Sokotra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sokotra
Socotra satview.jpg
Bertako izena سُقُطْرَى
Geografia
Kokapena Indiako ozeanoa
Uharteak denera 4
Uharte nagusiak Sokotra, Abd al Kuri, Samhah, Darsah
Azalera 3.796 km²
Punturik garaiena MĀI Haitza
Politika
Herrialdea  Yemen
Eskualdea Hadramaut gobernantzia
Hiri populatuena Hadibu
Hiri populatuenaren biztanleria 8.545 bizt.
Gizartea
Biztanleria 42.842 bizt (2004)
Dentsitatea 11,3 bizt/km²

Sokotra[1] (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uharteetako uhartedi txikia da, Afrikako Adarrako kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Yemengo Errepublikako Hadramaut gobernantziaren zati bat da. Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokotra munduko isolatuenetariko lekuen bat da. Uhartedia lehen Gondwana superkontinentearen zati bat zen, baina Erdiko Pliozenoan Adengo Golkoa ireki zenean banatu egin zen.

Uhartedian Sokotra uharte nagusia (3.625 km²), eta "Anaiak" izeneko hiru uhartetxo txikik osatzen dute (Abd al Kuri, Samhah eta Darsah).

Uhartediko lekurik altuena Haghier mendietan dago eta 1.525 metro ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima basamortu eta estepako tropikalarena (Köppen klima sailkapena: BWh eta BSh) da, montzoi urtaroaren eraginez.

Datu klimatikoak (Socotra)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27.2 28.5 30.5 32.7 34.2 33.9 32.0 32.3 32.7 31.4 29.8 28.0 31.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.0 23.4 25.1 27.5 28.9 29.0 27.6 27.5 27.6 26.0 24.2 22.7 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.8 18.3 19.8 22.2 23.7 24.1 23.2 22.8 22.6 20.6 18.7 17.5 20.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 18 14 22 37 18 12 15 27 38 18 16 258
Prezipitazio egunak (≥ 0.0 mm) 2.0 2.0 2.1 3.4 4.1 6.0 9.7 9.3 4.9 3.2 3.0 3.0 52.7
Hezetasuna (%) 23 18 14 22 37 18 12 15 27 38 18 16 21.5
Iturria: Climate of Socotra — Climatic Research Unit — University of East Anglia [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertoko kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestorianoak ziren baina antzinako erritual magiko praktikatzeari ekin ziotenak. 1507an, Portugalek arabiar botereari "askatzen" saiatu zuen baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa eta lau urte geroago uharteak utzi egin behar zituzten.

1511an uharteak Mahra sultangoaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.

1967 urrian Mahra sultangoa indargabetua egin zen eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bat bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia Sokotrako biztanle guztiak uharte nagusian bizi dira (43.000 inguru 2004an). Uharteko hiri nagusia Hadiboh da. Abd Al Kurik eta Samhahek ehundaka biztanle baino ez dute; Darsahk ez du biztanlerik.

Uhartean hizkuntza semitikoa den Soqotri hizkuntzaz egiten da, Hegoko arabikoaren familiakoa (Omango mehri bezala).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sokotra Aldatu lotura Wikidatan