Chioggia
Chioggia | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Probintzia | Veneziako probintzia |
Postakodea | 30015 |
ISTAT kodea | 027008 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45° 13′ 00″ N, 12° 17′ 00″ E / 45.216666666667°N,12.283333333333°EKoordenatuak: 45° 13′ 00″ N, 12° 17′ 00″ E / 45.216666666667°N,12.283333333333°E |
Garaiera | 2±1 metro m. |
Eremua | 187,91 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 49.735 biztanle |
Dentsitatea | 264,67 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Katastro kodea | C638 |
Telefono aurrizkia | 041 |
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) |
Ordu-eremua | UTC+01:00 |
Webgune ofiziala |
Chioggia (venezieraz: Cióxa, latinez: Clodia) Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Veneziako probintzian dagoena, Veneto eskualdean. Veneziako aintziraren hegoaldeko sarreran kokatutako uharte batean dago, Veneziatik 25 km hegoaldera (errepidez 50 kmra). 2011n 50.600 biztanle zituen [1]
Garrantzi handiko arrantza portua dauka.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinatean Fossa Clodia esaten zitzaion eta Erdi Aroan Clugia. 452an bertan babestu ziren Monselice eta Esteko biztanleak, Atilarengandik ihesi. Ondoren, godo, lombardiar eta, azkenik, Pipino Italiakoaren menpean erori zen. X. eta XI. mendeetan errepublika bilakatu zen. 1378an genovarrek, Veneziako Errepublikaren aurkako gerran, hiria suntsitu zuten. 1380an veneziarrek askatu zuten eta, handik aurrera, Veneziako agintearen menpe, hiriak gora egin zuen [2] .
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Bilancio demografico Anno 2011 (dati provvisori). Comune: Chioggia Demo.istat.it
- ↑ Umberto BENIGNI: Chioggia (Chiozza) The Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company. Retrieved December 5, 2012
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chioggia |
- (Italieraz) Chioggiako portuaren webgunea