Man
Man Ellan Vannin
Isle of Man |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Britainiar koroaren dependentzia | ||||||
|
||||||
Goiburua: Oh Land of Our Birth | ||||||
Errege ereserkia: God Save the Queen | ||||||
Hiriburua | Douglas 54° 09′ N, 4° 29′ W / 54.150°N,4.483°W |
|||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Manxera, ingelesa | |||||
Herritarra | manxar[1] | |||||
Gobernua | Koroaren menpeko lurraldea | |||||
- | Man uharteko jauna | Elisabet II.a | ||||
- | Gobernadoreordea | Richard Gozney | ||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 572 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | 2011 errolda | 80.058 | ||||
Dirua | Manxar libera (ofiziala) Esterlindar libera (erabilia) (GBP) |
|||||
Ordu-eremua | GMT (UTC) | |||||
- | Udan (DST) | WEST (UTC+1) | ||||
Dataren formatua | ee/hh/uuuuu (AD) | |||||
Zirkulazioa errepidean | ezkerrean | |||||
Internet domeinua | .im |
- Artikulu hau Irlandako itsasoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».
Man[2] (ingelesez: Isle of Man, ˈmæn ahoskatua; manxeraz: Ellan Vannin, ˈɛlʲən ˈvanɪn ahoskatua) Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena. Erresuma Batuko parte da, Britainiar Koroaren dependentzia (British Crown Dependency) gisa.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1880ko abenduaren 21ean uhartean emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten; hori onartu zuen mundu osoko lehen lekua da.
- 1975ean, manxeraren azken hiztuntzat jo ohi den Ned Maddrell hiltzean, hizkuntza hori hildako hizkuntza bilakatu zen ofizialki.
Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erresuma Batuko gobernuaren ardura da uhartea babestea eta, azken finean, gobernu ona bermatzea eta nazioarteko foroetan uhartea ordezkatzea. Bestalde, uharteko parlamentuak eta gobernuak barne-arazo guztietarako eskumenak ditu.
Tokiko gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Man uharteko tokiko gobernuak antzinako barrutien oinarria hartu du. Bi aginpide mota daude. Alde batetik, Douglaseko udalerriaren udalbatza dago. Bestetik Castletown, Peel eta Ramsey hirien, Michael, Laxey, Onchan, Port St Mary eta Port Erin herrien eta beste 15 barrutien (lehen aipatutako hiriak eta herriak ez dituzten) batzordeak daude.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu klimatikoak (Ronaldsway) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 7.9 | 9.2 | 11.1 | 14.1 | 16.3 | 18.1 | 18.1 | 16.3 | 13.6 | 10.9 | 8.9 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.9 | 3.4 | 4.4 | 5.4 | 7.7 | 10.2 | 12.2 | 12.4 | 11.1 | 8.9 | 6.3 | 4.5 | 7.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 82.6 | 57.5 | 65.5 | 55.7 | 50.9 | 58.1 | 56.2 | 65.3 | 75.3 | 102.5 | 103.1 | 91.8 | 864.4 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 14.0 | 10.6 | 11.8 | 9.9 | 9.7 | 9.8 | 9.0 | 10.8 | 11.1 | 14.1 | 15.2 | 13.9 | 140.1 |
Eguzki orduak | 54.1 | 77.9 | 115.9 | 171.2 | 227.6 | 203.4 | 197.4 | 184.9 | 138.9 | 103.6 | 63.5 | 46.0 | 1584.6 |
Iturria: Met Office[3] |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Man uhartean tradizionalki manxera mintzatu da, baina jatorrizko azken hiztuna 1974ean hil zen, eta gaur egun ingelesa da nagusi (nahiz eta manxera berriz indartzeko saiakerak egiten ari diren).
Manxar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ned Maddrell (1877-1974): manxeraren azken hiztuna.
- Barry Gibb (1946): Bee Gees taldeko musikaria.
- Robin Gibb (1949): Bee Gees taldeko musikaria.
- Maurice Gibb (1949 - 2003): Bee Gees taldeko musikaria.
- Mark Cavendish (1985): txirrindularia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Berez, ez dago uharte horretarako herritar izenik, baina hango hizkuntzaren izena manxera denez (Euskaltzaindiak halaxe arautu du), manxar herritar izena legokioke.
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
- ↑ Met Office, Ronaldsway 1981–2010 averages, Station, District and Regional Averages 1981–2010, http://www.metoffice.gov.uk/climate/uk/averages/19812010/sites/ronaldsway.html.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Man |
Zelta nazioak | ||
---|---|---|
Irlanda • Eskozia • Gales Bretainia • Kornualles • Man |
Europako estaturik gabeko nazioak eta herrialdeak | ||
---|---|---|
Aostako Harana • Bretainia • Eskozia • Euskal Herria • Faroe Uharteak • Flandria • Gagauzia • Gales • Galizia • Irlanda** |