Matrikulazio kanpaina zabalik dago, eta gurasoek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte: umeak non eta nola hezi.

Euskaldundu dezakeen eredu bakarra D eredua da; ez da perfektua, gauza asko daude hobetzeko, baina G, A eta B ereduek ez dute bermatzen haurren euskalduntzea. Baina horrez gain, haurren eskubideak bermatzen dituen eredu bakarra bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna ematen diena da, eta hori D eredua ematen die.

Iruñeko Kaldereria kalean Babesgunea ezarri dute gaur Askapenako kideek. Erakundearen aurkako ilegalizazioa eta Askapenako sei kideren aurkako espetxe zigorra eskatuz, epaiketa egin zuten duela hilabete batzuk Audientzia Nazionalean, eta epaiaren zain daude.

Atzo hil zen Gasteizen Alicia, 17 hilabeteko haurra. Bere amaren bikotekideak hil zuen, eta bere ama erasotu zuen. Ama ospitalean dago oraindik, baina bere alabaren hilketak eragin dion mina ezin dugu asmatu. Amari gure besarkada. Alicia gogoan dugu, eta indarkeria matxista baztertzeko lanean arituko garela gure konpromisoa irmoa da.

A8ko peajeak gatazka sortu du berriro, Durangaldeko auzotarrek sinadura bilketa hasi dute peajearen igoeraren kontra. Zigor Isuskizak Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldean mugikortasunaren ardura darama.

Kurduen aldeko HDP alderdiak gonbidatuta Inaki Irazabalbeitia Ankaran izan da alderdi horren 2. kongresuan Aralaren ordezkari moduan. Nazioarteko ordezkaritza zabala bildu da Ankaran. Kongresuaren lekuko izateaz gain Inaki Irazaalbeitiak HDPko kideekin eta gizarteko beste mugimendu batzuetako ordezkariekin biltzeko aukera izan du.

HDPko ordezkariek adierazi diotenez Ipar Kurdistanen egoera latza da, gerra-egoera da praktikan. Turkiako gobernuak hiru hiri kurdu setiatuak ditu egun eta bertan artilleria, tankeak eta abiazioa usatzen ari da ekintzaile eta herritar kurduei erasotzeko. Ehunka zibilen heriotza eragiten ari dira . HDPren arabera Turkiako gobernuak hiriak hustutzeko helburua du, herritarrak uxatu eta aldaketa demografikoa eragin; bereziki alderdi kurduak nagusi diren eskualdeetan. HDPko ordezkariak ez dira oso baikor egoeraren bilakaeraz eta kezka dute Newroz ondoren gaztaka are latzago bihurtuko dela.

Azken orduan bada ere, Junts pel Sí eta CUP indar politikoek akordioa lotu dute Kataluniako presidentearen izendapenaren inguruan eta, horrenbestez, Kataluniako errepublika berria osatzeko prozesuak aurrera egiteko. Era horretara, Aralarrek Kataluniako herria zoriondu nahi du, gizarte zibiletik bultzatuta abian jarritako burujabetzarako ibilbidean aurrera egitea lortu delako azkenean.

Urtero bezala, urtekaria argitaratu dugu, gure ustez joan zaigun urtea markatu zuten gertakariak jasotzen duen aldizkaria. Euskal Bideak eman zion hasiera urteari, Erabakitzeko Eskubideak protagonismoa izan du, Euskal Herrian zein Kataluinan. Hauteskundeek ere garrantzia handia izan dute, udal hauteskundeak, Madrileko kongresu eta senaturako hauteskundean, 2015 urtean garrantzitsuak izan ziren albisteak hemen irakurri ditzakezu 

Urtarrilaren 9an Bilbora eta Baionara.

Urtarrilaren 9an Sarek Bilbon eta Baionan deitutako manifestazioetara joateko deia luzatu nahi die euskal herritar eta pertsona zintzo guztiei.

Atzo Bartzelonan Euskal Selekzioa eta Kataluniako selekzioaren arteko futbol partidak egon ziren. Emekumezkoetan Euskal Selekzioa garaile atera zen baina penaltietan erabaki zen norgehiagoka eta gizonezkoak euskal selekzioak Kataluniako taldea garaitu zuen. Futbola bi herrien arteko elkartasuna adierazteko bidea izen zen, independienteak izan nahi dutue bi herrien futbol selekzioak zelaian batu ziren euren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Bertan izan zen ere Aralarreko ordezkaritza. 

Nafarroako Aralarreko militante eta karguek agerraldia egin dute gaur igandeko hauteskundeetan botoa emateko garrantzia azpimarratzeko eta boto hori aldaketa sendotzeko izen dadila eskatzeko.

Desde que conseguimos desalojar del ayuntamiento a la derecha racista y antisocial liderada por Maroto se abrieron en Gasteiz grandes retos a cubrir.

Apirilean Bakerako Euskal Bidea aurkeztu genuen. Gure bide propioan, hiru bideetako bat den, bakerako bidean sakondu nahirik eta koalizio gisa beste urrats bat emanez; beti ere, aldebakartasunaren bidean. Herri hau noizbait aske izateko, funtsezkoa delako elkarbizitza demokratikoa lortzea. Horretarako, gatazkaren erroetan esku hartzeaz gain, behrrezkoa da gatazkaren ondorioei erreparatzea eta konponbidea bilatzea. Ez da gero lan makala! Are gehiago, ETAk 2011an behin betirako armak utzi zituenetik herritarren eta herri honen eragileetako masa kritiko handi batek ulertu duenean bakea egina eta lortua dagoela.

Abenduak 20-ko hauteskundeak urruti sentitzen ditugu. Urruti, arrazoi desberdinengatik. Baina urruti, bai distantzian eta gureak ez direla argi daukagulako.

Urruti eta arrotz. Dagoeneko euskaldunok hamarkadetan ikasten joan garelako Madriletik ez datorrela ezer. Hobeto esanda, etorriko dena ez dela gauza ona izango. Etortzekotan edo ekartzekotan, sufrimendua, erasoa, indarkeria – indarkeri politikoa, soziala, laborala- izango dela. Herri eta herritar gisa dagozkigun eskubideen aurkako “legalitatea”. Izan ere, Espainiar demokrazia indarkeriaz jantzia dagoen legalitateaz egituratzen baita, frankismoaren oinordeko zintzo bezala. Berdin izango zaigu motosdun gizontxoa, laranjadun gizona edo eta “Barbiren” senargaiaren antza duen beste gizona… Guztien eskaintza Euskal Herriarentzat berbera delako: ukazioa. Gure erabaki ahalmenaren, eskubideen eta burujabetzaren ukazioa.

(Berria egunkarian Patxi Zabaletak argitaratutako artikuloa)

Joan den asteko Pariseko atentatu izugarrien ondoren, egunkari gehienek beren orrialde nagusiak egoeraren garraztasunari eman dizkiote. Erreakzioak, gehienetan zoritxarrez, indarrez erantzutearen ildotik doaz, eta Frantzia bera, Hollanderen gobernu sozialistarekin indarra erabiltzearen jarreran, gidari moduan azaltzen zaigu.

 

(Artículo publicado por Nekane Pérez en Diario de Noticias)

 

Reconozco que con el trajín de todos los días no me da tiempo a mirar el panorama con un poco de perspectiva y calma, a veces siento que me engulle el día a día. Hoy me he sentado en mi mecedora después de comer y no sé si he pensado un rato o ha sido una cabezada, pero ante el no apocalipsis navarro he decidido ponerme teclas a la obra.

aralar.eus asteroko boletina jaso nahi dut

  • Agenda

  • 2015eko Espainiar hauteskundeen balorazioa
  • Ttipi ttapa- 2015 eko urtekaria
  • EH Bildu
  • Ezkerraberri Fundazioa