Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz - Bilbo - Donostia Linea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da. Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena izango da, guztira 4.000 milioi euroko kostua izango du eta Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko da. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen zati bat ordainduko du, eta Espainiako Gobernuak gainerakoa. Eraikuntza lanak 2006. urtean hasi eta 2013-2015 urteen bitartean amaitzea da asmoa.
... Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariak eta berak zuzendutako Plan 9 from Outer Space ("Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa", irudian) filmak zinemaren historiako zuzendari eta filma txarrenak izatearen ospea dutela, eta 1994eanTim Burton zuzendariak haietan oinarritutako Ed Wood filma burutu zuela?
... Gipuzkoako kale estuena UrretxukoKaletxiki dela eta 1,10 metroko zabalera besterik ez duenez bi lagun horpoz-horpo eta hormarik ukitu gabe kale hartatik igarotzea zail egiten dela?
... El Liberal bilbotar egunkariak 1902koazaroaren 1an argitaratutakoaren arabera, urte hartako urrianAthletic Club eta Ingelesa Taldearen artean jokatutako partidua bana berdindu eta orduan kirol berria zen foot-ball partidu batean osoki ingeles garaitezinez osatutako talde bati euskaldunek galdu gabe aurre egitea lortu zuten lehenbiziko aldia izan zela?