Katenari (burdinbidea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adifen sareko ukipenezko aire-katenaria

Burdinbidean katenaria argindarra tren-makinari helarazten dion aire bidezko linea da.

Ukipenezko Aire-Linea ere esaten zaio, eta hurrengo sistemak batu ditzake: "tranbia-linea", "trolebus-linea", "katenari malgua" eta "katenari zurruna". Burdinbideak mugiarazteko bestelako sistemak ere badaude, katenaririk erabiltzen ez dituztenak, hala nola hirugarren erraila edo lebitazio magnetikoa.

Elikatze-tentsio nagusiak 600 V eta 3 kV artekoak dira korronte zuzenan, eta 15 eta 25 kV artekoak korronte alternoan. Instalazio gehienak korronte zuzen edo alterno monofasikoan lan egiten dute, baina alterno trifasikoak ere esistitzen dira.

Burdinbide pantografoa

Aire-lineatan instalazioaren polo positiboa katenaria izaten da oro har, eta polo negatiboa trena ibiltzen den errailak. Azpiestazio elektrikotik igortzen diren korronteak, sare orokorreko tentsiotik transformatuta, trenera heltzen dira katenariatik pantografoaren bitartez, eta trenbideko errailetatik azpiestaziora itzultzen dira. Trolebusetarako aire-lineatan hau ez da gertatzen, ez baitago errailik. Kasu hauetan, korrontea itzularazteko katenarian bertan dagoen beste kable bat erabiltzen da.

Katenari izena hari malguak sortzen duen forma geometrikotik dator, bere pisu propioa dela eta katenari izeneko kurba sortzen baitu. Dena dela, garraioetan abiadura handiagoak lortzea ahalbidetzeko katenariak forma zuzenagoa hartu behar du, eta ez zaio uzten kurbadura gehiegi hartzen. Horretarako, bigarren kable bat ezartzen da, lehenengo kablea bigarrenetik eskegitzen delarik. Hala, kableek ez dute katenari forma hartzen, baina hala eta guztiz ere katenari izenez ezagutzen da kableek osatutako instalazioa.

Katenari motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbideak mugiarazteko ukipenezko aire-linea mota ezberdinak daude:

  • Tranbia-linea
  • Trolebus-linea
  • Aire-katenari malgua
  • Aire-katenari zurruna

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katenari (burdinbidea) Aldatu lotura Wikidatan