DNAren erreplikazioa DNA (azido desoxirribonukleikoa) bikoiztean datzan prozesua da. Zelula batek bere informazio genetikoa DNA molekuletan dauka gordeta eta hau ez da aldatzen -mutazioak gertatzen ez badira- bizitza osoan zehar.
Gure ehunetan dauden zelulak etengabe eraberritzen ari dira eta zelula bat eraberritzeko gertatzen den prozesua mitosia da. Prozesu hau gertatzen denean, zelula alabak sortzen dira eta hauetako bakoitzak amaren informazio genetiko bera izango du. Horretarako, amaren DNA molekulak erreplikatu behar dira.