Etruriarrek literatura oparoa zuten baina liburu bat baino ez zaigu ailegatu gaur egunera arte. Erromatar jakintsu batzuk (Varron adibidez) baino ez ziren gai etrusko irakurtzeko. Azken irakurle ezaguna Klaudio enperadorea izan zen, orain galdurik dagoen Tyrrenikà izeneko hiztegi elebiduna egin zuena.
Lemnos uhartean, 1886an, etruskoa eta hura baino lehenagoko frigiera idazteko erabiltzen zuten alfabetoaren antzeko batean egindako idazkun bat aurkitu zuten; horien guztien jatorria Eubeako idazte sistema izan zen. Hainbat adituren ustez, Lemnosko hizkuntza Brontze Aro Berantean helduko zen, Mizenasko agintariek Siziliako, Sardiniako eta Italiar penintsulako hainbat aldetako mertzenarioak errekrutatu zituztenean.[2]