Musca
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Mus | |
Genitiboa | Muscae | |
Sinbologia | Eulia | |
Igoera zuzena | 11,1943 eta 13,5113 artean h | |
Deklinazioa | -75,68 eta -64,64 artean° | |
Eremua | 138,4 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
62 | |
Izarrik distiratsuena | α Muscae
(itxurazko magnitudea 2,69) |
|
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
||
+'° eta −'° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Maiatzan |
||
Musca (Eulia latinez) hego hemisferioko konstelazio txikietako bat da. Konstelazio hau Pieter Dirkszoon Keyserrek eta Frederick de Houtmanek sortu zuten 1595 eta 1597 artean, eta, lehen aldiz, Johann Bayerren Uranometria liburuan agertu zen, 1603an.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVII. mendean, Johann Bayerrek Apis (erlea) konstelazioa sartu zuen ordurarte kartografiatu gabe zegoen zeruko hego hemisferioko eremu bat betetzeko. Hain berandu sartu zenez, ez du oinarri mitologikorik. 1752an, Nicolas Louis de Lacaillek konstelazio honen izena Apisetik Musca Australisera (Hegoaldeko Eulia) aldatzen du, desagertutako Musca Borealisen (Iparraldeko Eulia) ordaina zena, Aries konstelazioko izar gutxi batzuek osatzen zutena. Gaur egun, konstelazio hau soilik Musca bezala ezagutzen da.
Ezaugarri nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alfa Muscae, izar nagusia, Beta Cephei izar aldakor bat da. Bere dizdira 0,05 magnitudetan aldatzen da bere bataz besteko magnitudea den 2,69rekiko. Konstelazio honetako beste objektu interesgarri bat Gliese 440 da, gure eguzki-sistematik gertuen dagoen laugarren nano zuria, 15 argi-urteko distantziara.
Muscak Nova Muscae 1991 X izpi bigunen transientea du, izar batek eta zulo beltz batek osatutako sistema bitar bat. Bere aurkikuntza eragin zuen 1991ko eztandan zehar suntsitze positronikoaren bidez eragindako erradiazioa aurkitu zen.
Izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- α Muscae, konstelazioko izarrik dizdiratsuena, 2,69 magnitudekoa. Zuri urdinska koloreko Beta Cephei izar aldakor bat da.
- β Muscae, 3,04 magnitudeko izar bitarra, 383 urteko orbita periodoa duten bi izar zuri-urdinskak osatua.
- γ Muscae, 3,84 magnitudeko izar zuri-urdinska.
- δ Muscae, 3,61 magnitudeko izar erraldoi laranja, Lurretik 91 argi-urteko distantziara dagoena.
- ε Muscae, bere dizdira 3,99 eta 4,31 artean aldatzen den erraldoi gorri eta izar aldakor erdierregularra.
- λ Muscae, izar bitar bat da. Berau osatzen duten bi izarrak elkarrengandik 36 arku segunduko distantziara daude eta 3,63 eta 12,8ko magnitudeak dituzte hurrenez hurren.
Bayer izendapena duten beste objektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste izar batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- R Muscae, bere dizdira 7,51 eguneko periodoan 5,93 eta 6,73 artean aldatzen den zefeida izar aldakorra.
- S Muscae, hau ere zefeida izar aldakorra. Bere dizdira 5,89 eta 6,49 artean aldatzen da 9,66 eguneko periodoan.
- EZ Muscae, Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakorra, 6,19 magnitudekoa.
- HD 111232, exoplaneta bat duen nano horia.
- HD 115226, oszilazio azkarreko (roAp) Ap izarra, mota honetako izarren artean zabaltasunik handienetako bat duena.
- HD 115585, metaltasun handiko 7,42 magnitudeko izar horia.
- Gliese 440 (LHS 43), gure eguzki sistematik 15 argi urtera dagoen nano zuria.
Zeru sakoneko objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- NGC 5189. "S" forma bitxia duen nebulosa planetarioa.
- Harea Erloju nebulosa (MyCn 18), gure eguzki sistematik 8000 argi-urtera dagoen nebulosa planetarioa
- NGC 4372 eta NGC 4833 kumulu globularrak.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Musca |
Koordenatuak: 12h 27m 36s, −70° 20′ 24″
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lyra • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Piscis • Piscis Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |