2004 urtean, Beasaingo gazte talde anitz bat elkartu giñan, PIZTU GAZTE ASANBLADA berri eta erabakiorra sortzeko intentzioarekin. Horrela, gaztetxearen aldeko ekintza ezberdinez osaturiko kanpaina bat jarri genuen martxan, nun amaieran, ilusioz eta borrakarako gogoz, udaletxearen lokala okupatzea erabaki genuen.

Horrela, esperietzia ahaztezin honi hasiera eman genion, eta momentu batez, etorkizunaren norabidea aldatzeko prest geundela erakutsi genuen, konpromisoz eta taldean, borrokari ekin geniolarik. Bertan elkartzen, amesten, antolatzen, gaztetxearen defentsan bertan lo egiten, maitatzen, gure beharrak asetzen, negar egiten, gozatzen, borrokatzen, elkar bizitzen…. hasi ginen.

Orain atzera begiratu ostean, zaila egiten zaigu 10 urteko etapa luze, polit eta aberasgari honetako momentu edo erabaki garrantzitsuenak aipatzea, baina seguroenik, bat, gaztetxea ez legeztatzearenena izan zen, nahiz eta Plazaolaren presio eta txantaia nabaria izan. Horrela gure indarretan eta borrokan sinistu nahi genuen, baldintzarikk gabe, konsekuente eta gure ekintzen burujabe izanik, herrian bizitzen eta aternatibak sortzen, eta auzoarekin harreman zuzea bultzatuz.

Atzera begira jarraituz, beste une garrantzitsu bat, urbanizazio plan moderno eta nazkagarri bat azaldu zenean, planoetan, gaztetxearen tokian, autoentzako parking triste bat zegoen. Guk hori ezin ikusirik, amorruz, baina aldi berean oso tinko, “GAZTETXEA EZTA UKITU ERE!” kanpaina martxan jarri genuen, gure oihu eta ekintzak kaleratauz, gure desadostasuna adieraziz, elkartasuna sentituz,… gure etxea defendatuz! Baina denborak (eta botere ekonomikoak sortutako krisiak) gure alde egin zuten, eta oraintxe bertan, proiektua geldirik dago.

Aipatu, urte hauetan, gune askearen izakera manteduz, gazte eta ez hain gazteen topagunea izanik, bertan gure aisialdirako (rokodromoa, jantoki bejeta, kontzertuak, tailerrak, antzekiak, jolasak, filmak, hitzaldiak..) eta borrokarako (A.H.T-a, espetxeak, isunak eta elkartasuna….) tresna ezin hobea dela erakutsi digu, eta bide batez, taldean bizitzen eta antolatzen jarraitu dugulari, mundu bakarlari eta kapitalista honetan.

Orain berriz, gaztetxearen 10. urtemuga izango den 2014 urte honetan, merezi duen neurriko ospakizuna antolatzeko nahiarekin gabiltz, azken aldiko momenturik goxoenetako batean, generazio oso ezberdinak elkartuz, proposamenak eta indarrean, lanerako eta gozatzeko prest, denok elkarrekin, GAZTETXEAREN ALDE!!

Hurbildu zaitez gaztetxera!

Ez diezagula inork esan nola jolastu behar dugun!

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s