Azaroaren 14
Wikipedia(e)tik
Azaroaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamazortzigarren eguna da, 319.a bisurteetan. 47 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1409 - Enirio-Aralarko mankomunitatea sortu zen.
- 1833 - Tomas Zumalakarregi Don Carlosen aldeko ejerzitoaren komandante nagusi izendatu zuten Lizarran.
- 1980 - ETAk Vicente Zorita Alonso zibila hil zuen Santurtzin.
- 1980 - Batallon Vasco Español talde terroristak Joakin Antimasbere Eskoz hil zuen Hernanin.
- 2004 - Batasunak Anoetako proposamena aurkezten du Donostiako Anoetako belodromoan.
- 2006 - Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko 8 etxebizitza desjabetu zituela jakitera eman zuen, okerreko erabilpenagatik.
- 2007 - Poliziak hiru herriko taberna (Xilko, Kanttu eta Tana herriko tabernak) miatu zituen, Baiona, Ziburu eta Hendaian, Iparralden.
- 2013 - Eusko Legebiltzarrak egutegitik kendu zuen Euskadiren Eguna, EAJ eta EH Bilduren aldeko eta PSE, PP eta UPyDren aurkako bozekin. Bi urtez bakarrik ospatua zen, urriaren 25ean.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1533 - Franzisko Pizarrok gidatuta, konkistatzaile espainiarrrak Cajamarcara (Inka Inperioa) iritsi ziren.
- 1918 - Txekoslovakiako Errepublikaren sorrera.
- 1921 - Espainiako Alderdi Komunistaren sorrera.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerran naziek Coventry hiria (Ingalaterra) bonbardatu eta deuseztu zuten.
- 1975 - Espainiak Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniaren eskuetan utzi zuen.
- 1980 - Batallon Vasco Español talde terroristak Esperanza Arana eta Jokin Alfonso Etxeberria hil zituen Caracasen (Venezuela).
- 1982 - Solidarnosc mugimendu poloniarreko Lech Walesa askatu egin zuten, SESBeko mugan 11 hilabete atxilotuta egon ondoren.
- 2006 - Ustelkeri urbanistikoaren aurkako operazioa Marbellan, hamaika pertsona gehiago atxilotu zituzten, horien artean Mayte Zaldivar, Marbellako alkate ohiaren emazte izandakoa.
- 2007 - Frantziako langile publikoen %75a inguruk sindikatuek bultzaturiko grebarekin bat egin zuen, Gobernuak aurkeztutako erretreta erregimen berezien erreformaren aurka. Egun horietan grebak ugariak izan ziren lan sektore desberdinetan.
- 2012 - Europako hainbat herrialdetan greba egin zen krisialdi ekonomikoa dela eta gobernuek aurrera eramaten ari ziren politika ekonomikoaren aurka.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1997 - Ernesto Telleria euskal zinema zuzendariaren Suerte filma estreinatu zen.
- 2007 - Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako Arrupe, mi silencio musikala Euskalduna Jauregian aurkeztuko du Pedro Arrupe jaio zela 100 urte betetzen direnean.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1925 - Irlandako Errepublikan 2RN irrati katea lehenbizikoz aireratu zen.
- 1968 - The Shoes of the Fisherman filma estreinatu zen, Michael Anderson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Laurence Olivier, Anthony Quinn, John Gielgud eta Oskar Werner aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2003 - Master and Commander: The Far Side of the World filma esteinatu zen, Peter Weir australiar zinema zuzendariak zuzendu eta Russell Crowe, Paul Bettany, Billy Boyd eta James D'Arcy aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 - Casino Royale filma estreinatu zen, Martin Campbell zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendu eta Daniel Craig, Eva Green, Mads Mikkelsen, Giancarlo Giannini eta Judi Dench aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 - Mondragon Corporacion Cooperativak lehen euskal industriagunea inauguratu zuen Txinan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1924 - Radio Barcelona irrati-katea inauguratu zuten, Europan sortu zen hirugarren irrati-katea izan zen.
- 1969 - NASAk Apollo 12 espazio-ontzia bidali zuen Ilargira. Ilargira bidalitako gizakiek tripulatutako bigarren misioa izan zen.
- 1971 - Mariner 9 espazio-zundak Martera iritsi zen.
- 2003 - 90377 Sedna asteroidea aurkitu zuten.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 - Errealeko Administrazio Kontseiluak dimisioa aurkeztu zuen eta 2008ko urtarrilaren 3rako hauteskundeak egingo ditu.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2010 - 2010eko 1 Formulako denboraldia: Sebastian Vettel alemaniarra munduko txapeldun eta Red Bull Racing taldea auto eraikitzaile txapelduna.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1728 - Léon Picot de Chemeteau, lapurtar noble eta militarra (h. 1764).
- 1854 - Serapio Muxika, gipuzkoar historialaria eta artxibozaina (h. 1941).
- 1907 -
- Pedro Arrupe, Aita Arrupe, Jesusen Konpainiaren 28. Nagusia (h. 1991).
- Jean Delay, lapurtar psikiatra eta idazlea (h. 1987).
- 1929 - Alfonso Irigoien, bilbotar euskalaria, euskal idazlea, olerkaria, margolaria eta eskultorea (h. 1996).
- 1964 - Antxon Gomez, euskal idazle eta EAE-ANVko idazkari nagusia.
- 1977 - Oihana Alkorta, gipuzkoar musikari eta abeslaria (h. 2007).
- 1979 - Yves Salaberri "Xala", eskuzko pilotaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1719 - Leopold Mozart, alemaniar konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita (h. 1787).
- 1765 - Robert Fulton, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, lurrunontziaren asmatzailea (h. 1815).
- 1774 - Gaspare Spontini, italiar musikagilea eta biolinista (h. 1851).
- 1789 - José Antonio Anzoátegui, Venezuelako Independentzia Gerrako militar famatua (h. 1819).
- 1797 - Charles Lyell, eskoziar geologoa (h. 1875).
- 1805 - Fanny Mendelssohn, alemaniar konpositore eta piano-jolea (h. 1847).
- 1838 - August Šenoa, kroaziar idazlea (h. 1881).
- 1840 - Claude Monet, frantziar margolaria (h. 1926).
- 1861 - Santiago Rusiñol, kataluniar idazle eta margolaria (h. 1931).
- 1863 - Leo Baekeland, belgikar kimikaria (h. 1944).
- 1885 - Sonia Delaunay Terk, ukrainar margolaria (h. 1979).
- 1889 -
- Taha Hussein, arabierazko egiptoar idazlea (h. 1973).
- Jawaharlal Nehru, Indiako aurreneko lehen ministroa (h. 1964).
- 1891 - Frederick Grant Banting, kanadar fisiologoa, 1923ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1941).
- 1893 - Carlo Emilio Gadda, italiar eleberrigilea (h. 1973).
- 1894 - Samuel Eichelbaum, argentinar antzerkigilea (h. 1967).
- 1896 - Mamie Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1979).
- 1907 - Astrid Lindgren, suediar idazlea (h. 2002).
- 1908 - Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria, McCarthyismo deritzan Sorgin Ehizaren bultzatzailea (h. 1957).
- 1912 - Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (h. 1979).
- 1913 - Mariano Navarro Rubio, espainiar politikari eta abokatua (h. 2001).
- 1917 - Park Chung-hee, Hego Koreako presidentea (h. 1979).
- 1920 - Hans Hansen, Faroe uharteetako margolaria (h. 1970).
- 1922 -
- Boutros Boutros-Ghali, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 2016).
- Veronica Lake, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- 1923 - Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria.
- 1926 -
- Leonie Rysanek, austriar sopranoa (h. 1998).
- Juan Antonio Vallejo-Nágera, espainiar idazle eta sendagilea (h. 1990).
- 1927 - Narciso Yepes, espainiar gitarra-jotzailea (h. 1997).
- 1930 - Edward White, estatubatuar astronauta (h. 1967).
- 1935 - Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (h. 1999).
- 1936 - Antonio Gades, espainiar dantzaria (h. 2004).
- 1951 - Zhang Yimou, txinatar zine zuzendaria.
- 1954 - Bernard Hinault, frantziar txirrindularia, historiako txirrindulari hoberenetakoa.
- 1954 - Condoleezza Rice, estatubatuar politikaria.
- 1972 - Edyta Górniak, poloniar abeslaria.
- 1978 - Mersing Nguyen, estatubatuar aktorea.
- 1984 - Marija Šerifović, serbiar abeslaria.
- 1986 - Berta Grosser, alemaniar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1915 - Marie Clémence Richard, Luis Luziano Bonaparteren emazte zuberoarra, Londresen (j. 1830).
- 1962 - Ignazio Maria Etxaide, euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea (j. 1884).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1263 - Alexandro Nevski, Novgorodeko printzea.
- 1522 - Ana Frantziakoa, printzesa kapetarra (j. 1461).
- 1540 - Rosso Fiorentino, italiar margolari manierista (j. 1494).
- 1716 - Gottfried Wilhelm Leibniz, alemaniar matematikari eta filosofo arrazionalista (j. 1646).
- 1804 - Aagje Deken, herbeherear idazlea (j. 1741).
- 1825 - Jean Paul, alemaniar eleberrigilea (j. 1763).
- 1831
- Georg Wilhelm Friedrich Hegel, alemaniar filosofoa (j. 1770).
- Ignaz Pleyel, austriar musikagilea, musika-argitaratzailea eta pianogilea (j. 1757).
- 1832 -
- Wilhelm Bendz, daniar margolaria (j. 1804).
- Rasmus Kristian Rask, daniar hizkuntzalaria, gramatika konparatuaren aitzindaria (j. 1787).
- 1841 - Thomas Bruce Elgin, britainiar diplomatikoa eta arte-bildumagilea (j. 1766).
- 1844 - Flora Tristan, frantsesezko idazlea eta pentsalari sozialista eta feminista, feminismo modernoaren sortzailea (j. 1803).
- 1916 - Hector Hugh Munro, britainiar idazlea eta antzerkigilea (j. 1870).
- 1921 - Isabel I.a Bragantzakoa, Brasilgo printzesa inperiala eta erregeordea (j. 1846).
- 1938 - Hans Christian Gram, daniar mikrobiologoa, Gram tindaketaren asmatzailea (j. 1853).
- 1946 - Manuel de Falla, espainiar musikagilea (j. 1876).
- 1950 - Orhan Veli Kanik, turkiar olerkaria, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat (j. 1914).
- 1968 - Ramón Menéndez Pidal, espainiar filologo, historialari, folkloreari eta Erdi Aroari buruzko ikerlaria (j. 1869).
- 1975 - Harvey Sacks, estatubatuar soziologoa, etnometodologiaren ordezkari nabarietakoa (j. 1935).
- 1985 - Wellington Koo, txinatar diplomatikoa, herrialdearen ordezkaria 1919ko Parisko Bake Biltzarrean (j. 1888).
- 1986 - Ferdinand Daučík, eslovakiar futbolari eta entrenatzailea, Athletic Klubeko entrenatzailea izandakoa (j. 1910).
- 1990 - Adolf Rudnicki, poloniar idazlea (j. 1912).
- 1997 - Alba de Céspedes, italiar idazlea (j. 1911).
- 2004 - Daniel Gil, espainiar diseinatzailea (j. 1930).
- 2011 - Franz Josef Degenhardt, alemaniar idazlea eta musikagilea (j. 1931).
- 2016 - Diana Balmori, Asturiasen jaiotako argentinar hiri diseinatzailea (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Nere, Nerea eta Enea.
- Diabetesaren mundu eguna.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |