Judo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ōuchi-gari izeneko judoren jaurtiketa teknika

Judo (japonieraz: 柔道柔道, «bide samurra» edo «malgutasunaren bidea») japoniar borroka arte modernoa (gendai budō) edo borroka-kirola da. Kirol horren helburua aurkaria bizkarra lurra ukituz botatzea edo geldiaraztea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian, XIX. mendearen amaieran, 1882. urtean, Jigorō Kanō (嘉納 治五郎 Kanō Jigorō) maisuak sortu zuen arte martzial hau. Judoa auto-defentsa teknika samuraietatik, Jiu-jitsutik garatu zuen, min hartzeko beldurrik gabe praktikatu ahalko zen kirol bat bilaka zedin. Aurkariaren indarra erabili eta aprobetxatzean datza arte hau. Kirolariek jūdōka dute izena. Palankaren legeak erabiliz, zangoen, besoen eta aldakaren bidez hura lurrera botatzea eta mendean edukitzea. Borrokalariaren teknika maila adierazteko kolore desberdineko gerrikoak erabili ohi dira; hala, hasi berriei zuri kolorekoa dagokie eta, hurrenez hurren, horia, laranja, berdea, urdina, marroia eta beltza dira gainerakoak (beltzak, gainera, hamabi maila edo dan ditu).

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judo kirol olinpikoa da 1964tik aurrera. Hona hemen kategoria nagusiak:

Gizonak
60 kg baino gutxiago 60~66 kg 66~73 kg 73~81 kg 81~90 kg 90~100 kg 100 kg baino gehiago
Emakumeak
48 kg baino gutxiago 48~52 kg 52~57 kg 57~63 kg 63~70 kg 70~78 kg 78 kg baino gehiago

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolarien mailak bereizteko gerrikoak erabiltzen dituzte. Gerrikoaren kolorearen arabera kirolariaren trebezia atzeman daiteke. Hona hemen Australia, Europan eta Kanadan dagoen sailkapena:

Gerrikoen kolorea
Txuria Judo white belt.svg
Horia Judo yellow belt.svg 5. Kyu-a
Laranja Judo orange belt.svg 4. Kyu-a
Berdea Judo green belt.svg 3. Kyu-a
Urdina Judo blue belt.svg 2. Kyu-a
Marroia Judo brown belt.svg 1.Kyu-a
Beltza Judo black belt.svg 1.Dan-etik 5. Dan-era
Zuria eta Gorria Judo red white belt.svg 6. Dan-etik 8. Dan-era
Gorria Judo red belt.svg 9. eta 10. danak

Tekniken sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nage - Waza: Jaurtitze Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tachi - Waza: Zutikako Teknikak
    • Te - Waza: Esku Teknikak
    • Koshi - Waza: Aldaka edo Mokor Teknikak
    • Ashi - Waza: Hanka Teknikak
  • Sutemi - Waza: Sakrifikatze Teknikak
    • Ma - Sutemi - Waza: Atzeraka Sakrifikatze Teknikak
    • Yoko - Sutemi - Waza: Alboraka Sakrifikatze Teknikak

Katame - Waza: Atzemate Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osaekomi - Waza: Euste Teknikak
  • Shime - Waza: Itotze Teknikak
  • Kansetsu - Waza: Luxatze Teknikak

Atemi - Waza: Jotze Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika hauek Katetan bakarrik daude onartuak, hortik kanpo erabat debekatuak.

Ariketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Randori (Ariketa askea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naiz eta literalki “kaosa atzeman”esan nahi duen. Randoria aurrez ikasitako defentsa eta eraso teknikak era askean burutzean datza. Beti ere Judoko oinarrizko arauak errespetatuz. Helburua teknikak ahal den hobekien egitea da, erortzeko eragozpenik izan gabe. Horrela lehiaketarako buruz eta gorputzez prestatuz.

Norekin egiten den, hauen ezagutzaren, asmoen eta intentsitatearen arabera randori mota ezberdinak daude.

Alde batetik Yakusoku-geiko daukagu, aurrez hitzartutako ariketa. Bertan bikote kide biek aurrez dakite zein teknika egingo duten.

Kakari-geiko, etenik gabeko erasoan. Maila gutxienekoak etengabe erasotzen du, erortzeaz axolagabe, teknika ahal den eta ondoen egiteaz arduratuz.

Bestalde, Gokaku-geiko, antzeko ezagutza duen kidearekin ia lehiaketa mailako intentsitatearekin burutzen da. Betiere randoria dela ahaztu gabe, hau da, ikasteko ariketa.

Kata (Formak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengoak Kodokanen irakasten diren zazpi kata (aurrezarritako forma) motak dira.

  • Randori no Kata (Ariketa askeko formak), bi Kata-z osatua:
    • Nage no Kata (Jaurtitze formak)
    • Katame no Kata (Atzemate formak)
  • Kime no Kata (Erabakitze formak)
  • Kodokan Goshin Jutsu (Kodokan-go Auto-defentsa gaitasunak)
  • Ju no Kata (leuntasunaren formak)
  • Itsutsu no Kata (Bost formak)
  • Koshiki no Kata (Aintzinako formak)
  • Seiryoku Zen'yo Kokumin Taiiku no Kata (Eraginkortasun goreneko heziketa fisiko nazionalaren forma)

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste txapelketa garrantzitsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judo Aldatu lotura Wikidatan