Barbie
Barbie munduan gehien saldu den panpina ospetsua da. 1959ko martxoaren 9an eman zen ezagutzera American International Toy Fair jostailu azokan. Elliot Handler-en emaztea zen Ruth Handler andereak sortu zuen; senarra Mattel enpresa sortu zutenetako bat da.
Badirudi Ruth Handler-ek bere alaba Barbararen gustuak jarraituz sortu zuela, emakume heldua irudikatzen zuen panpina nahiago zuela, alegia, ume itxura zuena baino. 50eko hamarkadan panpina gehienak umeak irudikatzen zituzten. Ruthek senarrari esan zion, baina Matteleko zuzendariak ez zuen horrelakorik entzun nahi.
Alemaniara egin zuen bidaia batean, Elliot Handler-ek, Ruth-en senarrak, Lilli izeneko panpina bat aurkitu zuen, emakume heldu batean inspiratutakoa bera. Hasiera batean, gizonezkoek erosten zuten Lilli panpina, baina berehala ezagutu zuten neskek eta arropak aldatzen hasi ziren behin eta berriro. Lilliren ospea Alemaniatik irten zen eta AEBetara ere iritsi zen. Une honetan erosi zuen Mattel-ek, aurretik Ruth Handleren ideiari muzin egin bazion ere. Izen berria jarri zioten, Barbie eta irudia aldatu zioten. Dena prest zegoenean, 1959ko martxoaren 9an kaleratu zuten American International Toy Fair delakoan.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Barbieri buruzko webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbie |