Estonia
Estoniar Errepublika Eesti Vabariik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
Ereserkia: Mu isamaa, mu õnn ja rõõm | ||||||
Hiriburua eta hiri handiena |
Tallinn | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | estoniera1 | |||||
Herritarra | estoniar | |||||
Gobernua | Demokrazia parlamentarioaa | |||||
Independentzia | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 45,227 km2 (132.) |
||||
- | Ura (%) | 4.45 | ||||
Biztanleria | ||||||
- | 2010 zenbatespena | 1.340.021 (151.) | ||||
- | Dentsitatea | 29 bizt./km2 (173.) | ||||
Dirua | euroa, € (EUR) | |||||
Ordu-eremua | EET (UTC+2) | |||||
- | Udan (DST) | (UTC+3) | ||||
Aurrezenbakia | 372 | |||||
Internet domeinua | ee | |||||
1 Biztanle guztiek dakite errusieraz, baina ez da ofiziala, nahiz eta errusiar jatorriko gutxiengo zabal batek errusieraz baizik ez dakien. |
Estonia (estonieraz, Eesti) Europako ipar-ekialdeko estatua da, Baltikoko estatuetan txikiena. Europar Batasuneko kide da, eta hiriburua Tallinn du, eta beste hiri nagusiak Tartu eta Narva dira. Hizkuntza nagusiak estoniera eta errusiera dira. Guztira 45.227 km2 ditu, eta 1.340.021 biztanle zituen 2010ean (estoniarrak). Gutxi gorabehera 1.500 uharte dituela kalkulatu da; nagusiak Saaremaa, Hiiumaa, Muhu, Jiuma eta Vormsi dira.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean, Finlandiako golkoa; mendebaldean, Itsaso Baltikoa eta Rigako golkoa; ekialdean, Txudsk edo Peipus aintzirak eta Narva ibaiak banatzen dute Errusiako Errepublikatik; hegoaldean, Letonia.
Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estonia lurralde laua da; gailurrik garaiena hego-ekialdean dago (Suur Munamägi, 317 m). Itsasoa, hondarrezko dunak eta harri potorrez betetako ibaiak, aintzirak, ibai ugariak eta padurak (lurraren % 10) dira Estoniako lurren ezaugarriak. Gutxi gorabehera 1.500 uharte ditu Estoniak, Saaremaa eta Hiiumaa dira handienak, konderri bana osatzen dute. 1.400 aintzira daude Estonian; Peipus da handiena.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estonia 15 konderritan banatuta dago. Gobernuak konderri bakoitzerako gobernadore bat izendatzen du. Hauek dira konderriak:
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
X-XII. mendeetan, Estoniako hego-ekialdea antzinako Errusiar estatuaren mende egon zen. XIII. mendearen hasieran alemaniarrek menderatu eta kristautu zituzten estiarrak (estoniarren aurretikoak, arrazaz fino-ugriarrak, eta paganoak). Ondoren daniarrak etorri ziren, eta Tallinn sortu zuten 1219. urtean. 1343-1345 urteetako nekazarien matxinada handien ondoren, Ezpataren Zaldunek (Livoniar Zaldunak) Estonia Danimarkari erosi (1346), eta zergapeko egin zituzten estoniarrak, Hansak portuetako joan-etorria beretzat gordetzen zuelarik.
Ivan IV. Izugarriaren garaietan, Baltikorako irteera bila ari ziren errusiarrek Narva eta Tartu hiriak hartu zituzten (1558-1581).
Protestantismoa eta suediar Estonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teutoniar Ordena desegin zenean (1561), Suediaren, Danimarkaren eta Poloniaren esku geratu zen Estonia. XVII. mendean suediarren mendean geratu zen guztiz; horiek luteranismoa ekarri eta Tartuko Unibertsitatea sortu zuten 1632an.
Errusiar Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldeko Gerra Handian (1700-1721), Petri Handiak hartu zuen Estonia (1710) eta Nystadeko Hitzarmenaren ondorioz (1721), suediarrek Errusiar Inperioaren esku utzi zuten, Livoniarekin batera. Zergapekotza baztertua izan zen XIX. mendearen hasieran. Mende horren bukaeran, Alexandro III.aren errusiartze ahaleginen kontra altxatu ziren estoniar idazleak (Friedrich Reinhold Kreutzwald eta Carl Robert Jakobson).
Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errusiako 1917ko otsaileko iraultzaren ondoren, behin-behineko errusiar gobernuak askatasuna eman zion Estoniari (1917ko apirilaren 12ko dekretua), baina Urriko Iraultzan, sobietar agintea ezarri zen Estonian 1917ko azaroaren 28an. 1918ko otsailean alemaniarrek Estoniari eraso zioten, boltxebikeek Tallinn utzi zuten, eta 1918 otsailaren 24an lortu behin-behineko gobernu estoniarrak independentzia deklaratu zuen.
Brest-Litovskeko Hitzarmenaren bidez (1918ko martxoaren 3a), Alemaniaren eskuetan utzi zituen Errusiak Baltikoko lurraldeak, eta Alemaniaren errenditze egunean berriro askatasuna deklaratu zuen behin-behineko estoniar gobernuak; Tartuko Hitzarmenean (1920ko otsailaren 2a) askatasun hori onartu zuten sobietarrek.
1934an, Konstantin Päts Batzar Nazionaleko lehendakariak diktadura ezarri zuen.
Bigarren Mundu Gerra, eta Sobietar Batasunaren mende[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1940ko abuztuaren 1ean, Armada Gorriak beretu eta sobietar errepublika sozialista bihurtu zen Estonia. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek hartu zuten (1941eko abuztua), baina berriro sobietarrek eskuratu zuten 1944an.
1988an, Moskuko gobernuak Sobietar Konstituzioan aldaketak egin zituenean, bere legeak Sobietar Batasuneko legeen aldean gailentasuna zutela erabaki zuen Estoniako Biltzarrak. 1990. urteko martxoaren 30ean Estoniako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen berriro ere, eta 1991ko abuztuaren 20an lortu zuen independentzia SESBetik. Geroztik estatu burujabea da Estonia.
Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1992ko konstituzio berriak sistema parlamentarioa ezarri zuen. Urte horretan bertan Lennart Meri, Koalizioko Alderdi Nazionaleko kide, hautatu zuten presidente. Estonia izan zen errubloa utzi eta bere dirua sortu zuen Ekialdeko Europako lehenengo herrialdea. Pribatizazio ugari egin zen, eta erregimen komunistan zehar kendutako ondasunak itzuli ziren. 1993an estatu nazionalista zorrotza onartu zen, errusiar biztanleengan (biztanleriaren % 30) eragina izan zuena batez ere. Neurri horri erantzun nahian, Boris Jeltsin errusiar lehendakariak gas naturalaren hornikuntza eten zuen, eta errusiar gudarostea Estoniatik irteteko prozesua ere geldiarazi egin zuen. Azkenik, errusiar gudarostea 1994an atera zen Estoniatik.
1995eko hauteskundeetan Koalizioko Alderdia galtzaile irten zen, eta Tiit Vahi izan zen lehen ministro. Gobernu berriak eztabaida handia sortu zuen, komunista ohi asko baitzeuden bertan. Horrez gainera, urte horretan bertan Barne Arazoetako ministroaren ustelkeria salatu zuten, eta gobernu taldea desegin zen. Gobernu berri bat antolatu zen, Erreformaren Alderdiko kideez osatua.
1996an Lennart Meri hautatu zuten berriz ere presidente. 1999an, Mart Laar izendatu zuten lehen ministro. 2002an eman zuen dimisioa, desadostasunak izan zituelako bere alderdiarekin. Haren agintaldian, Estonia izan zen sobietar errepublika ohien artean ekonomia sendoena zeukana, eta bidea urratzen hasi zen Europar Batasunean sartzeko. 2003ko erreferendumean, herritar gehienek Europar Batasunean sartzearen aldeko aukera egin zuten. 2004an, Estonia NATOn eta Europar Batasunean sartu zen. 2014ean, Taavi Rõivas eskuindarra aukeratu zuten lehendakari.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estoniako baliabide natural nagusia arbel betunduna da, herrialdearen ipar-ekialdean ekoizten dena. Erregai gisa erabiltzen da, elektrizitatea lortzeko eta lehengai gisa industria kimikoan. Estonian ugariak dira, besteak beste, fosforita hobiak; fosforita ongarriak ekoizteko erabiltzen dira. Dena dela, arrazoi ekologikoak direla-eta, ekoizpen mota hori gutxitu egin da. Turba eta buztina ere ekoizten dira.
Petrolioa eta gas naturala Errusiatik inportatzen dira. Zerbitzuen sektorea da gaur egun nagusia (barne produktu gordinaren % 55, 4), ondoren industria (elikagaiak, energia, kimika, zura, eraikuntzarako gaiak, % 35,8), eta azkenik, nekazaritza daude (% 10).
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estoniako biztanle kopurua beherantz doa etengabe. Atzerakada horrek bi arrazoi nagusi ditu: batetik, heriotza tasa oso handia da, jaiotza tasarekin konparatuta; bestalde, lege zorrotzen ondorioz, errusiarren immigrazioa asko moteldu da. 1992an estoniar hiritartasuna mugatzeko legeak onartu ziren. Lege horien arabera, 1940. urtea baino lehenago Estonian bizi ziren biztanleek eta haien ondorengoek estoniar hiritartasuna zuten, etnia kontuan hartu gabe. Gainerako biztanleek bi urtez bizi behar zuten bertan, eta estonierazko azterketa bat gainditu behar zuten. Lege horiek onartu eta gero Errusiako gobernuak errusiarren giza eskubideen kontrako bidegabekeria salatu zuen.
Estoniako biztanleen % 72 hirietan bizi da; herena Tallinnen bizi da.
Etniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estoniarrak | % 68,4 |
Errusiarrak | % 25,7 |
Ukrainarrak | % 2,1 |
Bielorrusiarrak | % 1,2 |
Finlandiarrak | % 0,8 |
Beste batzuk | % 1,7 |
Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
hizkuntza_ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estoniera da hizkuntza ofiziala. Finlandieraren familia berekoa da. Errusieraz ere badakite ia biztanle guztiek, batik bat jende nagusiak, Estoniaren historia dela kausa.
Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estonia |
- (Ingelesez) Estoniako Gobernuaren webgunea
- (Ingelesez) Estoniako mapa
- (Ingelesez) Estoniako literatura aldizkaria
- (Euskaraz) Estoniako errusiarren integrazio arazoei buruzko erreportajea, Argia astekarian.
|
Europar Batasuneko estatu kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Kroazia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.