Kalamu
- Artikulu hau landareari buruzkoa da; Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mendia gaitzat duena beste hau da: «Kalamua»
Kalamu | |
---|---|
Hostoa | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua: | Plantae |
Kladoa: | Angiospermae |
Kladoa: | Eudicotyledoneae |
Kladoa: | Rosidae |
Ordena: | Rosales |
Familia: | Cannabaceae |
Generoa: | Cannabis |
Espeziea: | Cannabis sativa |
Izen binomiala | |
Cannabis sativa Linnaeus |
Kalamua (Cannabis sativa) Asiako Himalaian jatorria duen landare loreduna da. Osagai psikoaktiboak dituen espezie belarkara da, 66 sustantzia kannabinoide baino gehiago dituena.
Azpiespezie ugari dauden heinean, kannabinoide hauen ehunekoak oso aldakorrak dira, baina sustantzia nagusia THC edo delta-9-tetrahidrokanabinol izan ohi da. Orokorrean THC %1eko kontzentrazioan aurkitu ohi da naturan, baina kontsumorako erabiltzen diren landareak (zeinen lehorturiko hostoak erabiltzen diren) %3tik %22ra joan daiteke. Haxix, hosto lehortu, olio eta erretxina moduan ere kontsumitu ohi da.
Gizakiok historian zehar landare hau hainbat helbururekin landatu izan dugu; hala nola: oihalak egiteko, hazietatik olioa lortzeko eta baita elikatzeko (orokorrean, THC gutxiko barietateak). Urte luzeetan medikuntzarako (horren berri ematen duten erregistro idatziak daude k.a. 2737. urtekoak), psikotropiko bezala eta espiritu kontuetan lanabes bezala erabilia izan da. Kalamuaren zuntzak oihalgintzarako, sokak egiteko eta papergintzarako erabiltzen dira. Bestalde, hazietatik lortutako olioa erregai bezala erabil daiteke eta baita animalien elikagaiak prestatzeko.
«Marihuana» adierak kalamu landare emeek ematen dituzten loreei edo kogolloei erreferentzia egiten die.
Bere ezaugarri psikoaktiboak direla eta, herrialde gehienetan kalamua landatzea debekatuta edo mugatuta dago.
Lehenengo aldiz Lineok berak sailkatu zuen 1735ean.
Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare hauek hainbat tamainakoak izan ahal dira. Haziak izateko landareak emeak izan behar dute. Ugaltzeko eta kimuak ateratzeko arrak eta emeak behar dira. Kimuak ateratzeko landareek ur asko behar dute eta argi handia ere bai.
Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalamu |
|