(Source: Real Sociedad de Futbol SAD) Realak merezi gabeko porrota jaso du gaur arratsaldean Villarrealen. Sansoneren bi gol, minutu gutxian izan diren jokaldi islatuetan, korrontearen aurka arraun eginarazi diote talde txuri-urdinari. Erreakzioa azkarra izan da, Yurik desabantaila murriztu du, eta dudarik gabe, puntu bat gehitzea merezi izan dute El Madrigalen gipuzkoarrek.