Antzinako Erroma, Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12 mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta, azkena, inperioa. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armada eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.
Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak Antzinate Klasikoa osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.