Espainiako Gerra Zibila Donostian1936ko uztailaren 18tik irailaren 13ra garatu zen. Hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren, Donostia Irundik zetozen Altxamenduaren aldeko indar militarren menpe erori zen. Irunen ondoren (irailaren 5ean), Donostia izan zen Gipuzkoako kanpainan eroritako bigarren hiria. Bitarte horretan, hiria errepublikaren aldeko indar politiko desberdinen arteko oreka bihurri batean bizi izan zen. Donostia galdu eta berehala, hamar milaka herritarrek ihes egin zuten, Bizkai aldera gehienak, eta Ipar Euskal Herrira beste batzuk. Gerraren ondorio zuzenak artean hilabetez luzatu ziren, errepresio gogor batez. Donostiaren okupazioari, Gipuzkoakoak jarraitu zion, 1936ko irail amaieran burutua Bizkaiko mugaraino.