Irak
Irakeko Errepublika الجمهورية العراقي ( Al-Jumhuriyah Al-Iraqiyah ) كۆماری عێراق ( Komara Iraqê ) |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: الله أكب Allahu Akbar ( Jainkoa Handia da ) |
|||
Nazio ereserkia: Mawtini |
|||
Hiriburua (eta hiri handiena) |
Bagdad 33°20′N 44°26′E / 33.333°N 44.433°EKoordenatuak: 33°20′N 44°26′E / 33.333°N 44.433°E |
||
Hizkuntza ofiziala(k) | Arabiera, Kurduera1 | ||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Jalal Talabani Jawad al-Maliki |
||
Independentzia - Otomandar Inperiotik - Erresuma Batutik - CPAtik |
1919 urriaren 1 1932 urriaren 3 2004 ekainaren 28 |
||
Eremua
• Guztira
• Ura |
437.072 km² (58.) % 1,1% |
||
Biztanleria
Herritarra |
26.074.906 (45.) 60.055.488 59 biztanle/km² (112.) irakiar |
||
Dirua | Irakeko Dinarra (IQD ) |
||
Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC +3) Bai (UTC +4) |
||
Interneteko domeinua | .iq | ||
Telefono aurrezenbakia | +964 |
||
1ofiziala hiru lurralde kurdutan
|
Irak Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, Mesopotamia ia osoa hartzen duena. Mugakide ditu Kuwait eta Saudi Arabia hegoaldean, Jordania mendebaldean, Siria ipar-mendebaldean, Turkia iparraldean eta Iran ekialdean.
Hiriburua Bagdad da. Beste hiri nagusi batzuk: Mosul, Kirkuk, Tikrit, Karbala eta Basora.
Eduki-taula
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irak izenaren jatorria (arabieraz العراق al-‘Irāq, turkieraz Irak, asirieraz ܥܪܐܩ, kurdueraz عێراق) eztabaidatua da, hainbat iturri proposatzen baita. Bat, Sumerren zegoen Uruk (edo Erek) hiriaren izenetik eratortzen dela diote[1], beste batzuek[2] jatorri arabiarra ematen diote, persierako erāq ("zelaigunea") hitzetik.
Sasaniar Inperioaren agintepean, bazen eskualde bat Erak Arabi izenekoa, Persiar Inperioaren hego-mendebaldea izendatzeko erabilia, egun Irak hegoaldea dena. Al-Iraq arabiarrek erabilitako izena da, gutxienez VI. mendetik, gaur Irakek hartzen duen lurraldea izendatzeko. Egungo arabierazko ahoskapena [ʕiˈrɑːq] da, nazioarteko arabieratiko transkripzioaren arabera Iraq.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egungo Irak, antzinako Mesopotamia eskualdearekin bat egiten du gutxi gorabehera, hau da, bi ibaien lurraldea: Tigris eta Eufrates. Ibilgu nagusia ipar-hego dute eta Persiar Golkora iritsi baino lehen batu egiten dira Shatt-al-Arab osatzeko. Hori dela eta, estatuaren erdialdea ibai ordokiz osatua dago.
Iparraldea mendiz osatua dago eta tontor garaiena Cheekah Dar da (3.611 m). Irakek kosta laburra du (58 km) Persiar Golkora. Hego-mendebaldea basamortua da.
Irakeko klima nagusia basamortukoa-kontinentala da. Neguak epelak dira, mendian izan ezik, nahiko hotzak baitira. Udak bero-beroak dira, munduko handienetakoak, sarri 43°C gaindituz eta noizean behin 52 °C iritsiz.
Lurpean 1,78×1010 m³ petrolio izanik, Irak munduko bigarrena da gordailu kopuruan, Saudi Arabiaren atzetik.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irak 18 probintziatan banatua dago (arabieraz muhafazat, kurdueraz پاریزگه Pârizgah). Hauek barrutitan (qadha) banatuak daude.
|
Egun eskualde ofizial bakarra Irakiar Kurdistan da eta honako probintziak hartzen ditu:
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irakeko gaur egungo ekonomia petrolioan oinarrituta dago gehienbat. Duen industria astun apurra ere petrolioarekin lotuta dago. Nekazaritza da, baina, jende gehienaren lanbidea, eta datila, esportatzeko lantzen den gai nagusia. Ekonomia erakunde eta elkarte gehienak gobernuarenak dira edo gobernuaren mendean daude.
Ekonomiaren sektore guztiek sufritu zituzten Iranen aurkako gerraren ondorioak, lehenbizi, eta Nazio Batuen Erakundeak ezarritako bahikuntzaren ondorioak, gero, Kuwaiteko inbasioaren eta Persiako golkoko gerraren ondoren.
Lurraldearen erdia nekazaritzarako egokia bada ere, % 13 baizik ez dago landuta. Lur sail gehienak Tigris eta Eufrates ibaien artean daude. Datilaz gainera –munduko ekoizle handienetako bat da Irak–, garia, garagarra eta arroza lantzen dira batez ere, eta baita fruituak ere, era askotakoak (sagarrak, pikuak, mahatsa, olibak, laranjak, udareak eta mingranak edo alesagarrak).
Abeltzaintza, berriz, herrietako tribu nomada eta erdi nomaden bizibide nagusia da. Batez ere ardiak, behiak eta ahuntzak hazten dituzte, hegaztiez gainera. Garrantzi handikoa da, baita ere, arabiar zaldi ospetsuaren hazkuntza. Arrantzak ez du hainbesteko garrantzirik.
Iraken petrolio asko dago, eta hori du natura baliabide nagusia. Hegoaldean, iparraldean eta ekialdean dago petrolioa: hegoaldean, Basora inguruan, Persiako golkoaren ondoan, eta iparraldean, Mosul eta Kirkuk aldean. Petrolioaz gainera, meategiak ere badira, hala nola, burdina, urre, berun, kobre, zilar, platino eta zink meategiak, eta baita fosfatoak, sufrea, gatza, igeltsua eta lignitoa ere. Petrolioaren eta gas naturalaren produkzioa eta esportazioa da herrialde honen ekonomia jarduera onuratsuena.
1970 inguru arte petrolioaren industria lau konpainia atzerritarren mende egon zen: Irak Petroleum Company eta Basrah Petroleum Company ziren bi enpresa nagusiak. Lehenak iparraldean zituen bere hobiak, Kirkuk eta Mosul inguruan; bigarrenak, berriz, hego-ekialdean, Basora aldean.
1972 eta 1975 bitartean gobernuak nazionalizatu egin zituen atzerritar konpainia guztiak. Petrolioaren prezioaren gainbeherak eta Iraneko gerrak, lehenbizi, eta Kuwaiteko gerrak gero, eragozpen handiak jarri dizkiote sektore honen aurrerabideari XX. mendearen azkeneko hogei urteetan.
Industria ez dago oso aurreratua. Petroliotik eta gas naturaletik eratorritako gaien ekoizpenaz gainera, aipagarriak dira janari industria, ehungintza, zapatagintza, zigarroak eta eraikuntza gaiak. Industriagune nagusia Bagdad da.
Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleen hiru laurdenak arabiarrak dira. Irakeko iparraldean kurduak bizi dira, eta biztanleria osoaren %15/20 hartzen dute. Gainerakoak turkmeniarrak, kaldearrak, asiriarrak, irandarrak, jazidiak eta juduak dira.
Lekurik jendetsuenak Mesopotamiako erdialdea (eta batez ere Bagdad, hiriburua), hegoaldean Basora edo Al-Basrah (portua, 2.300.000 biztanle 2008an) eta iparraldean Mosul (1.739.800 biztanle 2002an), Kirkuk (601.435 biztanle) eta Arbil (581.998 biztanle) dira.
Herrietan, jendea leinuetan bizi da, nomada edo erdi nomada, gamelu, zaldi eta ardiak zaintzen.
Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijioz, biztanle gehienak musulmanak dira, musulman xiitak (% 60-65) edo sunniak. Xiitak erdian eta hegoaldean bizi dira gehienak, eta sunniak iparraldean. Xiismoaren hiri santuetako batzuk –Najaf, Karbala– Iraken daude, Bagdadetik ez oso urrun. Musulmanez gainera kristauak daude –kristau kaldearrak, siriarrak edo ortodoxoak–, jazidiak (Mosulko iparraldeko muinoetan), baptistak (Bagdaden eta Amaran) eta juduak (Bagdaden).
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdeko hizkuntza ofiziala arabiera da. Kurdistanen bigarren hizkuntza da arabiera, kurdueraren ondoren.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Online Etymology Dictionary
- ↑ W. Eilers (1983), "Iran and Mesopotamia" in E. Yarshater, The Cambridge History of Iran, vol. 3, Cambridge: Cambridge University Press
- ↑ Euskaltzaindiaren 38. araua
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irak |
- (Euskaraz) Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.