[Txantrea] Fiskaltzak gazte bati usurpazio delitua inputatzen dio 8 urtez hutsitako etxebizitza publikoa okupatzeagatik
iturria: ahotsa.info
[Donostialdea] Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza
Irailaren 1etik aurrera, asteartero 18tatik-20tara Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ematen hasiko gara Kaxilda Liburudendan. Hortxe aurkituko gaituzu, zuen zalantzak eta ekarpenak gurekin partekatzeko eta elkarrekin argitzeko.
Bestalde, ikasturte honetan berrikuntza berri batzuekin bagatoz eta hilero tailer bat proposatuko dugu Firestone Lantegi Berreskuratuan. Arlo ezberdinetakoak izango dira: teknikoak, juridikoak, psikosozialak, autoantolakuntzaren ingurukoak, etabar. Informazioa zabalduko dugu blog honetan. Hedapena, beti bezela, eskertzen da.
Gure bizitzak gure esku daudelako, segi dezagun autogestioa eta autonomia zabaltzen eta praktikatzen.
Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai 🙂
[Donostia] ItxasGaineko komunikatua DESALOJOA dela eta
Itxas Gainen egoera hurrengoa da, gaur egun.
Martxoan Yeregik (jabetzak) demanda zibil bat jarri zuen Itxas Gainen aurka, auziaren eguna maiatzaren 19an finkatu zelarik. Azkenik, auzia sahiestearren, negoziaketa bat eraman dugu aurrera jabetzarekin, espazioa adostatutako epe edo egun batean uzteko.
Bide penaletik joan zen aurreko prozesu judizialean, udaran, jabea den enpresarekin negoziaketarik ez egiteko erabakia argi eta garbi hartu genuen, gure buru eta ideiekin koherenteak izateko forma bat bezala ikusita; espekulazioaren bitartez gure kontura aberastu nahi duten horiekin ez dagoela ezer hitz egiterik kontsideratu genuen,hain zuzen ere. Baina, oraingo honetan gure kontraesanei aurre egin behar izan diegu. Auzia ospatu eta galdu izan bagenu (nahiko ziurra), 23.000 euroko kostei aurre egin behar izango genieke, ezingo geniolarik eta ezin diogularik diru kopuru horri aurre egin eta honek egoera oso kritiko batean utziko gintuelarik jakinda.
Baina negoziaketa honek bere kostea eduki du guretzat ere. Alde batetik, kaleraketa baten aurrean eman genezakeen erantzunaren inguruan pentsa arazi digu, baita erresistentzia bide desberdinak planteatzeak edukiko lukeen koherentzia faltaz ere, negoziaketa prozesu bat aurrera eraman dela jakinda. Beste aldetik, negoziaketa ere legalki oso mugaturik edo guztiz mugaturik uzten digu, izan ere,dena oso lotuta eta ildotua dago, erresistentziarik edo antzeko ekimenik izatekotan negoziaketa bertan bera uzteko, horrek kanpoan utziko gintuelarik berdin berdin, baina 23.000 euroko kosteei aurre egin behar izanda.
Hortaz, hau da gure egoera: Ekainaren 15ean Aldapeta 62 hutsik eta bizi gabe geldituko da berriz ere, jabeek subentzio publiko bat eskatu arte etxea behera botatzeko eta euren luxuzko etxe berriak eraikitzeko. Beraiek, pasatako urteetan xehetasunez antolatutako plangintzari aurre egiteko udaletxeko erantzunari itxaroten ari dioten bitartean.
[Txantrea] Maiatzak 30 Auzoa Besarkatu
[Baiona] Plantouneko etxebizitza okupatu ohia itxi dute
Borroka luzea izan zen Baionako Plantoun auzoko 26 garrenean okupatu zuten etxebizitzaren inguruan. Azkenean, Baionako Herriko Etxea moderatzaile izanik, okupatzaileek etxea hustu zuten bertan beharrean zen familia bizitzera sar zedin urte baterako. Epea iraganik eta Mediabask-en arabera familia beste etxebizitza batera joan delarik, etxea itxirik gelditu da.
Habitat Sud Atlantiques etxearen jabegoa duen zuzendaria eta aldi berean Baionako hautetsia den Maurice Lalanne juntatu du ipar Euskal Herriko HITZAk, eta haren arabera Plantouneko etxeek dituzten eraikuntza arazoen gatik ezin dute “ez alokatu ez saldu”. Larrialdiko aterpe segitu ote duenez galdeturik, Lalannen arabera delibero hori auzapezaren eskuetan litzateke. PACT erakundeak zuen, joan den urtean kausitu akordioan, kudeatu familia baten instalazioa okupatzaileen partez. Haatik PACTeko zuzendaria eta Baionako auzapeza ezin izan ditu oraino juntatu HITZAk.
Iturria: Iparraldeko Hitza
[Mungia] Errota gaztetxea okupatu dute
Duela urtebete Mungiako hainbat gaztek sortutako Alkar Hegaz taldearen ekimenez okupatu dute Errota gaztetxea sortzeko eraikina.
Udalak gazteen beharrei aterabide bat ematen ez ziela ikusita, eraikin huts bat berreskuratzea erabaki dute, eta dagoenko auzolanean ari dira dena txukuntzen. Gaztetxearen proiektua herritar guztiekin eraikitzeko asmoa azaldu dute.
Iturria: topatu.info
[Añorga] Maiatzak 1: Firestone lantegi zaharra berreskuratu dute
Zer da Eraldia?
Gero eta gehiago dira Donostialdean lan, harreman eta bizimodu eredu alternatiboak sortzen ari diren ekimenak. Sarri ezkutuan gelditzen dira, ordea. Kapitalismoaren arauei bakarrik aurre egitea ia ezinezkoa da. Ingurua eraldatzekotan, horretarako prest gauden guztiok batu eta norabide berean egin behar dugu lan. Ezinbestekoa da gureen antzeko proiektuen berri edukitzea, ezinbestekoa da denok saretzea.
Eguneroko ohikerian, ez dugu gai hauei errotik heltzeko tarterik hartzen. Horregatik da maiatzaren 1a lehen pausoak ematen hasteko aitzakia ezinhobea. Eraldian, berreskuratutako espazio bat irekiko dugu. Eraldian, elkarren esperientziak ezagutuko ditugu. Eraldian, auzolanean arituko gara. Eraldian, eztabaidatu, hausnartu eta ikasi egingo dugu. Proiektu berrietarako oinarriak sortzera goaz.
Beste inoren zain egon gabe, prekarietateari ekintzarekin erantzungo diogu. Gure indarra gure proiektuetara bideratuko dugu.
Eraldatu. Eragin. Eraldia. Hastera goaz.
eraldia.info