LaTeX

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
LaTeX logoa

(LaTeX idatzia testu soilean) TeX makro multzoa da, Leslie Lamportek sortutakoa (LamportTeX), Donald E. Knuthen TeX errazteko asmoz. LPPL (LaTeX Project Public License) lizentziapean argitaratuta dago eta plataforma-anitza da.

Tesiak, artikulu eta liburu teknikoak idazteko erabiltzen da askotan, kalitate tipografiko handia eskaintzen baitu.

LaTeXen erabilerak ez du, testu prozesagailuak jarraitzen duten WYSIWYG patroia jarraitzen (What You See Is What You Get, Ikusten duzuna jasoko duzu): LaTeXen edukia eta eduki horren formatoa banaturik daude. Hau da, LaTeX dokumentu batean idazleak edukia idazten duen heinean formato definitzeko komandoak idazten ditu. Beraz, LaTeXek edukia lantzea baimentzen du, formatoagatik kezkatu barik.

Wikipediako formula matematikoen idazketa LaTeX bidez egiten da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: LaTeX Aldatu lotura Wikidatan