea? Galdera hori behin baino gehiagotan egin diogu gure buruari. Lan eta prospekzio soziologiko bat baino gehiago egin dira galdera horri erantzuna bila-tzeko. Ondorioa antzekoa izan da beti: ez, euskal gizartea ez da arrazista. Ez beste inguruan ditugun beste gizarte batzuk bezain arrazista. Baina galdera hori etengabe egin behar diogu gure buruari, ia egunero, tentazio okerretan ez erortzeko eta gure gizarte eta antolaketa ereduan zulo iluna ez uzteko. Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen (edo aldarrikatzen) dugun honetan, aukera paregabea daukagu gure buruari galdera hori egiteko. Arrazistak al gara?

Jarraitu irakurtzen

(Rebeka Uberak Berrian eta Deian argiratutako iritzi artikulua)

EH Bildurentzat Hezkuntza herri baten zutaberik funtsezkoena da eta argi dugu legebiltzarrean hasi berria dugun legegintzaldiak mugarria izan behar duela herri bezala aurrera egiteko, etorkizuna izateko eta, ondorioz, iraganari erantzuten ari zaion fasea bukatutzat emateko.

Jarraitu irakurtzen

Oso nabarmen geratzen ari da gaur egungo marko juridiko politikoa agortua dagoela; eta agortua dago, azken buztankadak ematen, erakundeen funtzionamendu zaharkitua. Baina ezinean aurkitzen gara; ezinean, etorkizunari begiratuko dion eta garai berrien erronkei aurre egingo dien erakundeen funtzionamendua erdiesteko, gure joko-zelaia berritzeko, alegia, marko juridiko politikoa eguneratzeko, herritarrek eta gizarte honek dituen beharrei erantzun eraginkorrak eman al izateko. Baina, batez ere, guztion artean demokratikoki erabakiak hartu eta esparru demokratikoa eraikitzeko. Izan ere, gero eta sakonagoa eta egiturakoa bilakatzen ari da bi abiadurako gizartea; gehiago dutenen eta gutxiago dutenen arteko lubakia areagotzen ari da, nahiz eta batzuek ikusezinarena egin. Baina errealitatea oso gordina da, eta lehenago edo beranduago agerian geratzen da.

Jarraitu irakurtzen

Francesc Homs, Partit Democratá Catalá-ko eleduna, Epaitegi Gorenera deitu dute. Lehenagotik Carma Forcadell, egungo Catalunyako Parlamenteko lehendakaria, salatuta dago. Baina guzti honek ez du Catalunyako Proces delakoa geldituko edo galgatuko, baizik eta agian bultzatuko eta astinduko.

Jarraitu irakurtzen