Varo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Publio Kintilio Varo (K.a. 46. urtea - K.o 9. urtea) erromatar jeneral eta gobernaria izan zen. Afrikako prokontsul eta Siriako propretore izan zen. Herodes handia hil zenean, Judeako probintzian sortu ziren altxamenduak gogor geldiarazi zituen, horrekin batera, diru aberastasun handia lortuz.

Teutoburgo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbaitegatik baldin bada Varo hain gogoratua, Germania Magna probintzian gertatu zenagatik izan zen. Druso, K.a. 9. urtean hil zen, Elbatik Rhinerako bidean zihoala, bere zalditik erori ondoren jaso zituen zaurien ondorioz, eta bere anaia zen Tiberiok ordezkatu behar izan zuen. Baina Dalmazia eta Panonian ere altxamenduak izan ziren, eta horiek geldiaraztera joan behar izan zuen. Orduan, Augustok, Varori eman zion Germania Magna probintzia behin betiko erromatar bihurtzeko agindua. Eta, halaxe, XVII., XVIII. eta XIX. legioak hartuta, Germania Magna probintziara abiatu zen Varo.

Bere harrokeria zela eta, laster piztu zuen iraultzaren sua germaniar haiengan. Eta Arminiogan aurkitu zuten agintari ahaldun bat. Honek, Varoren konfidantza bereganatu eta hau Rhineko gotorlekuetatik atera zuen. Halako batean, Arminiok berak egindako zeinu baten ondoren, germaniar guztiak Varo eta bere hiru legioen aurka atera ziren. Erromatarrak, Teutoburgoko oihaneko guduan, segada batean erori ziren. Gogor borrokatu zuten, baina hiru legioak, deuseztuak izan ziren. Eta Varok, bere buruaz beste egin zuen, ez baitzeukan germaniarrek jasanaraziko zioten tortura jasateko batere gogorik. Augustok, hori jakitean, zera esan zuen: ¡Quintilio Varo, itzulizkidazu nire legioak! Ordutik aurrera, hain denbora gutxian erromatar probintzia izan zen Germania Magna, betirako aske izan zen, eta Erromatarrek, ez zuten sekula, Rhin ibaitik ekialdera zeuden lurrak konkistatzeko asmorik erakutsi.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Varo Aldatu lotura Wikidatan