Estamine
Wikipedia(e)tik
Estamineak edo lorezilak (latinez Stamina) angiospermoen loreetan, ugal-organo arretako bakoitza, gehienetan anteraz eta harizpiz osatuta dagoena.
Antera bakoitzak zelula esporogeneoz osatutako lau polen-zaku ditu. Polen-zaku horiek, meiosi bidez, mikroespora haploide ugari sortzen dituzte. Mikroespora horietako bakoitza zelula-pareta erresistente batez estalia dago, eta mitosi bidez zatitzen da bi nukleo haploide sortuz. Nukleo haploideek gametofito arra, edo polen-alea, eratzen dute. Bi nukleo haploideetako batek polen-hodia eratzen du, eta bestea, mitosi bidez zatituko da, bi zelula espermatiko emanez.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estamine |