Sabana
Sabana belartza tropikal edo azpitropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena. Normalean, sabanak baso eta estepa arteko eremuak dira.
"Sabana" hitza, amerindiarrek erabili zuten larredia izendatzeko.
Hala ere, sailkapena, deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.
Eduki-taula
Tropiko arteko sabanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sabana arketipikoak dira. Tropikoen artean kokaturiko biomak dira, batzuetan eskualde azpitropikalean ere agertzen direnak.
Ezaugarriak:
- Ura: urte-sasoi lehorra dute.
- Lurzorua: emankortasun gutxikoa.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epel eta lehorra eta bestea bero eta euritsua.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Adibidez, mota honetako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Los Llanos dira.
Sabana epelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bost kontinenteetako erdialdeko latitudetan kokatutak, bioma hau larredia da.
Ezaugarriak:
- Ura: eskasa.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta negu gorria.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Mediterranear sabanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klima mediterraneo duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan kokatuta daude.
Ezaugarriak:
Adibidez, Kaliforniako Chaparral mota honetakoa da.
Sabana paduratsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mota honetako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
- Ura: ugari.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi inguruan dagoena edo Estatu Batuetako Evergladesen.
Sabana menditsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinetan edo azpialpinetan daude.
Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Afrikako Madagaskarren daudenak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabana |