Urriaren 13
Wikipedia(e)tik
<< | Urria | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
2015 |
Urriaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita seigarren eguna da, 287.a bisurteetan. 79 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1978 - ETAk polizia armatuko bi kide hil zituen Bilbon.
- 1980 - ETAk Lorenzo Moto Rodriguez militarra hil zuen Donostian.
- 1998 - Espainiako Gobernuak, Jose María Aznar lehendakari zuela, hainbat euskal herritar preso Euskal Herrira hurbildu zituen.
- 2009 - Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Ezker Abertzaleko beste zortzi kide atxilotu zituen Donostiako LABen egoitzan. Lau egun inkomunikatuta izan ostean, bi horiek eta beste hiru kide espetxera bidali zituen Garzon epaileak, ustez "su-eten faltsuak" bilatzeagatik.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 54 - Neron Erromako enperadore izendatu zuten.
- 409 - Bandalo eta alanoak, Pirinioak zeharkatuta, Iberiar Penintsulan sartu ziren.
- 1307 - Filipe IV.a Frantziako erregeren aginduz, ehundaka tenplario atxilotu eta torturatu zituzten, hereseak zirela aitortzeko.
- 1582 - Egutegi gregoriarra indarrean sartu zenez, egun hau ez zen existitu Italia, Polonia, Espainia eta Portugalen.
- 1917 - Portugalgo Fatima herrixkan 70.000 lagun inguruk "Eguzkiaren Miraria" ikusi zutela aitortu zuten.
- 1923 - Ankara Turkiako hiriburu izendatu zuten, Istanbulen ordez.
- 1943 - Bigarren Mundu Gerra: Italiako gobernu berriak III. Reicharekin zituen harremanak apurtu eta Aliatuen aldera egin zuen.
- 1944 - Sobietar Armada Gorria Letoniako Riga hiriburuan sartu zen.
- 1946 - Frantziak Laugarren Errepublikako konstituzioa onartu zuen.
- 1972 - Uruguaiko errugbi talde bat zeraman hegazkina Andeetan erori zen, honek Andeetako Tragedia izenez ezagutzen den gertakari ospetsuari hasiera emango zion.
- 2010 - San José meatzeko istripua: Txileko Copiapón dagoen San Jose meategitik 70 egunez lurpean egondako 33 meatzariak atera zituzten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1985 - Lizarran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1996 - Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1953 - Harvey filma estreinatu zen, Henry Kosterek zuzendu eta James Stewart, Josephine Hull, Peggy Dow eta Charles Drake aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1995 - The Scarlet Letter ("Hizki Eskarlata") filma estreinatu zen, Roland Joffék zuzendu eta Demi Moore, Gary Oldman, Robert Duvall eta Edward Hardwicke aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 - The People vs. Larry Flynt ("Herria Larry Flynten Aurka") filma estreinatu zen, Miloš Formanek zuzendu eta Courtney Love eta Edward Norton aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1884 - Greenwich meridianoko ordua ezarri zen munduko ordu unibertsaltzat.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1863 - Juan Migel Orkolaga, hernaniar metereologo eta jesuita (h. 1914).
- 1995 - Simon Mendiola Agirre jaio zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1925 - Margaret Hilda Roberts (Margaret Thatcher izenez ezagunagoa), Erresuma Batuko lehen ministroa (1979-1991).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 54: Klaudio, Erromako enperadorea (j. K. a. 10).
- 2009 - Frank Vandenbroucke txirrindulari belgikarra.
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Aritz, Haritz eta Haritza.
- Durangoko San Fausto Jaiak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |