Mikael Agricola (c. 1510 – 1557ko apirilaren 9a) finlandiar elizgizon, idazle eta itzultzailea izan zen; Erreforma ProtestanteaSuediar Erresuman zabaltzen eginiko lanagatik eta finlandieraz idazten lehenbizikoa izateagatik ezaguna. Ikasketak Vyborgen eta Åbon egin ondoren, Skyte apezpikuak Wittenbergeko unibertsitatera bidali zuen eta bertan, garaiko erreformatzaile eta humanista ospetsuenen giroan ibili zen; Melanchthon eta Luther beraren eskolak jaso zituen. Hauen gomendioak jarraitu eta Åbora itzuli zen, bertan, aldaketei hasiera emateko; hain zuzen ere, Agricola Finlandia osoko aurreneko apezpikuluteranoa bihurtu zen 1554an, eta ezkontzen ere, lehenbiziko apaiza izan zen (50ean).
... historiako 265 Aita Santuetatik lauk bakarrik egin diotela uko karguari, azkena 1415ean izan zela, eta 2005-2013 bitartean Artzai Gorena izan den Benedikto XVI.a dela bostgarrena?