Liburutegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ecole des chartes - Library reading-room.jpg

Liburutegia edo biblioteka informazioa komunitate batera zabaltzeko helburuarekin liburuak eta bestelako agiriak jaso, antolatu, sailkatu eta publikoaren eskura jartzen duen erakundea da. Liburutegietan lan egiten duten pertsonak liburuzainak edo bibliotekariak dira. Hala ere, pertsona baten liburu bilduma pribatuari ere liburutegi deritzo. Izan ere, mende luzeetan zehar liburutegiaren zeregin soila liburu eta beste agirien bilduma egin eta, kasurik hoberenean, modu egokian antolatzea izan zen, baina XIX. mendetik aurrera, Argien Garaiko joerari jarraiki, liburutegiaren helburua jakintza gizartera zabaltzera aldatu zen. Horretarako, liburutegi publikoaren ideia zabaldu eta gauzatzen da aldi berean. XIX. mendeko positibismoak zientziaren garapena eta zabalkuntza ekartzearekin batera, liburutegietako jarduera modu zientifiko eta sistematiko batez aztertzeari ekin zitzaion, bibliotekonomia diziplina berriaren baitan. Liburutegiaren espezializazioa ere gertatu da eta liburutegi publikoaz gainera, egun informazio berezitua eskaintzen duten dokumentazio-zentroak, unibertsitateko liburutegiak, eskolako liburutegiak, mediatekak eta artxibategiak ere badaude informazio-gune moduan. Beste alde batetik, historiako euskarri nagusia liburua izan da, baina egun liburutegiek informazioa eskuratzeko beste euskarri eta teknologietarako sarbidea ere eskaintzen dute; hain zuzen, informazio-iturri moduan Internetek duen nagusitasunak liburutegietako zereginaren eta liburuzainen lanaren birplanteamenduaren beharra ekarri du kasu askotan. Liburutegiaren Nazioarteko Eguna urriaren 24an ospatzen da 1997 urteaz geroztik.

Liburutegien historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen liburutegiak tenpluetako erlijioari buruzko testu-bildumak eta gobernuetako artxiboak izan ziren.[1]

Liburutegi publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Liburutegi publikoak»

Liburutegi publikoa herri edo auzo mailako informazio-zentro bat da, erabiltzaile orori irekia. Liburutegi publikoetan, erabiltzaile guztiek eskubide berberak izaten dituzte informazioa eskuratzeko, adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo gizarte-maila edozein izanda ere. Zerbitzu eta material arruntak erabiltzea ezinezkoa zaien erabiltzaileen kasuan, zerbitzu eta material bereziak eskaintzen dira, hala nola hizkuntz gutxiengoen kasuan, minusbaliotasunak dituzten pertsonen eta ospitaletan eta kartzelan dauden pertsonen kasuan. Liburutegi batek ez luke liburu edo agiririk ideologia, politika edo erlijioz zentsuratu behar; eskaintzen dituen zerbitzuek ere ez lukete ideologia, erlijio edo merkataritza interesen mendean egon behar. Adin guztietarako material egokia izatea ere garrantzitsua da. Informazioa eskuratze egoki baterako, agirien euskarri egoki, azkar eta fidagarriak sustatzen dira, horietarako beharrezkoa den teknologiarekin batera, erabiltzailaren ezagupenak kontuan harturik betiere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liburutegiak
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: liburutegi  edo biblioteka.
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Liburutegia