2011
Wikipedia(e)tik
Urteak: | 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 |
Hamarkadak: | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Mendeak: | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Gregoriotar egutegia | 2011 MMXI |
Ab urbe condita | 2764 |
Armeniar egutegia | 1460 ԹՎ ՌՆԿ |
Bahá'í egutegia | 167 – 168 |
Bengaliar egutegia | 1418 |
Berber egutegia | 2961 |
Egutegi budista | 2555 |
Myanmarko egutegia | 1373 |
Bizantziar egutegia | 7519 – 7520 |
Koptoen egutegia | 1727 – 1728 |
Etiopiar egutegia | 2003 – 2004 |
Hebrear egutegia | 5771 – 5772 |
Egutegi hinduak | |
- Bikram Samwat | 2067 – 2068 |
- Shaka Samvat | 1933 – 1934 |
- Kali Yuga | 5112 – 5113 |
Holozeniar egutegia | 12011 |
Iraniar egutegia | 1389 – 1390 |
Islamiar egutegia | 1432 – 1433 |
Japoniar egutegia | Heisei 23 (平成23年) |
Korear egutegia | 4344 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2554 |
Unix denbora | 1293840000 – 1325375999 |
2011 larunbatez hasitako urte arrunta izan zen.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila-otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 10a - Euskadi Ta Askatasunak su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria aldarrikatu zuen.
- Urtarrilaren 18a - Ekin eta Askatasunarekin zerikusia zutelakoan hamabi pertsona atxilotu zituzten.
- Urtarrilaren 19a - Espainiako Senatuak bertan, gaztelaniarekin batera, beste hizkuntza koofizialak erabiltzea ahalbidetu zuen; hizkuntza horien artean euskara zegoen.
- Urtarrilaren 27a - Euskal gehiengo sindikalak (LAB, ELA, EHNE, HIRU, ESK eta STEE-EILAS) greba orokorrerako deialdia egin zuten Hego Euskal Herrian pentsioen erreformaren kontra.
- Otsailaren 3a - Bilboko Bizkaibusen 56. linean bi solairuko autobusak jarri zituzten.
- Otsailaren 9a - Sortu alderdi politikoa Espainiako Barne Ministerioan erregistratu zen.
- Otsailaren 14a - Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean laguntzeko sorturiko taldea aurkeztu zuten.
- Otsailaren 15a - Espainiako Kongresuan hala onarturik, Euskadi osatzen duten hiru herrialdeen izen ofiziala Araba/Álava, Bizkaia eta Gipuzkoa izango zela erabaki zen.
- Otsailaren 28a - Bilboko metroaren Arizko geltokia zabaldu zen.
Martxoa-apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Bilbo eta Galdakaon ETArekin zerikusia zutelakoan hainbat pertsona atxilotu zituzten.
- Martxoaren 7a - Espainiako Gobernuak hala erabakita, Espainia eta Hego Euskal Herriko autobide eta autobia guztietako ibilgailuen gehienezko abiadura muga orduko 110 kilometrora jaitsi zen.
- Martxoaren 15a - Arnaldo Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen.
- Martxoaren 24a - Zierbenatik gertu arrantzan ari zirela, euren ontzia irauli eta gero hiru pertsona desagertu dira.
- Apirilaren 13a - Espainiako espetxeetan 30 urte eta 10 hilabete eman ostean Jose Mari Sagardui, Gatza kalera atera zen.
Maiatza-ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautesle zerrendak bertan behera utzi zituen.
- Maiatzaren 6a - Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuenez Bildu koalizioa maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartuko zuen.
- Maiatzaren 22a - 2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian: EAJk 327.199 boto eta 882 zinegotzi, Bilduk 313.331 boto eta 1.138 zinegotzi, PSE-EEk eta PSNk 227.778 boto eta 473 zinegotzi, PPk 166.032 boto eta 234 zinegotzi, UPNk 88.138 boto eta 322 zinegotzi, NaBai2011k 36.262 boto eta 70 zinegotzi, Ezker Batuak 34.591 boto eta 13 zinegotzi, Aralarrek 32.113 boto eta 38 zinegotzi, Izquierda-Ezkerrak 12.220 boto eta 21 zinegotzi eta Hamaikabatek 9.270 boto eta 12 zinegotzi.
Uztaila-abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 7a - Codex Calixtinus lapurtu zuten Santiago de Compostelako katedraletik. Bertan agertzen da euskarazko lehen hiztegia, XII. mendekoa.
Iraila-urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 20a - Bilboko Kukutza gaztetxea hustu zuen Ertzaintzak.
- Urriaren 17a - Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia Aieteko jauregian ospatu zen.
- Urriaren 20a - ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen.
Azaroa-abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 6a - Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean (batez ere Baztan eskualdean) uholdeak jazo ziren, ondorioz Irunen pertsona bat hil eta Derion beste pertsona bat desagertu zelarik.
- Abenduaren 6a - Espainiar konstituzioaren eguna Euskal Herrian arrotza dela salatu zen.
- Abenduaren 15a - Amaiurrek Espainiako Kongresuan talde parlamentarioa izatea eragotzi zuen PPk.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila-otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - 2011ko Espainiako Tabakoaren Aurkako Lege berria indarrean sartu zen.
- Urtarrilaren 4a - Salmaan Taseer, Pakistango Punjab estatuko gobernadorea hil zuten.
- Urtarrilaren 8a - Ameriketako Estatu Batuetako, Arizona estatuko Tucson hirian egondako tiroketan sei pertsona hil ziren, eta Gabrielle Giffords kongresukidea oso larri zauritu.
- Urtarrilaren 9a - Iran Air konpainiaren 277 hegaldiak istripua izan zuen Iran iparraldean, gutxienez 70 pertsona hilez.
- Urtarrilaren 12a - Rio de Janeiro inguruko mendietan euriteek eragindako lubizietan 600 pertsona baino gehiago hil ziren.
- Urtarrilaren 13a - Australiako Queensland estatuko uholdeetan hamabost pertsona hil ziren. Brisbanen ehundaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.
- Urtarrilaren 14a - Indiako Kerala estatuko Sabarimala hirian egondako jende pilaketan gutxienez 100 pertsona hil ziren.
- Urtarrilaren 24a - Moskuko aireportu nagusian egindako atentatu suizida batean, 35 hildako eta ehundik gora zauritu izan ziren.
- Urtarrilaren 30a - Alemaniako Magdeburg hiritik gertu egondako tren istripuan hamar pertsona hil ziren.
- Otsailaren 11 - Protesten eraginez, Egipton Mubarakek dimisioa eman eta armadak agintea hartu zuen.
- Otsailaren 22a - Zeelanda Berrian 6,3 graduko lurrikara baten ondorioz gutxienez 63 pertsona hil ziren.
- Otsailaren 23a - Libia ekialdeko hiri gehienak Muammar al Kadafiren aurkarien esku geratu ziren.
- Otsailaren 25a - Irlandako Errepublikako hauteskunde orokorretan, Enda Kennyk gidatutako Fine Gael alderdiak gorakada nabarmena egin zuen, eta gobernuko Fianna Fáil alderdiak, aldiz, inoizko porrotik handiena izan zuen.
Martxoa-apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Shabhaz Bhatti gutxiengoen ministro pakistandarra erail zuten.
- Martxoaren 10a - Txinako Yunnan probintzian egondako 5,8 graduko lurrikaran hogeita bost pertsona hil ziren.
- Martxoaren 11 - Japoniako Sendai hiritik gertu egondako 8,8 graduko lurrikaran gutxienez 28.000 pertsona hil ziren. Lurrikarak Japoniako kostan tsunamia eragin zuen. Hauen ondorioz Fukushimako istripu nuklearra gertatu zen.
- Martxoaren 14a - Fukushimako zentral nuklearrean egondako leherketen ondorioz, milaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten. Haizeak hodei erradioaktiboa hegoalderantz zeramalarik.
- Martxoaren 19a - Herrialdeen aliantza batek, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1973 ebazpena betearazteko helburuz Kadafiren gudarosteei erasota, Libiako aire-eremua ixteari ekin zion.
- Apirilaren 6a - Portugalek Nazioarteko Moneta Funtsa eta Europar Batasunaren laguntza eskatu zuen, herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko txarrak eraginda. Grezia eta Irlandaren atzetik, hori egin zuen Europako hirugarren herrialdea izan zen.
- Apirilaren 7a -
- Lau pertsona hil ziren Japoniako Miyagi prefekturan izandako 7,4 graduko lurrikaran.
- Hamabi haur hil ziren Rio de Janeiroko eskola batean egondako tiroketan.
- Apirilaren 9a - Herbehereetako Alphen aan den Rijn hiriko merkataritza-gune batean egondako tiroketan zazpi pertsona hil ziren.
- Apirilaren 17a - AEBetako hegoalde eta erdialdeko estatuetan egondako tornadoetan gutxienez 40 pertsona hil ziren.
- Apirilaren 29a - Erresuma Batuan Mendeko Ezkontza zeritzaionan, Gilen Galesekoa, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren biloba, Kate Middleton neskalagunarekin Londres hiriko Westminster abadian ezkondu zen.
Maiatza-ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - AEBetako presidenteak Osama Bin Laden Pakistanen tiroz hil zutela jakitera eman zuen.
- Maiatzaren 6a - SNP alderdi independentistak Eskoziako Legebiltzarran gehiengo osoa lortu zuen.
- Maiatzaren 11 - 2011ko Lorcako lurrikara: Espainiako Murtzia erkidegoko Lorca udalerrian egondako 5,2 graduko lurrikaran bederatzi pertsona hil ziren.
- Maiatzaren 13a - Talibanek Pakistango Charsada hirian egindako bi atentatu suizidetan 88 pertsona hil ziren.
- Maiatzaren 15a -
- 2011ko maiatzeko Espainiako protestak: Hainbat hiritan demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien ustelkeria eta nagusigoa salatuz, gazteen langabezi altua, gobernuak bankuei emaniko diru-laguntza, eta beste hainbat aldarrikapenekin protestak burutu ziren.
- Nazioarteko Diru Funtsako Dominique Strauss-Kahn ustezko bortxaketa eta sexu gehiegikeria leporatuta Estatu Batuetan atxilotu zuten.
- Maiatzaren 19a - Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginak Irlandako Errepublikara bisita historikoa burutu zuen: 1922an Irlandako Estatu Askea eratu eta Erresuma Batutik independentzia lortu zuenetik britainiar monarka batek Irlanda zapaltzen zuen lehenbiziko aldia izan zen.
- Maiatzaren 26a - Serbian Ratko Mladić gerra kriminala atxilotu zuten: 1995ko uztailaren 6tik uztailaren 25era bere buruzagitzapean Srebrenicako sarraskia burutu zen.
- Ekainaren 29a - Stéphane Taponier eta Hervé Ghesquière, France 3ko kazetariak, askatu zituzten Afganistanen 547 egun bahituta izan ondoren.
Uztaila-abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 9a - Hego Sudanek independentzia lortu zuen.
- Uztailaren 20a - Goran Hadzic politikari ohi serbiarra ustezko gerra kriminala izateagatik atxilotu zuten.
- Uztailaren 22a - 2011ko Norvegiako atentatuak: Oslo eta Utøya uhartean egindako atentatuetan 92 pertsona hil ziren.
- Uztailaren 23a - Txinako Wenzhou hiritik gertu abiadura handiko bi trenek izandako istripuan 35 pertsona hil ziren.
- Uztailaren 28 - Hego Korean euriteek eragindako lubizietan berrogei pertsona hil ziren.
- Uztailaren 30a - Espainiako gobernuko Zapatero presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 20an izango zirela iragarri zuen.
- Abuztuaren 10a - Londres hiriburuko Tottenham auzoko kale istiluak Erresuma Batuko beste hiri batzuetara hedatu ziren.
- Abuztuaren 16tik 21era - Gazteen Munduko XXVI. Jardunaldia ospatu zen Madrilen.
Iraila-urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 12a - Frantziako Marcoule eremu nuklearrean leherketa bat egon zen, zabor erradiaktiboen biltegian egondako sute baten ondorioz. Pertsona bat hil zen eta lau zauritu egon ziren.
- Irailaren 17a - Wall Street inguruetan protesta ekitaldiak izan ziren, Occupy mugimenduaren abiarazle izango zirenak.
- Irailaren 19a - Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohia hil zuten.
- Urriaren 15a - Munduko hainbat hiritan protestak burutu ziren, bereziki 2008-2012ko krisialdi ekonomikoak eragindako langabezia eta beste ondorio sozioekonomiko larriak salatzeko.
- Urriaren 20a - Libiako Gerra Zibilean, Muammar al Kadafi hil zuten.
Azaroa-abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 13a - Italian Silvio Berlusconik lehen ministro postutik dimititu eta italiar ugari gertakaria ospatzeko Kirinal jauregiaren aurrean bildu ziren. Mario Monti lehen ministro berria izendatu zuten.
- Azaroaren 20a - Alderdi Popularrak irabazi zituen Espainiako hauteskundeak.
- Abenduaren 4a -
- Mario Montiren Italiako Gobernuak krisiaren aurkako lehen paketea onartu zuen. Bertan besteak beste kotizazio urte kopuru minimoa 42 urtetara igo zen.
- Errusia parlamenturako hauteskundeak izan ziren eta Vladimir Putinen Errusia Batua alderdiak gehiengo osoa mantendu zuen. Hala ere, aurrekoan bozka kopuru eta eserleku kopuru baxuagoa lortu zuen alderdiak. Bestalde, protestak izan ziren iruzurra elektorala salatu baitzuen jendeak.
- Abenduaren 7a - Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez zioten azkenean heriotza zigorra ezarri.
- Abenduaren 29a - Israelek Jerusalem ekialdean beste 700 etxe egiteko baimena eman zuen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 23a - BBK, Kutxa eta Vital Kutxak elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten.
- Ekainaren 30a - BBK, Kutxa eta Vitalek bat egitea erabaki eta 2012ko urtarrilean Kutxa Bank elkarte anonimoa abiatu nahi zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1 - Mario Draghi italiar bankari eta ekonomialaria Europako Banku Zentraleko presidentea berri izendatu zuten, Jean-Claude Tricheten ordez.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 19a - Iruñean Civivox Arrosadia kultur-etxe eta liburutegi publikoa inauguratu zen.
- Apirilaren 2a - Manex Agirrek 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- Apirilaren 7a - 17. Korrika Trebiñutik atera zen, hilaren 17an Donostian amaitzeko.
- Ekainaren 4a - Gipuzkoako Azpeitia udalerrian Soreasu Antzokiaren auditorioa inauguratu zen.
- Ekainaren 7a - Gipuzkoako Getaria udalerrian Cristobal Balenciaga museoa inauguratu zen.
- Ekainaren 19a - Araba Euskaraz 2011 Laudio udalerrian ospatu zuten.
- Ekainaren 28a - Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua: Donostia eta Poloniako Wrocław 2016ko Europako kultura hiriburu izendatu zituzten.
- Uztailaren 7a - Santiago de Compostelako katedraletik XII. mendeko Codex Calixtinus lapurtu zuten. Bertan agertzen da euskarazko lehen hiztegia, XII. mendekoa.
- Uztailaren 29a - Bon Jovi estatubatuar musika taldeak Anoetako estadioan emanaldia eskeini zuen.
- Irailaren 16a - 2011ko Donostiako Zinemaldiari hasiera eman zitzaion.
- Irailaren 18a - Glenn Close estatubatuar aktoreak 2011ko Donostia Saria jaso zuen.
- Irailaren 23a - Donostian Carlos Santamaria zentroa kulturagunea inauguratu zen.
- Urriaren 3a - Sarrionandiak saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen.
- Azaroaren 11 - Laugarren Xilaba Bertsulari Xapelketako finalean Sustrai Colinak bere lehenengo txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 3a - Enrique Villarrealek Barricada utzi zuen, 29 urtean bertan izan ondoren.
- Xabier Letek emandako azken kontzertuaren grabazioa plazaratu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Makako beltz eme batek David Slater britainiar argazkilariaren tresneria erabiliz argazki sail bat atera zuen. Argazki hauek gizakiek ez egindako lanen egile eskubidei buruzko auzia piztuko zuten Estatu Batuetan.
- Otsailaren 27a - 83. Oscar Sarien ekitaldian, The King's Speech filmak lau Oscar sari eskuratu zituen, tartean zuzendari onenari, aktore onenari eta pelikulari onenari.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 26a - NASAk Marte planetan duen Spirit ibilgailua hiltzat eman zuen.
- Irailaren 23a - UARS satelitearen aurreiragarritako erorketa.
- Urriaren 15a - Arabako lautadan Euskadik urtean kontsumitzen duen gas kantitatea 60 aldiz duen gas-hobi bat antzeman zuten.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Inppala Pelota Mach 2.0 pilotako kirol-enpresa sortu zen, pala sustatu eta bultzatzeko helburu nagusiarekin.
- Martxoaren 5a - Bizkaia pilotalekua inauguratu zen.
- Apirilaren 9a - Euskal Herriko Itzulia Andreas Klöden alemaniarrak irabazi zuen.
- Apirilaren 11 - Miarritze Euskal Herriko errugbi taldeak Anoeta estadioan Tolosaren aurka 20-27 galdu ondoren 2011ko Heineken Kopatik kanpo gelditu zen.
- Apirilaren 17a - 2011ko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko Finala: Olaizola II.a eta Beginok 22-14 irabazi zieten Xala eta Beroitzi.
- Maiatzaren 21a - Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Italiako Giroko 14. etapa irabazi zuen.
- Maiatzaren 25a - Estoniako Tallinn hiriburuan Euskal Futbol Selekzioak Estoniakoari 1-2 irabazi zion.
- Ekainaren 4a - Philippe Montanier frantziarra Errealeko entrenatzaile berria bilakatu zen.
- Ekainaren 14a -
- Edurne Pasaban alpinista eta mendizale tolosarrak 2010eko Euskal Herritar Unibertsala Saria jaso zuen.
- Bilbao Basket euskal herritar saskibaloi taldeak FC Barcelona kataluniar taldearen aurka ACB Ligako finala 3-0 emaitzaz galdu zuen.
- Uztailaren 7a - Josu Urrutia futbolari ohia Athleticeko presidente hautatu zuten.
- Uztailaren 14a - 2011ko Frantziako Tourra: Samuel Sánchezek (Euskaltel-Euskadi) 12. etapa irabazi zuen.
- Irailaren 11 - Urdaibaik Kontxako CXVI. Bandera irabazi zuen; bermeotarrek lortzen zuten ondoz ondoko bigarrena zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 9a - Italiako Giroan mendate bat jaistean erorikoa izanda Wouter Weylandt belgikar txirrindularia hil zen.
- Ekainaren 13a - Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Dirk Nowitzki jokalari onena izendatu zuten.
- Uztailaren 24a - 2011ko Frantziako Tourra: Cadel Evans australiar txirrindulariak itzulia irabazi zuen.
- Irailaren 9a - Zeelanda Berrian 2011ko Munduko Errugbi Kopa hasiera eman zitzaion.
- Urriaren 21a - italiar pilotua Malaysiako motoziklismoko lasterketa batetan zehar jazotako erorketa baten ondorioz hil zen.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Émile Masson Jr., belgikar txirrindularia (j. 1915).
- Urtarrilaren 2a - Pete Postlethwaite, ingeles aktorea (j. 1946).
- Urtarrilaren 2a - Manuel Riu Riu, kataluniar historialaria, Iberiar penintsulako Erdi Aroko historiaren ikertzaile nagusietako bat (j. 1929).
- Urtarrilaren 4a - Gerry Rafferty, eskoziar eskoziar abeslari eta abesti konposatzailea (j. 1947).
- Urtarrilaren 17a - Jean Dutourd, frantziar idazlea (j. 1920).
- Urtarrilaren 21a - Vahan Sarkisian, armeniar filologo, euskalari eta hispanista (j. 1919).
- Urtarrilaren 25a - Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (j. 1923).
- Urtarrilaren 25a - Daniel Bell, estatubatuar kazetari eta soziologoa (j. 1919).
- Urtarrilaren 29a - Milton Babbitt, estatubatuar musikagilea, musika elektronikoan aitzindaria (j. 1916).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 3a - Maria Schneider, frantziar aktorea (j. 1952).
- Otsailaren 4a - Tura Satana, japoniar-estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1938).
- Otsailaren 6a - Josefa Iloilo, Fijiko Errepublikako presidentea (j. 1920).
- Otsailaren 6a - Gary Moore, irlandar gitarra-jotzailea eta abeslaria (j. 1952).
- Otsailaren 13a - Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria (j. 1932).
- Otsailaren 13a - T. P. McKenna, irlandar aktorea (j. 1929).
- Otsailaren 16a - Santi Santamaria, kataluniar sukaldaria eta Can Fabes jatetxe ospetsuaren jabea (j. 1957).
- Otsailaren 19a - Florinda Chico, espainiar aktorea (j. 1926).
- Otsailaren 21a - Odón Alonso, espainiar orkestra-zuzendaria (j. 1925).
- Otsailaren 27a - Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa (j. 1926).
- Otsailaren 27a - Moacyr Scliar, brasildar narratzailea (j. 1937).
- Otsailaren 28a - Annie Girardot, frantziar antzezlea (j. 1931).
- Otsailaren 28a - Jane Russell, estatubatuar aktorea (j. 1921).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Thor Vilhjálmsson, islandiar idazlea (j. 1925).
- Martxoaren 4a - Simon van der Meer, herbeheretar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Martxoaren 7a - Jose Antonio Altuna Aizpurua, Usurbilgo alkatea.
- Martxoaren 10a - David Viñas, argentinar eleberrigilea (j. 1927).
- Martxoaren 12a - Nilla Pizzi, italiar abeslaria (j. 1919).
- Martxoaren 14a - Félix de Guarania, paraguaiar idazlea eta guaranierazko ikerlari handia (j. 1924).
- Martxoaren 18a - Warren Christopher, estatubatuar diplomatiko eta politikaria (j. 1926).
- Martxoaren 21a - Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa (j. 1952).
- Martxoaren 21a - Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Martxoaren 21a - Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria (j. 1947).
- Martxoaren 23a - Fernando Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea eta euskaltzain urgazlea (j. 1934).
- Martxoaren 23a - Elizabeth Taylor, britainiar-estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Martxoaren 24a - Miguel Ángel Álvarez Muro, gipuzkoar margolaria (j. 1927).
- Martxoaren 27a - Farley Granger, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Martxoaren 30a - Andrés Trobat, espainiar txirrindularia (j. 1925).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 5a - Baruch Blumberg, estatubatuar medikua, 1976ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Apirilaren 8a - Xabier Gereño, euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1924).
- Apirilaren 9a - Sidney Lumet, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1924).
- Apirilaren 12a - Miroslav Tichý, txekiar margolari eta argazkilaria (j. 1926).
- Apirilaren 14a - William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (j. 1919).
- Apirilaren 20a - Ignacio Orbaizeta, euskal txirrindularia eta enpresaburua (j. 1923).
- Apirilaren 21a - Harold Garfinkel, estatubatuar soziologoa, etnometodologia adarraren sortzaile nagusia (j. 1917).
- Apirilaren 21a - Martin Mancisidor, euskal txirrindularia (j. 1924).
- Apirilaren 24a - Aitzol Aramaio, euskal zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1971).
- Apirilaren 24a - Jose Manuel Uribarri, euskal ingeniari eta politikaria (j. c. 1935).
- Apirilaren 26a - Jose Antonio Arana, bizkaitar ikertzaile, euskalari eta euskaltzaina (j. 1931).
- Apirilaren 28a - Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (j. 1959).
- Apirilaren 30a - Daniel Quillen, estatubatuar matematikaria (j. 1940).
- Apirilaren 30a - Ernesto Sabato, argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea (j. 1911).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Osama bin Laden, diruduna eta Al-Kaida islamdar erakunde terroristaren burua (j. 1957).
- Maiatzaren 2a - Shigeo Yaegashi, japoniar futbolaria (j. 1933).
- Maiatzaren 7a - Severiano Ballesteros, espainiar golfaria, golfaren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuena (j. 1957).
- Maiatzaren 7a - Willard Boyle, kanadar fisikaria, CCD gailuaren asmatzailea eta 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1924).
- Maiatzaren 9a - Valentin Solagaistua, getxoztar politikari abertzalea (j. 1937).
- Maiatzaren 9a - Wouter Weylandt, belgikar txirrindularia, eroriko baten ondorioz (j. 1984).
- Maiatzaren 10a - Ramón Fernández Durán, espainiar bide ingeniari eta hirigilea eta Ekologistak Martxan erakundearen bultzatzaile nagusietakoa (j. 1947).
- Maiatzaren 15a - José María Benito del Valle, Ekin eta ETAren sortzaileetako bat.
- Maiatzaren 15a - Samuel Wanjiru, kenyar atleta, maratoian espezialista (j. 1986).
- Maiatzaren 19a - Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha (j. 1926).
- Maiatzaren 19a - Giovanni Pettinato, italiar asiriologoa (j. 1934).
- Maiatzaren 23a - Elisabeth Eidenbenz, suitzar irakasle eta erizaina, Elneko amaberrien etxea sortzeagatik ezaguna (j. 1913).
- Maiatzaren 23a - Xavier Tondo, kataluniar txirrindularia (j. 1978).
- Maiatzaren 30a - Rosalyn Yalow, estatubatuar fisikaria, 1977ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1921).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a - Jack Kevorkian, estatubatuar fisikaria eta sendagilea (j. 1928).
- Ekainaren 7a - Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (j. 1923).
- Ekainaren 16a - Juan García Atienza, valentziar idazlea eta dokumentalista (j. 1930).
- Ekainaren 18a - Brian Haw, ingeles ekintzailea, Irak eta Afganistango gerren aurka kanpaldi-protesta baketsu bat etengabe burutzeagatik ezaguna (j. 1949).
- Ekainaren 23a - Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (j. 1927).
- Ekainaren 29a - Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria (j. 1933).
- Ekainaren 29a - Carlos Diarte, Lobo Diarte, paraguaiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1954).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 2a - Itamar Franco, Brasilgo presidentea (j. 1930).
- Uztailaren 7a - Pablo Mandazen, anaia Gines, euskal maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza (j. 1912).
- Uztailaren 8a - Adolfo Sánchez Vázquez, bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa (j. 1915).
- Uztailaren 9a - Facundo Cabral, argentinar idazle eta kantautorea (j. 1937).
- Uztailaren 10a - Roland Petit, frantziar dantzaria eta koreografoa (j. 1924).
- Uztailaren 11 - Tom Gehrels, estatubatuar astronomoa (j. 1925).
- Uztailaren 11 - Iñaki Isasmendi, euskal idazlea eta Itxarkundia batailoiko eusko gudaria (j. 1914).
- Uztailaren 14a - Bittor Kapanaga, otxandiar idazlea eta euskaltzalea (j. 1925).
- Uztailaren 16a - Geraint Bowen, galestar poeta (j. 1915).
- Uztailaren 17a - Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1923).
- Uztailaren 17a - Juan María Bordaberry, euskal jatorridun Uruguaiko diktadorea (j. 1928).
- Uztailaren 17a - Takaji Mori, japoniar futbolaria (j. 1943).
- Uztailaren 20a - Lucian Freud, britainiar margolaria (j. 1922).
- Uztailaren 21a - Juan Antonio Deusto, euskal herritar futbolaria (j. 1946).
- Uztailaren 23a - Amy Winehouse, britainiar abeslari eta konpositorea (j. 1983).
- Uztailaren 25a - Michael Cacoyannis, greziar zinema-zuzendaria (j. 1922).
- Uztailaren 27a - Agota Kristof, frantsesezko hungariar idazlea (j. 1935).
- Uztailaren 30a - Pêr Denez, bretainiar hizkuntzalari, irakasle eta idazlea (j. 1921).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 2a - Baruj Benacerraf, venezuelar-estatubatuar sendagilea, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- Abuztuaren 4a - Naoki Matsuda, japoniar futbolaria (j. 1977).
- Abuztuaren 7a - Nancy Wake, Sagu zuria, Bigarren Mundu Gerran aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea (j. 1912).
- Abuztuaren 16a - Paul-Marie Lapointe, kanadar olerkari eta kazetaria (j. 1929).
- Abuztuaren 25a - Eugene Nida, XX. mendeko itzulpen teorialari eta Bibliaren itzultzaile handienetako bat (j. 1914).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 8a - Javier Guibert, iruindar arkitektoa (j. 1925).
- Irailaren 9a - Josep Termes, kataluniar historialaria, XIX. eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatua (j. 1936).
- Irailaren 11 - Andy Whitfield, galestar aktorea (j. 1971).
- Irailaren 13a - Walter Bonatti, italiar alpinista, historia osoko onenenetakoa (j. 1930).
- Irailaren 17a - Antonio Sorarrain, gipuzkoar elizgizona eta idazlea (j. 1928).
- Irailaren 20a - Burhanuddin Rabbani, Afganistango presidentea (j. 1940).
- Irailaren 25a - Wangari Maathai, kikuyu etniako keniar ekintzaile ekologista eta feminista, 2004ko Bakearen Nobel Saria (j. 1940).
- Irailaren 27a - Antxon Bandres, tolosar mediku, politikari eta mendizalea (j. c. 1949).
- Irailaren 30a - Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (j. 1923).
- Irailaren 30a - Ralph M. Steinman, kanadar immunologoa biologia eta zelularreko ikertzailea, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1943).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 5a - Steve Jobs, estatubatuar enpresaburua eta informatikaria, Apple enpresaren sortzaileetako bat eta lehendakaria (j. 1955).
- Urriaren 6a - Diane Cilento, australiar aktorea (j. 1933).
- Urriaren 7a - Ramiz Alia, lehendabiziko Albaniako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 10a - Masahiro Hamazaki, japoniar futbolaria (j. 1940).
- Urriaren 12a - Dennis Ritchie, estatubatuar fisikaria, C programazio lengoaiaren sortzailea eta Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat (j. 1941).
- Urriaren 12a - Hidemaro Watanabe, japoniar futbolaria (j. 1924).
- Urriaren 18a - Fernando Pérez Ollo, nafar historialari eta kazetaria (j. 1939).
- Urriaren 20a - Muammar al Kadafi, Libiako de factozko buruzagia (j. 1942).
- Urriaren 23a - Herbert Aaron Hauptman, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Urriaren 23a - Marco Simoncelli, motoziklismoko italiar pilotua, lasterketa batean izandako erorketa baten ondorioz (j. 1987).
- Urriaren 24a - John McCarthy, estatubatuar informatikaria, adimen artifiziala kontzeptuaren hedatzailea (j. 1927).
- Urriaren 26a - Mixel Intxauspe, euskal herritar politikari eta bankaria (j. 1925).
- Urriaren 26a - Juan Txurruka, euskal politikari, legelari eta irakaslea (j. 1923).
- Urriaren 28a - Juan Maria Bandrés, euskal politikaria, abokatua eta Euskadiko Ezkerra alderdiaren sortzailea (j.1932).
- Urriaren 29a - Walter Vidarte, uruguaiar aktorea (j. 1931).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 4a - Alfonso Cano, kolonbiar gerrilaria, FARC-EPko mendebaldeko blokeko nagusia (j. 1948).
- Azaroaren 4a - Norman Foster Ramsey, estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1915).
- Azaroaren 7a - Joe Frazier, Smokin' Joe, pisu astuneko estatubatuar boxeolaria (j. 1944).
- Azaroaren 7a - Tomás Segovia, Espainian jaiotako mexikar idazlea eta irakaslea (j. 1927).
- Azaroaren 14a - Franz Josef Degenhardt, alemaniar idazlea eta musikagilea (j. 1931).
- Azaroaren 15a - Antxon Ezeiza, euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1935).
- Azaroaren 15a - Joaquin Laria, euskal abeslaria eta musikaria (j. 1932).
- Azaroaren 22a - Svetlana Alliluyeva, sobietar idazlea eta Iosif Stalinen alaba (j. 1926).
- Azaroaren 22a - Lynn Margulis, estatubatuar biologoa (j. 1938).
- Azaroaren 25a - Vasily Alekseyev, sobietar pisu-jasotzailea, munduko gizonik indartsuena izandakoa (j. 1942).
- Azaroaren 27a - Ken Russell, ingeles zinema zuzendaria (j. 1927).
- Azaroaren 28a - Charles T. Kowal, estatubatuar astronomoa (j. 1940).
- Azaroaren 30a - Diego Puerta, espainiar toreatzailea (j. 1941).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Christa Wolf, Ekialdeko Alemaniako eleberrigile, entsegulari eta zinema gidoilaria (j. 1929).
- Abenduaren 4a - Sócrates, brasildar futbolari eta sendagilea (j. 1954).
- Abenduaren 11 - Ahmad Bahgat, egiptoar idazle eta kazetaria (j. 1932).
- Abenduaren 13a - Castor Narvarte, gipuzkoar filosofo, unibertsitate-irakasle, idazle eta ideia demokratikoen defendatzailea (j. 1919).
- Abenduaren 16 - Manuel Jalón Corominas, espainiar asmatzailea, zoru-garbigailuaren eta botatzeko xiringaren asmatzailea (j. 1925).
- Abenduaren 17a - Cesária Évora, caboverdetar abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 17a - Kim Jong-il, Ipar Koreako diktadorea (j. 1941).
- Abenduaren 18a - Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (j. 1936).
- Abenduaren 20a - Robert Ader, estatubatuar psikologoa, psikoneuroimmunologiaren aitatzat joa (j. 1932).
- Abenduaren 21a - Jean-Pierre Urkia, lapurtar apezpikua (j. 1918).
- Abenduaren 26a - Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (j. 1940).
- Abenduaren 26a - Kiyonori Kikutake, japoniar arkitektoa (j. 1928).
- Abenduaren 30a - Ricardo Legorreta, mexikar arkitektoa (j. 1931).
- Abenduaren 30a - Ronald Searle, britainiar marrazkigilea (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iraila - Josefa Molera, nafar zientzialaria eta kimikaria (j. 1921).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Saul Perlmutter, Adam Riess eta Brian Schmidt
- Kimika: Dan Shechtman
- Literatura: Tomas Tranströmer
- Medikuntza: Bruce Beutler, Jules A. Hoffmann eta Ralph M. Steinman
- Ekonomia: Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent
- Bakea: Ellen Johnson-Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tawakkol Karman
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011 |
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |