Heroina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Drogari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».
Heroinaren egitura kimikoa (diazetilmorfina)

Heroina edo diazetilmorfina (C21H23NO5) opiazeoen familiako legez kanpoko droga bat da munduko herrialderik gehienetan, menpekotasun handia sortzen duena. Morfina, lo-belarretik ateratzen den sustantzia bat, oinarri harturik sortzen da. Normalean hauts zuri edo arre moduan saltzen da, edota "goma" edo "galipot beltz" izenarekin ezaguntzen den gai beltz itsaskor batean.

Kontzentrazio handiagoko heroina sarriago aurkitzen hari den arren, heroina gehiena beste droga edota sustantzia ezberdinekin (azukrea, almidoia, esne hautsak...) nahastuta saltzen da kaleetan. Speedball izeneko droga heroina kokainarekin nahastean sortzen da.Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874. urtean sortu zen botika bat izateko nahian baina laster konturatu ziren beren efektuak oso gogorrak eta arriskutsuak zirela, morfina bera baino askoz ere gogorragoak. Beraz, herrialde gehienek debekatu egin zuten honen erabilera.

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate handiko heroina asiarra

Heroina mendekotasuna lortzeko kapazitate handienetariko substantzia da. Gaur egun, inhalatuz hartzen da batez ere. Heroina, aluminiozko paper baten gainean jartzen da, ondoren, sugar bat aplikatzen zaio heroina likido bihurtuz sortutako bapore batzuk xafla mehe baten bidez esnifatzeko.Heroinak antidepresibo moduan jokatzen du, eta, horren ondorioz, kontsumitu eta berehala euforia eta estasi sentipena sorrarazten ditu. Ondoren, ordea, sentipen hori igaro egiten da, eta logura, zorabioak eta erritmo kardiakoa jaistea eragiten du. Gaindosia gertatzen bada, arnas gutxiegitasuna eragin dezake, eta, horren ondorioz kordea galtzen da. Kasu batzuetan, heriotza ere eragiten du. Droga honek berehala sorrarazten du mendetasuna, eta kontsumitzaileen beharrak ugaldu egiten dira.

Hartzeko erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroina erre, injektatu edota esnifatu daiteke. Lehenengo bietan droga honek askoz azkarrago ailegatzen da gure garunera, ondorioz, efektuak azkarrago sortuko dira baita ere. Gehienetan gazteek droga hau kontsumitzen hasten direnean erre edo esnifatu egiten dute, baina gorputza ohitzen doan heinean efektuak gutxitu egiten dira eta azkenean injektatzen dira emaitza hobeak lortzeko.

Droga hau hartzen dutenek ez dute bere indarra edota benetako edukia ezagutzen, eta horregatik gaindosi bat nozitzeko arriskua dute.

Xiringak elkarbanatzen dituzten erabiltzaileek (gero eta gutxiago ematen den praktika) GIBa, hepatitisen bat edo edozein gaixotasun kutsagarri harrapatzeko arriskua dute.


Abstinenzia sindromea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abstinentzi sindromea menpekotasun fisikoa eta psikologoa da ( heroina hartzen uzten denean sortzen diren sintomen multzoari deritzo). Heroinaren kasuan, lehenengo sintomak azken injekzioaren ondorengo 8-12 orduetan azaltzen dira eta iraupen osoa 7-10 egun bitartekoa izaten da tratamendurik gabe. Sintomen azkartasuna hainbat faktoreen arabera aldatzen dira: hartutako drogaren dosia, erabilitako droga mota, menpekotasunaren iraupena... Sintomak honako hauek dira: muki eta negar jarioa, karranpak, giharretako mina, gripearen sintomak eta antsietatea. Denbora pasa ahala, efektuak gogortu egiten dira eta konbultsioak eta aluzionazioak ager daitezke. Sintomak fisikoak 4. edo 5. egunean errepikatu ohi dira. Bestetik sintoma psikologikoak, denbora gehiago irauten dute.


Erabilera terapeutikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroina agertu bezain laster, tuberkulosisa tratatzeko erabiltzen hasi zen, eztula gelditzeko zuen gaitasunari esker. Laster konturatu ziren heroinak egindako efektoa ez zela morfinak egiten zuena baino hobea, eraginkorragoa baizik. Horregatik, dosi txikiagotan erabiltzen hasi ziren. Dena dela, beste alderdi bat desberdintzen zuen morfinatik: efekto estimulatzaileak eta analgesikoak. Honen ondorioz, morfinak eragindako mendekotasunari aurre egiteko erabili zen. Gaur egun heroinaren erabilera oso mugatuta dago eta gutxitan erabiltzen da. Bere efektua eraginkorragoa da, baita motzagoa ere.


Sortutako efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira sortu ditzaketen efektu batzuk: Logalea, konbultsioak, koma (dosi altuekin), miosi simetrikoa, midriasia (begi-niniaren dilatazioa) anoxia-egoeran, hipertentsioa,brakikardia... Xiringaren orratzak partekatzen dituztenak, arriskua dute hiesa edo hepatitis eskuratzeko.

Drogen artean menpekotasun handiena sortzen duena da. Modu guztietan kontsumitu daiteke , eta horrek handitzen du kontsumitzaile kopurua. Heriotz kopuru handiak eragiten ditu, horregatik, "droga hiltzaile" bezala ezagutzen da.










http://www.flickr.com/photos/cristal_oscuro/3191567868/


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heroina