Nortzuk gara?

Nazioarteko amaraunean Euskal Herriko okupazio mugimenduaren proiektu komunikatiboa euskaraz eraiki nahi dugu eus.squat.net-en bidez.

Alde batetik, eus.squat.net-en gure esku dauden Euskal Herriko okupazioaren inguruko berriak, elkarrizketak, hausnarketak, eskuliburuak eta informazioak euskeraz zabalduko ditugu. Bestetik, euskaraz aurkituko dituzu nazioarteko okupazio mugimenduko berriak zein informazioak.

Horrez gain, planet.squat.net-en Euskal Herriko ahalik eta informazio gehien hainbat hizkuntzetara itzulitakoa zabalduko dugu.

Okupazioaren inguruko berriak, deialdiak, hausnarketak etabarrekoak zabaldu nahi baldin badituzu edo itzulpen lantaldean parte hartu nahi izanez gero, utz iezaguzu mezu bat “harremana” orria erabiliz.