James Tobin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

James Tobin estatubatuar ekonomista izan zen (Champaign, Illinois, 1918 - 2002). Harvarden egin zituen ikasketak, irakasle ospetsuekin (Joseph Aloïs Schumpeterrekin, besteak beste), eta John Kenneth Galbraith eta Paul Anthony Samuelson ikaskide izan zituen. 1981ean, Ekonomiako Nobel Saria eman zioten, finantza-merkatuen eta horien gastatzeko erabakiekin zuten harremanen inguruan, alegia, enplegua, produkzioa eta prezioen bilakaeraren inguruan egin zituen azterketengatik. Horrez gainera, Suediako Zientzien Errege Akademian adierazi zuten James Tobinen aurkikuntza nagusietako bat etxeetan eta lantegietan egiten zen hautaketa-teoria izan zela, karteren hautaketa-teoria esaten zaiona. Tobinek teoria hori orekaren teoria orokor batean oinarritu zuen. Aldi berean, aztertu zuen finantza-merkatuek zein eratara eragiten duten merkatu errealetan, eta alderantziz. Analisi horren aldi nagusietako bat transmisiozko mekanismoen azterketa da; mekanismo horiek finantza-merkatuetako aldaketak eta etxeetako eta enpresetako gastatzeko erabakiak lotzen dituzte. Finantza-merkatuen espekulazio-arbitrajeak eta horiek munduko ekonomian dituzten eraginak mugatu nahian, Tobinek aurrez ikusi zuen, arrakastarik gabe, espekulazio-mugimenduen neurketa bat. John Fitzgerald Kennedyren aholkulari izan zen, eta Ronald Reaganen ekonomia-politikaren kontra egin zuen, eta baita Chicagoko eskolako ekonomialari liberalen kontra ere. Argitaratu zituen liburuen artean, aipagarriak dira, besteak beste, National Economic Policy (1966), Essays in Economics (hiru ale, 1971-82), eta The New Economics One Decade Older (1974).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]