Rimini
Rimini | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Eskualdea | Emilia-Romagna |
Probintzia | Riminiko probintzia |
Postakodea | 47921–47924 |
ISTAT kodea | 099014 |
Geografia | |
Koordenatuak | 44° 03′ 34″ N, 12° 34′ 07″ E / 44.0595°N,12.5685°EKoordenatuak: 44° 03′ 34″ N, 12° 34′ 07″ E / 44.0595°N,12.5685°E |
Garaiera | 6±1 metro m. |
Eremua | 135,71 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 139.601 biztanle |
Dentsitatea | 1.028,67 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Katastro kodea | H294 |
Telefono aurrizkia | 0541 |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) |
Ordu-eremua | UTC+01:00 |
Webgune ofiziala |
Rimini Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Adriatikoaren ertzean dagoena, Emilia-Romagna eskualdean, Riminiko probintzian. 2010eko erroldaren arabera 142.579 biztanle zituen. Erromatarrek K. a. 268. urtean sortu zuten.
Veneziaren ondoren, Italiako Adriatiko kostaldeko turismogune garrantzitsuena da ziur aski. Artzapezpiku-hiria da. Aipagarriak dira erromatarren garaiko zubia (K. o. 21), garaipen-arkua (K. a. 27 - K. o. 21), anfiteatroaren hondakinak eta Malatesta familiaren eliza (XIV. mendea). Komunikabide-gune garrantzitsua da (burdinbideak, aireportua). Turismoa erakartzen du (hondartzak).
Eduki-taula
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Riminik honako udalerri hauekin egiten du muga:
Bellaria-Igea Marina
Coriano
Riccione
Santarcangelo di Romagna
Verucchio
San Mauro Pascoli
Serravalle
Forlì-Cesenako probintzia
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marecchia izeneko hiri unbriar-etruskoa zen erromatarrak hara joan baino lehen (K. a. 268). Ariminium izena eman zioten erromatarrek. Kontzilio bat egin zuten arriotar kristau buruzagiek Riminiko hirian 359. urtean, arriotarrek Kristoren jainkotasunaren aurrean azalduriko zalantza guztiak argitzearren. Bizantziarrak nagusitu ziren hurrengo urteetan hirian, godoak ondoren, bizantziarrak berriro, eta lonbardiarrak eta frankoak azkenean. Aita santuaren eskuetara igaro zen 754an, Pepino Laburrak eskaini ondoren. Malatesta familia izan zen nagusi 1295etik 1528ra bitarteko urteetan, eta aita santuen gobernupean egon zen ondoren, 1860an Italiako Errepublikako hiri bihurtu zen arte. Gudaroste aliatuek bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerran.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Federico Fellini (1920-1993), zinema zuzendaria.
- Hugo Pratt (1927-1995), komikilaria eta Corto Maltese pertsonaiaren sortzailea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rimini |
- Riminiko Udal webgunea (Italieraz)
- Riminiko Turismo Bulegoa (Ingelesez) (Italieraz)