Zelta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zelta (latinez, celtae; antzinako grekeraz, Κέλτoι) hitz modernoa da, hizkuntza zeltikoren bat hitz egiten zuten Europako antzinako herrietako edozein deskribatzeko erabilia.[1] Beren buruari galiain, hau da, «galiar» deitzen zioten.

Bestalde, zelten lurraldeari edo nazioari Keltia deitzen diote askok, eta hortik dator keltiar gentilizioa, zeltaren sinonimotzat erabilia.

Zeltiar, berriz, gaizki sortutako jentilizioa da (*egipziar, *marrokiar eta beste hainbat bezala). Izan ere, ez dago Zeltia izena duen ezer.

Herri zelten historiaurrea eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdinez, zelten eragineko Europa, K.a. 1500. urtean. Arrosaz, kultura zeltaren zabalpenik handiena. K.a. 400. urtean.
Eraikin zeltak Galizian (Espainia).

Zaila da herri zelta edota gaelikoak Europan sartu ziren lehen talde indoeuroparretatik bereiztea. Hala ere, ia ziurra da K. a. XIII. mendean izugarri hedatu zirela, Rodanotik jaitsi eta Languedoc, Katalunia eta Ebroren bailararaino. Beste zabaltze fronte bat Belgikan eta Britainiar Uharteetako hegoaldean izan zen.

K. a. VII. mendea inguruan, Iberiar Penintsulako erdialdetik zabaldu ziren, baina K. a. VI. mendean penintsularen ipar-ekialdea iberoen esku galdu zuten, Iberiako zeltak kontinenteko beraien kideetatik bananduta geratu baitziren.

K. a. IV. mendetik aurrera, zeltek Frantziako iparraldea eta erdialdea hartu zuten (Galia), Italiako iparraldea eta britainiar irlen zati handiena. Balkanetan eta Galazia (hots, Asiara) ere iritsi ziren. Garai hartan, irletako zeltek druidismoa besarkatu zuten; gerora, kontinentera zabaldu zen.

K. a. II. mendetik aurrera, zeltek germaniarren eta geroago erromatarren presio militarra nozitzen hasi ziren. Handik hamarkada gutxira, Galia osoa okupatu zuten, Irlanda ezik. Dena den, erromatarren presentzia Britainia Handian ez zen luzea izan: hori zela eta, hizkuntza zeltek bizirik iraun zuten han eta, geroago, haietako bat kontinentera itzuli (bretoiera).

VII. mendean, zelten azken zabaltzea izan zen, irlandarrek Kaledonia inbaditu zutenean. Eskualdeak Eskozia izena hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John Koch (2005): Celtic Culture: A Historical Encyclopedia. ABL-CIO. XX. orrialdea. ISBN 978-1-85109-440-0.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelta Aldatu lotura Wikidatan