Otsailaren 14
Wikipedia(e)tik
<< | Otsaila | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | ||||||
2016 |
Otsailaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita bosgarren eguna da. 320 egun falta dira urtea amaitzeko, 321 egun bisurteetan.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1979 - ETAk, Sergio Borrajo Palacin militarra erail zuen Gasteizen, eta Benito Arroyo Gutiérrez goardia zibila Deban.
- 2008 -
- LAB sindikatuak eta ezker abertzaleak deitutako greba orokorra izan zen, "Euskal Herriaren eskubideen alde, salbuespen egoerari stop" lelopean.
- Ertzaintzak hiru ekintzaile islamiar atxilotu zituen Gasteizen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek askatu zituen hiru egun geroago.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1804 - Serbiarren lehen altxamendua Otomandar Inperioaren aurka.
- 1839 - Oregon Amerikako Estatu Batuetako 33. estatu bihurtu zen.
- 1919 - Polonia-Sobietar Batasuna Gerra hasi zen.
- 1929 - San Balendin eguneko sarraskia: Zazpi pertsona erail zituzten Chicagon (AEB), horietatik sei Al Caponeren taldearen etsai gangsterrak.
- 1945 -
- AEBetako armadak Praga bonbardatu zuen. 701 lagun hil ziren, eta 1.184 zauritu.
- Yugoslaviako partisanoek Mostar hiria askatu zuten.
- 1946 - Ingalaterrako Bankua nazionalizatu zuten.
- 1949 - Israelgo parlamentuaren (Knesset) lehen legegintzaldia hasi zen.
- 2005 -
- 59 hildako Iranen, meskita baten sutearen ondorioz.
- Beiruteko erdigunean egondako bonba auto batek Libanoko presidente-ohi Rafik Hariri erail zuen.
- 2011 - Arabiar Udaberriaren baitan, Bahrainen matxinadak hasi ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1946 - Gilda filma estreinatu zen, Charles Vidorek zuzendu eta Rita Hayworth, Glenn Ford eta George Macready aktoreek antzeztu zuten.
- 1963 - 8½ filma estreinatu zen, Federico Fellinik zuzendu eta Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée eta Sandra Milo aktoreek antzeztu zuten.
- 1991 - The Silence of the Lambs ("Bildotsen Isiltasuna") filma estreinatu zen, Jonathan Demmek zuzendu eta Jodie Foster, Anthony Hopkins, Scott Glenn, Ted Levine eta Anthony Heald aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 - Wayne's World ("Waynen Mundua") filma estreinatu zen, Penelope Spheerisek zuzendu eta Mike Myers, Dana Carvey, Rob Lowe eta Tia Carrere aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1876 - Alexander Graham Bellek telefonoaren patentea eskatu zuen.
- 1918 - Sobietar Batasunak egutegi gregoriarra onartu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016ko NBAko All-Star Asteburua: Birrintze Lehiaketa Zach LaVine (Minnesota Timberwolves) saskibaloi jokalariak irabazi zuen, Hirukoen Lehiaketa Klay Thompsonek (Golden State Warriors) eta Trebezia Lehiaketa Karl-Anthony Townsek (Minnesota Timberwolves). All-Star partiduan berriz Mendebaldeak Ekialdeari 196-173 irabazi zion.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1565 - Alonso Idiakez Butroe eta Muxika, Nafarroako erregeordea (h. 1618).
- 1751 - Valentin Foronda, arabar ekonomialari eta idazle ilustratua (h. 1821).
- 1827 - Balentin Berriotxoa, santu elorriotarra, misiolari domingotarra, apezpiku eta martiria (h. 1861).
- 1934 - Paco Rabanne, jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoarra.
- 1943 - Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (h. 2014).
- 1953 - Rosa Valverde, gipuzkoar margolaria (h. 2015).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1368 - Sigismundo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1437).
- 1404 - Leon Battista Alberti, humanista, apaiz, poeta, hizkuntzalari, filosofo eta arkitekto italiarra (h. 1472).
- 1452 - Pandolfo Petrucci, Italiako tiranoa (h. 1512).
- 1483 - Babur, Indiako Mogol Inperioaren sortzailea (h. 1530).
- 1602 - Francesco Cavalli, italiar musikagilea (h. 1676).
- 1766 - Thomas Malthus, ekonomialari ingelesa, demografiaren sortzailea (h. 1834).
- 1813 - Alexandre Sergeievitx Dargomyjski, errusiar musikagilea (h. 1869).
- 1838 - Margaret E. Knight, estatubatuar asmatzailea (h. 1914).
- 1864 - Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa (h. 1944).
- 1869 - Charles Thomson Rees Wilson, eskoziar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Saria (h. 1959).
- 1895 - Max Horkheimer, alemaniar filosofoa, teoria kritikoaren sortzailetako bat (h. 1973).
- 1902 - Thelma Ritter, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- 1913 - Jimmy Hoffa, estatubatuar sindikalista (h. 1975).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1751 - Michel Gaudrau, lapurtar dantza-maisu eta dantzaria.
- 1954 - Justo Somonte, bizkaitar botikari eta politikaria, Bilboko alkatea, Mexiko Hirian (j. 1891).
- 2008 - Patrick de la Sota, euskal herritar politikari eta enpresaria (j. 1930).
- 2015 - Rosa Valverde, gipuzkoar margolaria (j. 1953).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1400 - Rikardo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1367).
- 1549 - Il Sodoma, Pizkundeko italiar pintorea (j. 1477).
- 1714 - Maria Luisa Savoiakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1688).
- 1779 - James Cook, esploratzaile britainiarra (j. 1728).
- 1799 - Luis Paret y Alcázar, espainiar margolaria (j. 1746).
- 1885 - Jules Vallès, frantses idazlea eta kazetaria (j. 32).
- 1891 - William Tecumseh Sherman, estatubatuar militarra, hezitzailea eta idazlea (j. 1820).
- 1894 - Eugène Charles Catalan, belgikar matematikaria (j. 1814).
- 1901 - Pedro Pascual Gandarias, bizkaitar enpresaburua (j. 1843).
- 1925 - Jacques Rivière, frantziar idazle, kritikari eta argitaratzailea (j. 1886).
- 1943 - David Hilbert, alemaniar matematikaria (j. 1862).
- 1950 - Karl Guthe Jansky, estatubatuar ingeniaria (j. 1905).
- 1952 - Maurice De Waele, belgikar txirrindularia (j. 1896).
- 1965 - Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1880).
- 1986 - Edmund Rubbra, ingeles musikagilea (j. 1901).
- 1987 - Dimitri Borissovitx Kabalevski, errusiar musikagilea eta pedagogoa (j. 1904).
- 1995 - U Nu, lehendabiziko Birmaniako lehen ministroa (j. 1907).
- 2004 - Marco Pantani, italiar txirrindularia, txirrindularitzaren historiako igotzailerik onenetakoa (j. 1970).
- 2005 - Rafik Al-Hariri, Libanoko lehen ministroa (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Santuen egunak:
- Balendin Deuna edo San Balendin, maiteminduen zaindaria.
- Zirilo eta Metodio, Europako zaindariak.
- Sehaska egutegiko izendegia: Martino eta Galder.
- Estatu jaieguna Oregon eta Arizonan (AEB).
- Martiri Komunisten Eguna, Irakeko Alderdi Komunistarentzat.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |