Rashi
Wikipedia(e)tik
Salomon Isaak (hebreeraz: רבי שלמה יצחקי; latinez: Salomon Isaacides edo normalean Rashi akronimoaz ezaguna, (hebreeraz: רש"י, RAbbi SHlomo Itzhaki; Troyes, 1040ko otsailaren 22a – ibidem 1105eko uztailaren 13a) (Jaiotza-izena: Rabbi Shlomo Yitzhaqi) Frantziako erlijio-gizon judua izan zen. Alemanian, Proventzan eta Espainian eragin handia izan zuen rabbi eskola bat sortu zuen Troyesen 1070. urtean. Erlijio hutsezko gaietatik kanpora, balio handiko literatura- eta filologia-ekarpenak eskaini zituen, Bibliari eta Babiloniako Talmudei eginiko iruzkinetan. Tosafisten eskolak (tosafoth «eranskin edo glosa» hebreerazko hitzetik) garatu zuen Rashiren obra.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rashi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.