Italiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Italiera
Italiano
Lurralde eremua: Italia, Malta, Argentina, Uruguai, Somalia, Brasil, Libia, Etiopia eta beste hainbat estatutan Europa eta Ameriketan
Hiztunak: 70 milioi 
Rankina: 19–20. (lehia estuan turkiera eta urduarekin)
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Italikoa
  Erromantzea
   Mendebaldeko Italikoa
    Italiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Italia, Suitza, San Marino, Vatikano Hiria, Eslovenia, Kroaziako Istria eskualdean, Somaliako eskualde hizkuntza
Erakunde araugilea: Accademia della Crusca
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: it
ISO 639-2: ita
ISO 639-3: ita

 

Map Italophone World.png
Urdin iluna: ama hizkuntza
urdina: administrazio hizkuntza
urdin argia: bigarren hizkuntza edo ez ofiziala
lauki berdea: hiztun talde handia
 

Italiera[1] (Italiano) latinetik datorren hizkuntza erromantze bat da. 70 milioi hiztun ditu, batez ere Italian. Hortik kanpo, hiztunen kopuruaren arabera ordenaturik, herrialde hauetan ere modu esanguratsuan mintzatzen da: Alemania, Argentina, Suitza, Frantzia, Brasil, Belgika, AEB, Britainia Handia, Kanada, Australia, Mexiko eta Uruguain.

Oro har, hiztegiaren aldetik, italiera latinetik hurbilenen dagoen hizkuntzatzat jotzen da. Gramatikari dagokionez, errumaniera hurbilena omen da eta, ahoskeraz denaz bezainbatean, sardiniera.

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiar hiztunen hedapena Europan zehar.

Italiatik kanpo, honakoa da munduko italieradunen banaketa geografikoa:

Hizkuntza batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiera batua Toskanako dialektoan dago oinarriturik, hegoaldeko eta iparraldeko dialektoen arteko bitartekoan. 1861ean, herrialdeko batasuna lortu ondoren, hedatzen hasi zen, dialektoen kalterako.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piemontese.
  • Lombardo.
  • Genovese edo ligure.
  • Emiliano.
  • Romagnolo.
  • Veneto.

Erdialde eta hegoaldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Toscano.
  • Romanesco.
  • Dialekto umbriarrak.
  • Abruzzese.
  • Campano.
  • Pugliese.
  • Tarantino.
  • Salentino.
  • Kalabriera.
  • Siziliera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italierazko hitzak eta esamolde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa informala, euskara-italieraz:

Kaixo Ciao
Ondo, eta zu? Bene e tu?
Ni ere Anch'io
Nongoa zara? Di dove sei?
Napolesekoa naiz Sono di Napoli / Sono napolitano (maskulinoa), napolitana (femeninoa)
Eta zu? E tu?
Milanekoa naiz Sono di Milano / Sono milanese (mask.), milanesa (fem.)
Zein lanbide duzu? Che lavoro fai? / Cosa fai (nella vita)?
Ikaslea naiz Sono studente
Zer taldetakoa zara? Di che squadra sei?
Napolesekoa naiz Sono del Napoli
Ondo, ondo Bene, bene
Adio Arrivederci (orokorra) / Arrivederla (formala) / Ciao! (informala)
Ikusi arte Ci vediamo / Arrivederci
Bai / Ez Sì / No
Noski! Certo! / Certamente! / Naturalmente!
Topa! Salute!
Zer moduz? Come stai? (informala) / Come sta? (formala) / Come state? (plurala) / Come va? (orokorra)
Egun on! Buon giorno!
Arratsalde on! Buona sera!
Gabon! Buona notte! (lotara joatean) / Buona serata! (ongi ibili gauean)
Egun ona izan! Buona giornata! (formala)
On egin! Buon appetito!
Zorte on! Buona fortuna!
Maite zaitut Ti amo (maitaleen artean bakarrik) / Ti voglio bene (maitale, adiskide, senide, etab.)
Ongi etorri Benvenuto/-i (maskulino bati / solaskideak bi sexuetakoak badira) / Benvenuta/-e (femenino bati / femenino batzuei)
Mesedez Per piacere / Per favore / Per cortesia
Eskerrik asko Grazie! (orokorra) / Ti ringrazio! (informala) / La ringrazio! (formala) / Vi ringrazio! (plurala)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.