Pier Paolo Pasolini (Bolonia, Italia, 1922ko martxoaren 5a - Erroma, Italia, 1975eko azaroaren 2a) zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala izan zen. Italiako pertsonaia oso ezaguna bihurtuta, indarkeriaz hil zuten eta, artean ere, bere heriotzak eztabaida bizia pizten du.
Militar semea, Gazteria Faxistaren erakundeko kidea izan zen, 1930eko hamarkadako italiar gazte ugarik ohi zuten bezala. Ama, irakaslea, aiurri independentekoa zen eta, garai horietarako, baita berandu ezkondu ere. Pier Paolok, anaia zaharrenak, harreman estua zuen harekin. Bigarren Mundu Gerra hasi berritan, letretako unibertsitate-ikasketak egin eta, handik gutxira, herriaren askatasunaren ideiak bultzatuta, ezkerrera lerratzen hasi zen. 1943ko urrian eskola libreak (erdi klandestinoak) ematen hasi zen, eta heziketa-tailer horiek 1944ko otsail arte iraun zuten. Orduan, legez kanpokotzat joak izan ziren, eta itxi.